Bideoa.
GABON-OSTEKO II.
DOMEKEA A B C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on,
Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Gabon-jaien barruan, aurten opari berezi bat jaso dogu: Itxaropenaren Jubileua.
Itxaropenak ez dau huts egiten. Eleizeak 25 urtean behin ospatzen dauan Jai
nagusia Jainkoaren maitasuna gozatzeko, parkamena ospatzeko eta justiziazko
fruitu ugari emoteko askapen bidean.
Hauxe da
gaurko meza santuan hausnartuko dogun misterio pozgarria. Hasi daigun
otoitzaldi hau, abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok:
gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo
deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka
eskatu deiogun:
- Jesus
Jauna, gure esperantzaren oinarri zarana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus
Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus
Jauna, askapen bidean jartzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Leb 25,8-10:
Burubide zaharra da, Jainkoaren Berbatik sortutakoa eta bere jakintza balio
osoa gordeten dauana, noiz eta dei egiten danean errukizko eta liberazinozko
ekintzak gauzatzera, barriro hastea posible egiteko
Lebitarren liburutik:
«Konta egizuez zazpi asteko
egunak adina urte, zazpi bider zazpi, alegia, berrogeita bederatzi urte
guztira.
Aldi horren buruan, zazpigarren
hilaren hamarrean, Parkamen Egunean, alegia, adarra joko duzue ozenki lurralde
osoan.
Berrogeita hamargarren urtea urte
santutzat hartuko duzue eta "Jubileu Urte" emongo deutsazue izen.
Urte horretan askapena aldarrikatuko dozue zeuen lurraldeko biztanle
guztientzat: nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango dau, nor bere
senitartera itzuliko da.
Jaunak esana!
Erantzun-Salmoa: Isaias 61,1-2.
Salmo egileak, Jubileo Urtearen asmoa gogoratu eta eguneratzen dau. Guk ere
goratu dagigun gure Jainkoa, bere asmoagaz bat eginik.
“Jaunagan dago errukia, haregan
askatasun ugaria”
Jaunak "bidali nau
behartsuei berri ona iragartzera, bihotz hautsiak sendatzera, gatibuei
askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera, Jaunaren onginahia azalduko
dauen urtea iragartzera" (Is 61, 1-2)
“Jaunagan dago errukia, haregan
askatasun ugaria”
Lk 4,16-19
Berbok bereganatu zituan
Jesusek bere ministerioaren hasieran, adieraziz bera zala "Jaunaren
onginahia azalduko dauan urtearen" betekuntzea.
"Aleluia.
Jesukristoren
Barri Ona, Lukasen liburutik
Nazaretera joan zan Jesus, bera hazi zen herrira, eta zapatuan
sinagogan sartu, ohi ebanez, eta irakurgaia egitera zutitu. Isaias profetaren
liburua emon eutsoen eskura eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu eban:
“Jaunaren espiritua nire gainean dago, berak nau bialdu giltzapetuei
askatasuna eta behartsuei barriona adieraztera, itsuei ikusmena iragartzera eta
zapalduak askatzera, Jaunaren grazia-urtea iragartzera”.
Jaunak
esana
HOMILIA AMAIERAN GURA BADOGU
Esperantzaren erromes gara
aurretik bide gogorra,
esperantzaren kolorez jantzi
mundu barri maitekorra,
esperantzaren garrak osatu
pobreenganako gorra,
esperantzaren dei larri biak
gose eta kanpo zorra.
Herritik kanpo, bide ertzean
Bartimeo da eskean,
bera deadar eta zarata
jendeak: itxi bakean.
Munduan ere, hamaika herri
duintasun bila askean.
Itsu gu gara, ezin ikusiz,
bizi direnak nekean.
Jubileoa, askapen urte,
ospatzen dogu aldizka,
Jainko Onaren lehen asmotik
ez galtzeko gure bista:
Lur Ama bakar, guztion lurra,
danok anai eta ahizta
Jubileoa bizi dagigun
erromes bai, ez turista.
https://youtu.be/ZUv0cUor-jM?si=6_VTmN4eI48GrHFg
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak,
txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:
-
Elizearen alde: Jubileu hau aukera ona izan daitela Ebanjelioa jartzeko bere
iragarpenaren erdigunean: parkamena, askapena, errukia eta esperantza. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Gure herriko bakearen alde,
bake-bidean gure hartuemonak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Gaixoen alde, behartsu eta zaharren alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu
dagizala euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Hemen alkartuta gagozan guztion alde: urte honetan ahalegindu gaitezala
Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuten eta beteten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko
gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan,
Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN-AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun
egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna
gure inguruan zabaltzeko.
"Jesus, munduko Argia..."
II. domingo después de Navidad
CELEBRACION PARROQUIAL
INICIO AÑO JUBILAR
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on,
Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
En este ambiente de alegría navideña, recibimos un regalo especial: el año
jubilar. El Jubileo de la esperanza. La esperanza no defrauda. Cada 25 años la
Iglesia celebra el Año Jubilar para disfrutar dela mor de Dios, celebrar su
perdón y encaminarnos para dar frutos de liberación.
Hauxe da gaurko meza santuan hausnartuko dogun misterio pozgarria. Hasi daigun
otoitzaldi hau, abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak
emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite
guztiakaitik parka eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, gure esperantzaren oinarri zarana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO,
ERRUKI.
- Jesus Jauna, askapen bidean jartzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Leb 25,8-10:
Burubide zaharra da, Jainkoaren Berbatik sortutakoa eta bere jakintza balio
osoa gordeten dauana, noiz eta dei egiten danean errukizko eta liberazinozko
ekintzak gauzatzera, barriro hastea posible egiteko.
Es una exhortación antigua, que surge de la Palabra de Dios y
permanece con todo su valor sapiencial cuando se convoca a tener actos de clemencia
y de liberación que permitan volver a empezar.
Lebitarren liburutik:
«Konta egizuez zazpi asteko
egunak adina urte, zazpi bider zazpi, alegia, berrogeita bederatzi urte
guztira.
Aldi horren buruan, zazpigarren
hilaren hamarrean, Barkamen Egunean, alegia, adarra joko duzue ozenki lurralde
osoan.
Berrogeita hamargarren urtea urte
santutzat hartuko duzue eta "Jubileu Urte" emongo deutsazue izen.
Urte horretan askapena aldarrikatuko dozue zeuen lurraldeko biztanle
guztientzat: nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango dau, nor bere
senitartera itzuliko da.
Erantzun-Salmoa: Isaias 61,1-2.
Salmo egileak, Jubileo urtearen asmoa gogoratu eta eguneratzen dau. Guk ere
goratu dagigun gure Jainkoa, bere asmoagaz bat eginik.
El salmista recuerda y
actualiza en año de gracia, el año jubilar. También nosotros alabemos al Señor
uniéndonos a su intención.
“Jaunagan dago errukia, haregan
askatasun ugaria”
Jaunak "bidali nau
behartsuei berri ona iragartzera, bihotz hautsiak sendatzera, gatibuei
askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera, Jaunaren onginahia azalduko
dauen urtea iragartzera" (Is 61, 1-2)
“Jaunagan dago errukia, haregan
askatasun ugaria”
Lk 4,16-19
Berbok bereganatu zituan
Jesusek bere ministerioaren hasieran, adieraziz bera zala "Jaunaren
onginahia azalduko dauan urtearen" betekuntzea.
Estas son las palabras que Jesús hizo suyas al comienzo de su
ministerio, declarando que él mismo era el cumplimiento del “año de gracia del
Señor”
"Aleluia.
Jesukristoren Barri Ona, Lukasen liburutik
Nazaretera joan zan Jesus, bera hazi zen herrira, eta zapatuan
sinagogan sartu, ohi ebanez, eta irakurgaia egitera zutitu. Isaias
profetaren liburua emon eutsoen eskura eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu
eban:
“Jaunaren espiritua nire gainean dago, berak nau bialdu
giltzapetuei askatasuna eta behartsuei barriona adieraztera, itsuei ikusmena
iragartzera eta zapalduak askatzera, Jaunaren grazia-urtea iragartzera”.
Jaunak
esana
HOMILIA AMAIERAN GURA BADOGU
Esperantzaren erromes gara
aurretik bide gogorra,
esperantzaren kolorez jantzi
mundu barri maitekorra,
esperantzaren garrak osatu
pobreenganako gorra,
esperantzaren dei larri biak
gose eta kanpo zorra.
Herritik kanpo, bide ertzean
Bartimeo da eskean,
bera deadar eta zarata
jendeak: itxi bakean.
Munduan ere, hamaika herri
duintasun bila askean.
Itsu gu gara, ezin ikusiz,
bizi direnak nekean.
Jubileoa, askapen urte,
ospatzen dogu aldizka,
Jainko Onaren lehen asmotik
ez galtzeko gure bista:
Lur Ama bakar, guztion lurra,
danok anai eta ahizta
Jubileoa bizi dagigun
erromes bai, ez turista.
https://youtu.be/ZUv0cUor-jM?si=6_VTmN4eI48GrHFg
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak,
txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:
- Por nuestra Iglesia: que anuncie con hechos proféticos el Año de gracia de
Dios, con signos de liberación y perdón. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixoen alde, behartsu eta zaharren alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu
dagizala euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los creyentes de todas las religiones, para que nos encontremos unidos en
la defensa de la dignidad y derechos humanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los aquí reunidos, para que no desfallezcamos en el compromiso por
la justicia y la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar
orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN-AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun
egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna
gure inguruan zabaltzeko.
Dios ha venido a nosotros y ha puesto su tienda de campaña en medio
de nosotros. Que sintamos su presencia salvadora y su gracia nos ayude a vivir
un mundo de paz y fraternidad.
"Jesus, munduko Argia..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario