Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 20 de octubre de 2019

Non dago Jesus? Arteako KT famili ospakizunean

Gaur goizeko euri eta hotza arren, hainbat lagun batu gara Arteako parrokian, asko KTko familiak. Itaun bat euki dogu gure buruan: Non dago Jesus? Hori erantzuten ahalegindu gara otoitz eta kantuz, eta etxetik ekarri doguzan dadoakaz! Ondo etorri guztioi famili ospakizunera! Hurrengoa San Martin ermitean, azaroan.


Klikatu barruan bideoa ikusteko.

Kurtso honetako lehen famili ospakizuna izan da Artean. Igorreko lagun bat be etorri jaku mezatra: ondo etorria!

Etxetik dadoak eginda ekarri doguz, Jesus non dagoan ondo ikasi daigun!

Pobreziaren eguna dala-eta, Igorren kantatu beharko odgun kanta be probatu dogu mezatan. Bagoaz astiro astiro hori be ikasten!


 





1.- Jesus non dago?


Mt 18,20  Izan be, nire izenean bi edo hiru lagun baturik dagozan lekuan, han nago Ni euren artean.


Zuk esana da Jesus:
“bi edo hiru lagun baturik dagozan lekuan,
han nago Ni euren artean”.
Eskerrik asko
oraintxe gure artean hemen
egon zagozalako!

Lagundu eiguzu Jesus
ogi eta ardoa honeek ikustean
Zutaz gogoratu gaitezan beti,
Zurekin ez gaitezen ahaztu!

Jesus non dago? Itaundu eustan
neskatxi batek kalean.
Lau leku edo egoeratan
Erantzun nik bat-batean:
Eukaristian, eta lagunak
batzen bere izenean,
bere Berbean, ta pobreagan
senidea ikustean.




 

No hay comentarios: