Abenduko izarrak

sábado, 31 de octubre de 2020

Arantzazu: trabajos de mantenimiento en la cubierta de la parroquia

Trabajos de mantenimiento en la cubierta de la parroquia San Pedro Apóstol de Arantzazu. Mantenimendu beharrak Arantzazuko San Pedro Apostoluaren parrokiaren teilatuan

lunes, 26 de octubre de 2020

Jesusen zoriontasuna La felicidad de Jesús Jose Antonio Pagola


 Ez da zaila Jesusek ezagutu zuen gizarteko pertsona zoriontsu baten irudia marraztea. Adineko gizonezko bat izango litzateke, sasoikoa, emakume jator eta emankor batekin ezkondua, semedun eta lur aberatsen jabea, erlijio-betetzailea eta herrian itzal handikoa. Zer gehiago eskatzen ahal litzateke?

domingo, 25 de octubre de 2020

Artea, Igorre & Zeanuri: abian da Arratiako tranbia!


Abian da Arratiako KTko Tranbia. Atzo Igorreko geltokian egon ziran ume eta guraso pilo bat. Eta gaur Artea eta Zeanurin. Tranbiak argindarra hartzen dauan moduan, ibili ahal izateko, KTko tranbiak be otoitzaren eta sakramentuen bitartez hartzen dau Jesusen indarra, Jesusen Espiritua. Azaroak 14an, zapatuan, danok joango gara ondo etorria emotera Arratiako Tranbiari, Pobreen Munduko IV. Eguna dala-eta, Luzatu pobreari eskua lemapean.

Dima aukeratu dau Euskal Telebistak domekako mezea emoteko

 

Dimako San Pedro Apostoluaren parrokitik emon dau EiTBk Meza Santua. Barriro gura badozu ikusi klikatu hemen...

sábado, 24 de octubre de 2020

Patxi Loidi gogoan Recordando a Patxi Loidi


Urriaren 16an emon eban azken arnasa El Salvador latino-amerikarrean, eta Aita Onaren besoetan atseden hartu Patxi Loidik. Ezagutzen ez ebenentzat (eta baita ezagutzen ebenentzat ere) ez da erreza hitz gitxitan laburbiltzea nor izan zan Patxi. Tituluz, esango genduke fraile marista izan zala, beste anaia batzuekin ordena itxi ebala Eleizan eta gizartean Ebanjelioaren aldeko apustu sendoagoa egitearren. Laikoen munduan eta laikoekin batera hainbat mugimendu abian jarri eta dinamizatu zituen (ezagunenak, beharbada, Fe y Justicia eta Acción Solidaria); eta azken urteetan apaiztu egin zen.

viernes, 23 de octubre de 2020

Badozana/Badozak hamahiru: Luzatu eskua pobreari


 "Ez dok hamahiru" esan ei eban San Martinek deabruaren kateak askatuz. Baina badozana, badozak Arratian 13 eta gehiago pobreziaren kateak apurtzeko prest, eskua luzatuz pobreari. Hona hamahiru ekarri doguz. Pelotariak, pastoreak, dendariak, jubilatuak, gotzaia, EHUko gerentea, botikaria, bertsolariak, kantariak, kazetariak, alpinistea, modistoa, irakasleak, kultur eragileak... eta zu zeu! AZaroak 14, zapatuan, danok Zeanurira Arratiako tranbia zaharrean!

jueves, 22 de octubre de 2020

Fratelli Tutti entziklikaren aurkezpena euskeraz


 Bost minutuko ikusentzunekoa edo bideoa entziklikaren giltzarriak azalduz.

Cinco minutos de audiovisual o vídeo con las claves de la encíclica Fratelli Tutti, la última del Papa Francisco.

miércoles, 21 de octubre de 2020

Adecentando los cementerios Kanposantuak txukuntzen


 Se acercan las fiestas de Todos los Santos y de los Fieles difuntos. Por ello, los ayuntamientos han comenzado a adecentar los cementerios. En Igorre, por ejemplo, y con muy buen criterio, han sustituido la cruz de madera de la entrada del cementerio municipal, notablemente deteriorada, por una nueva cruz de hierro, como vemos en la foto.

martes, 20 de octubre de 2020

Luzatu eskua pobreari. Pobreen IV. Mundu Eguneko Mezua


Pobreen IV. Mundu Eguna 2020ko azaroaren 15ean ospatuko da (Denpora Arrunteko XXXIII. domeka) eta goiburua izango dau Luzatu eskua pobreari (cf. Sir 7,32). Jarraian argitaratzen dogu Aita Santuak egun horretarako idatzi dauan mezua. 

lunes, 19 de octubre de 2020

Ez ahaztu funtsezkoa No olvidar lo esencial Jose Antonio Pagola


 Ez zuten izan batere erraza Jesusen garaikideek beren erlijioaren muinaz ikuspegi argi bat lortzea. Jende xumea erdi galdurik sentitu ohi zen. Lege-maisuak legeko seiehun eta hamahiru aginduz mintzo ohi ziren. Nola norabidetu halako agindu eta debeku-sare korapilatu batean? Halako batean, Jesusengana iritsi zen arazoa: zer da garrantzizkoena eta erabakitzaileena? Zein da agindurik nagusiena, gainerakoei zentzurik ematen ahal diena?

domingo, 18 de octubre de 2020

Arratiatik mundura: gure misiolari batzuk

Badator Domund eguna. Hemen nozu, bialdu naizu. Aukera ezin hobea munduan zehar bizi diren arratiako seme-alabak gogoratzeko, idazteko, mezu bat bialtzeko, otoitz egiteko euren alde. Gure Arratiako Elizaren harrotasuna. Hona hemen batzuk, ez danak...

sábado, 17 de octubre de 2020

Jesusen ebanjelioa Lukasek dakarrenez

 

Onena ebanjelioa bera era jarraituan irakurtzea litzateke, 65 orrialde Testamentu Barria bertsioan, ez da Markosen bezain laburra, baina luzeegia be ez da.

Eginak liburuagaz batera tratatu beharko litzateke, arazo historiko eta literarioen ikuspuntutik, baina gu horretan ez gara sartuko oraingoan.

Oinatzak bidean: Joxe Arregi


 

oinatzak bidean:
fenomenologia-erlijioen historia
(joxe arregi)




Munduko erlijioen atarian

jueves, 15 de octubre de 2020

Un papa cerrajero: Juan Ignacio Vara Herrero


                                                                                                                      Juan Ignacio Vara Herrero

 Es posible que alguien, al escuchar que Francisco ha publicado una “carta-encíclica”, piense que será “cosa de curas” y, por lo mismo, aburrida, celestial, ajena a la realidad del mundo. Ese alguien se parecería al cristiano que, frente a un artículo de prensa o un libro sobre la pandemia y sus consecuencias, reaccionara diciendo que eso es “cosa de científicos”, o peor, “cosa de políticos” y, por lo mismo, no tuviera que ver con él.

lunes, 12 de octubre de 2020

Bizitza Jainkoarentzat bakarrik da La vida solo es para Dios: Jose Antonio Pagola


Gaur egungo biblia-exegesiak ez du duda-izpirik. Bizia da Jesusentzat lehenengo gauza, eta ez erlijioa. Aski da beraren jardueraren ibilbideari erreparatzea. Beti, gizarte hartan, bizitza sanoago eta duinago bat sustatu eta garatzeko kezkaturik ageri da.

domingo, 11 de octubre de 2020

Nuevos nombramientos de obispos y “conversión eclesial”

 


Jesús Martínez Gordo

Después de veinticinco años al frente de la diócesis de Bilbao (quince con mons. Ricardo Blázquez y diez con mons. Mario Iceta) casi nadie niega -me dice un amigo- que estos obispos fueron enviados para reconducirnos al “buen camino” de la involución eclesial, formulada en el Sínodo de obispos de los Países Bajos (1980) y, a partir de entonces, ejecutada sin consideraciones de ninguna clase. 

Begoñako Andra Mari pandemia sasoian.


 Gure Jai hau domekaz ospatzen dogu aurten. Alaitasunez. Begoña izena daukazuonok zorionduz. Aldi berean, aldi ilun eta triste honetan, gaixo larri honen eraginpean.

sábado, 10 de octubre de 2020

Denak? Fratelli tutti entziklikara hurbilketa bat


Facundo Fernández - Ciudad del Vaticano

Frantzisko aita santuaren gutun entzikliko berria iragarri zenetik, Fratelli tutti, kazetarien artean eta sare sozialetan izenburua itzultzeko moduari buruzko eztabaida luzeak piztu ziren. Eztabaida horiek, noski, emakumearen rolari buruzko gogoetak ekarri zituzten, bai eta hizkuntzak gizon eta emakumeen arteko eskubideen berdintasuna bilatzeko duen garrantziari buruzkoak ere. Hala ere, deigarria da eztabaida eta iritzietarako azkartasuna, Frantziskoren hirugarren entziklikako paragrafo bat bakarrik argitaratu gabe.

jueves, 8 de octubre de 2020

Inmaculada Cortazar: Luzatu eskua pobreari


 Inmaculada Cortázar berrogeita bost urte izan da Igorreko botikaria. Gaur egun Caritas Arratiako laguntzailea eta herriaren alde beti prest. Hona bere mezua: Luzatu eskua pobreari.

Inmaculada Cortázar ha sido farmacéutica de Igorre durante cuarenta y cinco años. Actualmente colabora con Caritas Arratia y siempre está dispuesta a favor del pueblo. Su mensaje es: extiende tu mano al pobre.

miércoles, 7 de octubre de 2020

Javi Uruchurtu: Luzatu eskua pobreari


 Javi Uruchurtu, igorreztarra, Igorreko Jubilatuen alkarteko presidentea da. Pozarren jaso dau Luzatu eskua pobreari kartela esku artean bere baietza agertzeko kanpaina honi. Eta zuk, zer dozu esku artean?

Javi Uruchurtu, natural de Igorre, es presidente de la Asociación de Jubilados de Igorre. Se alegra de haber alzado el cartel de la campaña Extiende tu mano al pobre, para mostrar su adhesión a la misma. Y tú, ¿qué tienes entre manos?

Luzatu eskua pobreari bertsotan (Pobrearen eguna 2020)


Arratiko tranbiak
dagigu aldarri:
lozorrotik izartu,
ekin bideari.
Bizitzan, zalantzetan
Jesus da gidari
eta zure eskua
emon pobreari.

martes, 6 de octubre de 2020

Iratxe Etxebarria: Luzatu eskua pobreari


 Iratxe Etxebarria, igorreztarra, gaur egun EITB irratietako zuzendari ordea da. Iratxek be bat egin dau Luzatu eskua pobreari kanpainagaz. Erdu zu ere!

Iratxe Etxebarria, vecina de Igorre, es actualmente subdirectora de las radios de EITB. Iratxe se ha unido a la campaña "extiende tu mano al pobre". ¡Ven tú también!

lunes, 5 de octubre de 2020

Alazne Aldekoa: Luzatu eskua pobreari


 Alazne Aldekoak, Arteatik, mezu hau bialtzen deusku argazkiagaz batera:"Tranbiak izandako garrantzia eta pobrezian bizi direnan garrantzian paralelokotasuna kontutan hartuta, denon artean lortu daigula irribarrea ateratzea, bizitzarako behar diren gauza minimorik ez dutenei".

Alazne Aldekoa, desde Artea, nos envía junto a la fotografía el siguiente mensaje: "Teniendo en cuenta la importancia del tranvía y el paralelismo en la importancia de vivir en la pobreza, a ver si conseguimos entre todos hacer sonreír a quienes no tienen los mínimos necesarios para la vida".

Zoazte bidegurutzeetara Ir a los cruces de los caminos: Jose Antonio Pagola


Jesusek oso ondo ezagutzen zuen landa-jendearen biziera latz eta aspergarria. Bazekin nola egon ohi ziren larunbata iritsi zain, lanetik «liberatzeko», arnasa hartzeko. Jaietan eta ezteietan gozatzen ikusi ohi zituen. Zein esperientzia gozoagorik jende harentzat, jai-otordu batera gonbidatua izan, auzokoekin eseri eta eztei-jai bat partekatzea baino?

jueves, 1 de octubre de 2020

Igorrek azken agurra eman zion Anastasio Azkarai abadeari

 


Datorren igandean, urriak 4, bere jaioterriko Tourseko San Martin parrokian ospatuko da Anastasio Azkarai Bilbao “Anes” abadearen aldeko olata meza. Igorre, Arratian ospatu zen hileta eukaristia.Gainezka zegoen parrokia, jende ugarik eskerrak eman nahian hain apaiz maitatuari. Izurrite garai hauetan, arduradunek parrokia itxi zuten aforoa gainditu ostean. Hala ere, parrokiatik kanpoan barruan beste jende hurbildu zen azken agurra ematera 1959. urte geroztik Igorren abade jardun zuenari.

Danel Elezkano: Luzatu eskua pobreari


 Danel Elezkano pelotaria Diman bizi da gaur egun. Pelota txapelduna bikoteka. Aurrelari fina. Gaur bere eskua pobreari luzatu gura deutso. Animatu zaitez zu ere pobreziaren aurkako partida honetan!

El pelotari Danel Elezkano vive actualmente en Dima. Campeón de Pelota por parejas. Delantero fino. Hoy quiere tender su mano al pobre. ¡Anímate tú también en este partido contra la pobreza!