Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 16 de mayo de 2018

Zeanuri: San Isidro 2018



San Isidro ospatzen dogu gaur, pozez ata alaitasunez. Katolikoak Belengo umearen eta Kurutzeko Jesusen artean, gure ibilbidean, herri erlijinoan, Andra Maria eta Santuak ditugu lagun eta gidari. Gaurkoa San Isidro da, lanari buruz eta beharrari buruz lagun eta gidari.


Lagun batek esaten eustan: Nik arduratuta nagoela onartu behar dot, emoten dau Elizak ez daukala zeresanik lan munduari buruz. Kontuan izaten bada pertsona askok emoten ditugula 8 ordu egunean lanean, gure bizitzako atalik zabalena da eta hori zelan bizi dogun kristau moduan garrantzitsua dela deritzot.

Beste aldetik, lana ez izatea ere beste pertsona askorentzat ardura handia da, norberaren bizimodua edo familia bat aurrera ateratzea erabat baldintzatzen dituelako. Eta ez da ahaztu behar ere, lana izanda ere, lan hori zelakoa dan ere berebizikoa dela, gaur egunean hainbat pertsona lanean egonda ere, hilabete amaierara heldu ezinik dagozelako baldintzak urterik urte kaskartzen joan diralako.



Aita Santuak egin dabez entziklikak honi buruz (Laborem exercens…), azken idazkia be (Gaudete et exultate) argigarria dogu. Baina gurengan eragin gehiago dauka San Isidroren ereduak, adibidez, berba askok baino.

Behar egin bizitzeko eta Jainkoa goratzeko. Bi-biak bateratu. Landa eremuan be bai. Ez da bizi lan egiteko, lan egin bizitzeko baino. Eta ekuazinoan Jainkoa sartzen badogu, lan egin alkarregaz, alkarri lagunduz, ez irabazteko asmo hutsagaz. Auzolana, kooperatibak, bidezko merkataritza, banka etikoa… horren ahaleginak izan dira. Gizakia jarri ekonomiaren erdigunean. Beharra ondo egitea, kapritxora, ondo eginaren meritoa…kontuan hartu izan doguz.

Hau larriagoa dogu gure herri txikietan. Hemen bizi eta han lan egin. Aberastasun handia kanpoan geratzen dala, herrietako seme-alabak kanpora joango direla.

Jainkoa kenduta, irabazi hutsa edota dirua jainkotu egingo doguz. Gizakia alboratu, baztertu. San Isidrori barre egingo eutsien. Judeguei be barre egiten eutsien zapatuetan ez irabaztearren, jaia gordez.

San Isidrok lagun deiskula beharra, etxekoa, baserrikoa, bulego edo eskolakoa, fabrikakoa, gizatasunean eta anaitasunean handitzen lagungarri izan dadin!

SanIsidro2018.tk




No hay comentarios: