Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 16 de mayo de 2018

Txalo bero bat Lemoako udalari!


Lemoatik paseatuz Udalak sustatu dauan “Lemoa denona eta denontzat” kanpainaren kartelak ikusi dodaz. Zorionak eta txalo bero bat. Ebaluatzen dabenean ikusiko dogu bere eraginkortasuna. Baina sikeran ahalegina egin dabe. 

Txakur jabeek kontuan hartzekoak, etxeko altzari zaharrak batzea, herri altzariak jagotea gureak balira lez, paperontziak erabiltea…
Igorre
Ekimen hau Arratia osoan zabaltzea gauza ona litzateke. Eskola eta institutuan, adibidez, Euskeraren Eguna edota Arbolaren Eguna ospatzen doguzan antzera, Sastar-ontziaren eguna be ospatu daiteke. Kirol arloan, jaurtiketa probak: bokadillo zatiak zelan saskiratu sastar-ontzian. Zientzia arloan, ariketa praktikoen bitartez, ikusi paper bat sastar-ontzian jartzerakoan ez dauela kalanbrerik emoten. Matematika arloan, zenbat pipa azal geratzen diran terrazen mahai inguruan, paperontzitik metro erdira. Gurasoak botatakoak badira, puntu bi gehiago, jakina! Eta filosofian, adibidez, gizakia animaliekaz bereizteko gauza bat argitzea: zein da garbiagoa? Etxean botaten ez doguna zergaitik bota behar dogu kalean, sastar-ontzitik metro batera?
Igorre
Kanpaina hau Udalen Mankomuniteari azaltzea eta zabaltzea be gauza egokia litzateke. Holan, Lemoan hasi dana Arratiako beste herri guztietan be landu daiteke. Eta Begitu be batu leike kanpaina honen alde.

Sugerentzia moduan, hormetan eskegiten diren kartelak be aipatu beharko litzatzekez, bardin da hileta eskela izan edota propaganda politikoa. Kartela jarri dauenak berak kendu dagiala ekintzaren eguna igaro eta gero. Pankarta bat jarri dauenak, zazpigarren egunean (edo ebazten dan egunean) kendu dagiala, hurrengo haizeteak kendu eta apurtu baino lehen. Eta pintadea bada, egin dauanak berak ezabatu dagiala.

Arratia garbia, danontzat hobea! Zorionak benetan Lemoako Udalari! Eta txalo pilo bat.

Ea ideia zabaltzen dan! Zabaltzen dogun! Danon onerako!



Igorre

Jose Mari Kortazar

No hay comentarios: