Jesusen hitza

viernes, 19 de mayo de 2023

Bihotzez hitz egin

 


Geroztik hitza dugu eskaintzen,
hitza ari gara zabaltzen
senda-indarra duen arnasa
guztiok eman ahal duguna.


Atera dugu geure baitatik,
atera zaigu irten beharrez
nahigabetuen  aldeko hitza,
beren ondoan jartzen gaituen
hurbiltasunez; atera zaigu
maitetasunez, samurki
Hitzak egin du mirari ezina,
Jarri zaizkigu eskuak martxan 
asmakuntzari lagunduz.

    Bitoriano Gandiaga

No hay comentarios: