Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 6 de febrero de 2022

Artea, Dima, Igorre & Zeanuri: Arratia Jesus Team 04. etapea: Familia eta alkartasuna


Diman domeka honetan ospatu dabe Familia Ospakizuna. Argiaren Jaia, San Blas bedeinkapena eta atzeko gurpila aurkeztuz... Familia!!!


Zeanuri

Igarri da Zeanuriko Arratia Jesus Team bi hilebete egon dala alkarregaz fedea ospatu barik. Gaur barriro alde ia osoa, gogotsu ibili da kantuan eta eskulan itzelak eginda ekarri dabez etxetik.

Jainko Aita ona:

Ogi eta ardauagaz batera

atzeko gurpila aurkezten deutsugu,

Indarra non egin erakusten dau.

Maitasunetik datorren indarra

ugari izan daigula beti.




Artea



Arteako taldeak domeka honetan bere gorabeherak izan ditu coronavirus horregaz, baina ez da falta izan ilusinoa eta taldetxoa etapan aurrera egiteko! Bizikletaren bi gurpilak; Jesus eta familia; barrukotasuna eta alkartasuna;  norabidea eta indarra! Aupa Artea!

Jainko Aita-Ama ona,

gure ahalegina

guztiok aurrera egiteko izan daitela

Lagundu taldeko zein bide bazterreko

beharrizanei adi egon gaitezan.



Igorre


Arrasti osoa emon dogu gaur Igorreko parrokian. Lehendabizi, gurasoen formazino ekitaldia izan dogu. Gaiak: familia ereduak, neurritasuna eta garizuma eta parkamenararen sakramentua. Eta gero, argazkian ikusi daiteken lez, familia ospakizuna. 

Gure lasterketaren laugarren etapea izan da gaurkoa. Berba baten laburtu geinke gure taldearen espiritua: maitasuna. Jainkoa maitatu eta hurkoa maitatu. Horixe dinosku gaur Santiago apostoluak.

Gaur, Igorren, gure kristau familian kide barri bat batzen dala ospatu dogu, bateoaren sakramentuaren bitartez, Ibon gure taldeko egin da. Zorionak!



Hoy hemos pasado toda la tarde en la parroquia de Igorre. Primero hemos tenido la sesión de formación de los padres. Temas: modelos de familia, austeridda y la cuaresma y el sacarmento del perdón. Y luego, como se puede ver en la foto, la celebración familiar.


La de hoy ha sido la cuarta etapa de nuestra carrera. En una palabra resumimos el espíritu de nuestro grupo: el amor. Amar a Dios y amar al prójimo. Eso es lo que dice hoy el apóstol Santiago.


Hoy en Igorre hemos celebrado la unión de un nuevo miembro de nuestra familia cristiana, a través del sacramento del bautismo, Ibon se ha hecho de nuestro grupo, Arratia Jesus Team. ¡Enhorabuena!

Mezea amaitu ondoren, etxetik ekari doguzan etxetxo eta familiakz herritxo bat osatu dogu. Eta erdiko plazan, Jesusen Bihotza, maitasun iturri gure familientzat!






Etxea eta familia, alkartasun indarra, atzeko gurpila. La casa y la familia, la fuerza de la solidaridad, la rueda de atrás.

Ona da etxearen eta familikoen irudiak kartulina edo kartoi baten gainean itsatsita ekartzea mezatara. Holan herritxoa osatuko dogu. Ikusi liburuan 3. gaia, 24. eta 27. orrialdeak.

Inportantea dogu familikoen irudi bakoitzena barruan idaztea (idazten dakienak) zergaitik emoten deutsaguzan eskerrak familiako kide horreri.

Es bueno traer a misa las imágenes de la casa y de los familiares pegadas sobre una cartulina o cartón. Así formaremos un pueblecito. Ver en el libro el tema 3, páginas 24 y 27.

Es importante escribir internamente en cada una de las imágenes de los familiares (los que saben escribir) por qué damos las gracias a ese miembro de la familia.

Eta ez ahaztu:

KTko kanta urtarrila



No hay comentarios: