Goazen Markinara!

miércoles, 2 de noviembre de 2022

Hildako guztien oroipena edo Arimen Eguna


 
Egun honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta. 

  Irakurgaiak euskeraz.

 

                                   Azaroak, 2:  HILDAKO GUZTIEN OROIPENA



SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Ondo etorriak Jesus Berbiztuaren ospakizun honetara.

HILDAKO FEDEDUN GUZTIEN jaia ospatzen dogun egun honetan, liturgiak, gure ondoan bizi izan diran eta guk maite izan doguzan pertsona guztiak dakarskuz gogora. Baita be, bizitza honetatik haruntzago begiratzeko deia egiten deusku, zeruko Jerusalemera, Jainkoagaz betiko maitasunean gozatzen dagozan gure senideekaz bat egiteko.

Hauxe da izan ere gure bihotzak amesten dauana eta Jainkoak gugan pentsauta daukan EGITASMOA: bizi, betirako bizi, maite doguzanakaz bat egin, Jainkoak bere seme-alabentzat prestatzen dauan JAI HAUNDI HORRETAN.

Hasi daigun ospakizuna. Gure aurretikoak gogoratuz, esker onez eta pozez parte hartzen dogu Eukaristia honetan

            "Bihotz batez alkarturik..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:

            - Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Ngr 3, 17-26:  (Irakurgaiak, 1043 or.)

            Negar Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku:  ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
           
Erantzun-Salmoa:   41. Salmoa   (1. 043 orri.)

            Gizon fededun eta Jainko-zale batek, Jainkoa ikusi nahi dau; Jainko biziaren egarriz dabil bizitzako bideetan.

            “ Zure egarriz daukat gogoa...”




Jn 14, 1-6:  (Irakurgaiak, 1054 or.)

            Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.

            Zutunik, goratu daigun gure Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz egin dagigun:

            - Elizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala.                         Egin dagigun otoitz

- Gure etxeetako hildakoen alde: gure artean egozala bizi izan eben maitasuna bete-betean   gozau dagiela Aitaren Etxean.  Egin dagigun otoitz

            - Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan maitasuna eta zoriona                  zeruan aurkitu dagiezala.  Egin dagigun otoitz

- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde eta gure etxekoen alde: bizitza honetako joan-    etorrian, alkarri lagundu dagiogula eta itxaropenez bizi gaitezala.  Egin dagigun otoitz

            Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezala beti.

            "Biztu da Kristo..."













                                   Azaroak, 2:  HILDAKO GUZTIEN OROIPENA



SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: Ondo etorriak Jesus Berbiztuaren ospakizun honetara.

HILDAKO FEDEDUN GUZTIEN jaia ospatzen dogun egun honetan, liturgiak, gure ondoan bizi izan diran eta guk maite izan doguzan pertsona guztiak dakarskuz gogora. Baita be, bizitza honetatik haruntzago begiratzeko deia egiten deusku, zeruko Jerusalemera, Jainkoagaz betiko maitasunean gozatzen dagozan gure senideekaz bat egiteko.

            Hoy la Iglesia celebra el día de los Fieles Difuntos. Recordamos a los que nos precedieron y con los que tuvimos lazos de amor, de familia, de amistad. Hagamos de esta Eucaristía un acto de fe y un compromiso de mantenernos unidos bajo la mirada de Jesús.
            Eskeini dagigun guztien alde Jesukristoren  Kurutzeko Oparia

            "Bihotz batez alkarturik..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:

            - Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Ngr 3, 17-26:  (Irakurgaiak, 1043 or.)

            Negar Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku:  ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
            En el Libro de las Lamentaciones del A.T., contemplamos al hombre que sufre, pero busca el consuelo de Dios, en el silencio de su corazón.

Erantzun-Salmoa:   41. Salmoa

            Gizon fededun eta Jainko-zale batek, Jainkoa ikusi nahi dau; Jainko biziaren egarriz dabil bizitzako bideetan.
            Orar con este salmo avivará en nosotros el deseo de la unión definitiva con Dios





Jn 14, 1-6:  (Irakurgaiak, 1054 or.)

            Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.
            Jesús a través de su muerte y resurrección prepara a sus seguidores un lugar en la Casa de su Padre.
            Goratu daigun gure Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz egin dagigun:

-     Elizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala.                     Egin dagigun otoitz

          -   Por todos los fieles difuntos: familiares, amigos, conocidos y a todos los que                                   fueron    miembros de nuestra comunidad parroquial. Que Dios les de la paz                                definitiva en la resurrección.  Egin dagigun otoitz

            -   Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan maitasuna eta zoriona                    zeruan aurkitu dagiezala.  Egin dagigun otoitz

            -   Por nuestra comunidad parroquial, para que el Espíritu de Jesucristo nos ilumine y                        sintamos la presencia de Dios en nuestras vidas.    Egin dagigun otoitz

            Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezela beti.
            Hemos vivido la fe en la resurrección. Esta fe la debemos vivir en medio del quehacer de cada día, amando la vida, haciéndola fecunda, sirviendo en el amor, acercándonos cada vez más a Dios y a los hermanos; en especial a los que más necesitan de nuestra ayuda.

            "Biztu da Kristo..."




Ngr 3, 17-26
On da isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
Negar-liburutik
Joan jai bakea bihotzetik,
ahaztu dot zoriona. Neure kautan diñot: «Nireak egin dau,
Joan da Jaunagan neukan itxaropena».
Ikusi nire zoritxarra ta estualdia,
pozoitzen nauan beazuna. Horixe daukat beti gogoan,
jausita daukat bihotza.
Baina nire itxaropenak badau non oiñarritu;
eta hori dakart gogora.
Jaunaren ondonahiak ez dira agortzen,
Haren errukiak ez dira amaitzen; goizero barritzen dira.
Bai dala neurribagea zure leialtasuna!
Jauna da nire ondarea» —diño nire arimeak—,
horregaitik badot itxaropen Haregan.
Ona da Jauna, Haregan uste on dabenentzat,
Haren billa dabiltzanentzat. Bai. on da isiltasunean
Jaunaren salbamena itxarotea.

erantzun-salmoa 41,2-3.5
  Nire gogoa Jainko biziaz egarri da.
Basauntza iturrien egarrí biziz bezala,
halan daukat, Jainko, gogoa egarri biziz Zugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz egarri da,
noiz noake Jainkoaren arpegia ikustera?   ^.
Urtzen daukat barruan gogoa hau gogoratuz:
Zelan joaten nintzan, jendetzaren aurrean,
Jainkoaren etxera irrintzika ta goraka,
jaitarrekin hatera.

Jn 14, 1-6
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: “Ez bekizue larritu bihotza” Sinistu egizue Jaungoikoagan, eta sinistu Neugan ere. Nire Aitaren etxean bizi leku asko dago; holan  ez balitz, esango ete neutsuen  Nik zuontzat lekua atontzera noala? Joan eta lekua atondutakoan, barriro etorriko naz, eta Neugaz hartuko zaituet, Ni nagoan leku berean egon zaitezen zuok ere. Badakirue Ni noan lekurako bidea». Tomasek orduan: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea”? Eta Jesusek: «Neu naz bidea, egia eta bizia, Ez doa inor Aitagana, neure bitartez izan ezik.