Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 15 de julio de 2018

Sarria 18 Guraso Eguna eta azken argazkiak


 Konturatu orduko, amaitu da Sarria'18 udalekua. Zeanuriko ume. gaztetxo eta gazteak pozarren itzuli dira etxera. Ezetz igarri nor dan nor goiko argazki horretan?

Eta beste argazki hau Guraso Egunari dagokio:

Hemen jendea formal dago... bazkaltzen dagoelako, baina argazki gehiago ikusi gura badozuz, klikatu

hemen clic aquí





Aurreko kronikea be hemen irakurri daikezu:

Sarria 18 Zeanuriko udalekua martxan dago astelehenean hasita. 28 partaideek hiru taldetan banatu dira ekintzak egiteko. Nagusienak Basahuntzak taldea osatu dabe...



Txikiagoak, talde bitan: Kiwiak eta...


Eta Hontzak edo mozolloak:


Laugarren animali bat be agertu ei da: Zorroa!

Martitzen eguerdian, adibidez, hiru neskatxiei bazkarirako bokataren ordez zorroaren markea aurkitu dabe euren motxilan.

Azkenean, monitore baten motxilan topa dabez falta ziran bokatak.

Argazkiok Amaiari esker etorri jakuz baina laster kronika gehiago irakurri ahal izango doguz berton.





No hay comentarios: