Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 3 de julio de 2018

Txomin Artetxe abadea

Txomin Arteako San Martin ermitean mezea ospatzen
Berbako gizon, gizon zuzena,
Jainkoaren ordezkari,
gizon serio bezain alaia,
Egiaren serbitzari,
gizon jantzia bezain umila,
emona zeure herriari,


ia hirurogei urte luzetan
Ibarruriko gidari.
Orain betiko zerua dozu
egindako lanen sari.
Argi barritik jarraitu Txomin,
izaten gure zaindari.
     (Jon Enbaita)

Hileta eleizkizuna Ibarrurin ospatuko da, astelehenean, uztailak 2, arrastiko 6etan. Txomin Artetxe abadea gaur, zapatua, hil da Bilbon San Bizenteko abade egoitzan. Arteako semea, 1925. urtean jaioa, erretiratu orduko azken urteak Ibarrurin egon zan abade eta bertan ospatuko da hileta meza.

Argazkian Arteako San Martin ermitean mezea emoten.

Txomin Artetxe abadea bere kinto batzukaz
Hona Arratiako blogean berari buruzko aipamena, klikatu bertann osorik irakurteko:

Artea: Txomin Artetxe abadeak emon dau San Martin eguneko meza bere ermitan



Hona ahotsak.eus proiektuan berari buruzko datu batzuk:



Txomin Artetxe Amuriza

Artea (Bizkaia) (1925)

Biografia

Arteako Iturria baserrian sortu zen bost neba-arrebako familia batean. Aita bertakoa zuen eta ama Igorreko Iturtzakoa. Sei urterekin hasi zen herriko eskolan eta dotrina euskaraz jaso zuen. Gerra garaian, frontea heltzerakoan, Zeberiora alde egin zuten etxekoek. 

 Hamahiru urterekin, gerra amaitu aurretik, abadetzako bidea hartu zuen: Guardiako (Arabar Errioxa) seminarioan urte bat igaro zuen, beste bat Bergarakoan eta azken 10ak Gasteizkoan. Zeberioko eta Apatamonasterioko parrokoa izan ostean, 1960. urtean, Ibarruriko (gaur egun Muxika) elizaren ardura hartu zuen eta bertan bizi izan da geroztik. 

Urte horietan guztietan, Frankismo garaian, bi aldiz egon zen preso: 1966. urtean, gobernadoreak sermoi bat dela-eta jarritako isuna ez ordaintzearren Zamorako kartzelan egon zen beste 11 abade eta fraiderekin batera; eta, 1975. urtean, 15 egun Gernika-Lumoko Guardia Zibilen kuartelean pasatu ostean, 15 hilabete pasatu zituen Basauriko espetxean.

Ibarrurin igarotako urteetan ekarpen handia egin du herrian, jendearen euskalduntze-alfabetatze prozesuan zein kultur transmisioan: urte batez bertako umeen eskolako maisu izan zen, andrazkoentzako aditza lantzeko eskolak eman zituen, abesbatza sortu eta indartu, umeekin euskal kantak landu...


No hay comentarios: