Gorbeia 2020 San Inazio Meza

domingo, 19 de julio de 2020

Luzatu eskua pobreari bertsotan (Pobrearen eguna 2020)


Arratiko tranbiak
dagigu aldarri:
lozorrotik izartu,
ekin bideari.
Bizitzan, zalantzetan
Jesus da gidari
eta zure eskua
emon pobreari.
Frantzisko aita santuaren testu osoa: Luzatu eskua pobreari. Pobreen IV. Mundu Eguneko M...

Bedian da bidea
hasteko lekua,
herriz herri zabalduz 
albiste freskua: 
mundu erdi sufritzen
bizitza estua,
gaixo ta pobreari 
luzatu eskua. 

Gaixo larri honegaz
ezin besarkatu,
begietan malkoak
itsaso olatu.
Munduan gose, gerra
amaitu ez jaku:
Gaixo ta pobreari 
eskua luzatu.

Hona zer entzun neban
non? eta Artean.
Txoritxu bat kantari
plazako artean: 
gaixo eta pobreak
dagozen artean
alkar emon eskua
guztion artean. 


Doinua: Errota zahar maitea

No hay comentarios: