Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 25 de agosto de 2019

Arratiako Eliza emakumeen begiradapean

Kalean da iazko Gogoeta Astearen lanak batzen dituan liburua: Parrokia-elkartea nola izan ebanjelizatzaile? Gogoeta Astea 2018 izenpean. Bertan aurkitu daikegu Arratiako emakume bik aurkezturiko testigantza: Arratiako pastoralgintzaren inguruko lekukotza 73/99. orrialdetan.

Begoña Aristondo eta Jone Ozerinjauregiren eskutik dator lekukotza.

Hiru atal nagusi aurkezpenak, testuaz gain estadistika eta irudi erakargarriz ornitua eta aberastua:

1.- Atzerantza begira Arratiako Eleizan, nondik gatozan.
2.- Hitzaren ospakizunak: laikoen heldutasunean aurrera pauso bat.
3.- Laikoak Arratian gaur egun.

1984. urtean deitutako Elzibarrutiko Batzar Nagusia jartzen da abiapuntu, eta 2018. urtera arteko ibilbidearen gorabeherak azaltzen dira.

Kontuan hartzeko da Gogoeta Astearen akta antzeko liburu honeek Bilboko Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak argitaratu dituala azken hamar uteotan Sebas Gartzia Trujillo editorearen lan neka ezinari esker.

Agertu barri dan ale honetan, 2018. urteari dagokiona, hamaika egile ageri dira, euren artetik hiru emakume bakarrik. Hiru horretatik bi arratiarrak, familia pastoraltzako boluntarioak.

Laster hasiko da Gogoeta Astea 2019. Animatuko zara parte hartzen?

XXXV. Gogoeta Astea 2019

Gehiago jakiteko:

Begoña Aristondo XXXIV. gogoeta astean: "hogeta hamaika eskutik"

Begoña Aristondo lemoaztarrak Arratiako pastoralgintzari buruzko testigantza emon dau Loiolan ospatzen dan XXXIV. gogoeta astearen barruan. Ponentzia Jone Ozerinjauregigaz batera prestatu baeban be, Jone gaixotu dala-eta, berak emon eban azalpena.




No hay comentarios: