Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 1 de agosto de 2023

Jaunaren Antzaldatzea



2023. abuztuaren 6an

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 








JAUNAREN  ITXURALDAKETA   A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Egun on guztioi:

                       Elizeak, aspalditik, abuztuaren 6an, “Jesusen itxuraldaketa” jaia ospatzen dau.

             Jesus Jerusalenerako bidea hartzera doa, nekaldia eta heriotzea gainean ditu. Baina, lehenago, mendira doa eta maiteen dituen hiru apostoluen aurrean, Jaungoikoaren aintzaz beterik agertzen da. Apostoluen fedea sendotu egin eban, kurutzearen eskandalua jasan eien; eta Eleizaren itxaropena suspertu eban.

            Jai honek eroan gagizala Jesusengan daukagun fedea  autortzera eta Berari entzutera eta jarraitzera.

 Hasi gaitezan abestuz

 Jesus munduko argia

 DAMU OTOITZA

             Senideok, geure barruko isiltasunean, Jaungoikoaren indarra, grazia eta parkamena eskatu dagiguzan:

 -         Jesus Jauna:  Jaungoikoaren Seme maitea zareana. ERRUKI JAUNA

 -         Jesus Jauna: Gizaki guztiak argitzen dituzuna. KRISTO ERRUKI

 -         Jesus Jauna: Gure bidea, egia eta bizia zarean. ERRUKI JAUNA

 

 HITZAREN LITURGIA

 Irakurgaia: Dan, 7, 9-10. 13-14

             Daniel profeteak, berba misteriotsu batzuekin, Jesusengan agertuko dan Jaungoikoaren aintza, iragarten deusku.

 Erantzun salmoa: 96. Salmoa

             Jaunaren erregetza betikoaren aurrean, kanta dagigun salmoa. Bera bakarrik da Jaun ahaltsua.

 Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari

 Irakurgaia: II Pe 1, 16-19

             Pedro apostoluak, argi itzi nahi deuski, apostoluen testigantza benetakoa dala, ez deuskula asmakizunik iragarri, Jesusek egin ebana eta Hari entzun eutsoena baino.

  

Ebanjelioa  A  Mt.  17, 1-9     

             Ebanjelisteak, Jesusen itxuraldaketaren barri emongo deusku orain. Prestatu gaitezan bere mezua geureganatzeko aleluia abestuz

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

             Gu guztiontzat bidea eta bizia dogun Jesusi, eskatu deiogun geure alde eta mundu osoaren alde:

 

-         Elizaren alde, kristau guztion karismak baloratu eta autortu daizala, eta, gugaz batera, jai hau ospatzen daben ekialdeko Eleizak itxaropenezko hazi izan daitezan euren herrialdeetan.  Egin dagigun otoitz

 

-         Munduko gazteriaren alde, gaur era apartekoz Lisboan alkartuta dagozanen alde, bizikizun honek, bultzatu dagizala euren eguneroko bizitzan Jesusen Barri Onaren mezulari izaten. Egin dagigun otoitz

 

-         Jesukristo ezagutzen ez dabenen alde: Espirituak barrutik argitu daizan eta Jesus ezagutzeak poztu daizan. Egin dagigun otoitz

 

-         Eukaristia ospatzeko alkartu gareanon alde: hemen aurkitzen dogun Jesusek, gure bihotzak barriztau dagizala bere graziaz. Egin dagigun otoitz

 

            Zure bila joan gaitezala, zure Seme maitea entzun daigula eta bere atzetik joan gaitezala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 AZKEN AGURRA

             Gaurko ebanjelioan, Jaungoiko Aitaren abotsa Jesusi entzutera dei egin deusku. Elizatik kanpora ere, Jesusi entzuten ahalegindu gaitezan. Haren bidetik ibiliz, Bera izan daiten gure bizitza zentzunez beteten dauana.

 

 Jainko gizon eginari














JAUNAREN  ITXURALDAKETA   A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

            Elizeak, aspalditik, abuztuaren 6an, “Jesusen itxuraldaketa” jaia ospatzen dau.

            Jesus Jerusalenerako bidea hartzera doa, nekaldia eta heriotzea gainean ditu. Baina, lehenago, mendira doa eta maiteen dituen hiru apostoluen aurrean, Jaungoikoaren aintzaz beterik agertzen da

Celebramos la Transfiguración del Señor. Camino de Jerusalén, Jesús sube a la montaña y aparece lleno de luz, transfigurado delante de tres de sus apóstoles amados. Fortaleció su fe para que sobrellevaran el escándalo de la cruz; y alentó la esperanza de la Iglesia.

            Jai honek eroan gagizala Jesusengan daukagun fedea autortzera eta Berari entzutera eta jarraitzera.

Hasi gaitezan abestuz

 

Jesus munduko argia…

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, geure barruko isiltasunean, Jaungoikoaren indarra, grazia eta parkamena eskatu dagiguzan:

 

-         Jesus Jauna:  Jaungoikoaren Seme maitea zareana. ERRUKI JAUNA

 

-         Jesus Jauna: Gizaki guztiak argitzen dituzuna. KRISTO ERRUKI

 

-         Jesus Jauna: Gure bidea, egia eta bizia zarean. ERRUKI JAUNA

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Irakurgaia: Dan, 7, 9-10. 13-14

 

            Daniel profeteak, berba misteriotsu batzuekin, Jesusengan agertuko dan Jaungoikoaren aintza, iragarten deusku.

            El profeta Daniel hace un anuncio de la presencia de Dios en el Hijo del hombre, es decir en Jesús de Nazaret.

 

Erantzun salmoa: 96. Salmoa

 

            Jaunaren erregetza betikoaren aurrean, kanta dagigun salmoa. Bera bakarrik da Jaun ahaltsua.

            El salmo que vamos a escuchar canta la gloria de Dios y su poder

 

Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari

 

 

Irakurgaia: II Pe 1, 16-19

 

            Pedro apostoluak, argi itzi nahi deuski, apostoluen testigantza benetakoa dala, ez deuskula asmakizunik iragarri, Jesusek egin ebana eta Hari entzun eutsoena baino.

            Los apóstoles estuvieron con Jesús y le acompañaron en sus caminos. Nos han trasmitido lo que Jesús hizo y vivió.

 

Ebanjelioa  A  Mt.  17, 1-9     

 

            Ebanjelisteak, Jesusen itxuraldaketaren barri emongo deusku orain. Prestatu gaitezan bere mezua geureganatzeko.

            Jesús manifiesta a sus discípulos su dignidad humana, radiante de divinidad. El es el Hijo que ha venido a cumplir la voluntad del Padre.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Gu guztiontzat bidea eta bizia dogun Jesusi, eskatu deiogun geure alde eta mundu osoaren alde:

 

 

-         Elizaren alde, kristau guztion karismak baloratu eta autortu daizala, eta, gugaz batera, jai hau ospatzen daben ekialdeko Eleizak itxaropenezko hazi izan daitezan euren herrialdeetan.  Egin dagigun otoitz

 

-         Munduko gazteriaren alde, gaur era apartekoz Lisboan alkartuta dagozanen alde, bizikizun honek, bultzatu dagizala euren eguneroko bizitzan Jesusen Barri Onaren mezulari izaten. Egin dagigun otoitz

 

-   Por los que no conocen a Jesucristo: para que el Espíritu Santo renueve su            corazón, y les de su gracia. Egin dagigun otoitz

 

-         Para que el encuentro con la comunidad en la eucaristía, nos sirva para iluminar la fe, y trabajar por el Reino. Egin dagigun otoitz

 

            Zure bila joan gaitezala, zure Seme maitea entzun daigula eta bere atzetik joan gaitezala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Gaurko ebanjelioan, Jaungoiko Aitaren abotsa Jesusi entzutera dei egin deusku. Elizatik kanpora ere, Jesusi entzuten ahalegindu gaitezan. Haren bidetik ibiliz, Bera izan daiten gure bizia.

            Este momento que hemos vivido en la celebración la vamos a prolongar a lo largo de la semana. Dios nos irá hablando a través de la vida.

            Recibamos su bendición

 Jainko gizon eginari






JAUNAREN  ANTZALDATZEA  A





Daniel Profetaren liburutik 
Dn 7, 9-10. 13-14

Begira nengoala, tronu batzuk jarri ebezan eta gizon zahar bat jesarri zan.
Haren soinekoa edurra baizen zuri,
buruko ulea artilea baizen garbi!
Haren aurkia eta gurpilak
sugar kiskalgarri!
Suzko ibai batek
Urteten eban haren aurretik.
Jendetza izugarria eban zerbitzari,
milaka eta milaka egozan haren aurrean zutik.
Auzia hasi
eta zabaldu ziran liburuak.
Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat ikusi neban zeruetako hodeietan etorten. Gizon zaharragana hurreratu zanean, beroni aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon eutsoezan: herri, nazino eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzen eban.
Haren agintea betierekoa,
ez da inoiz ere amaituko;
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko. 
Salmoa

Sal 96, 1-2. 5-6. 9 

R/. Errege da Jauna! Alaitu bedi lurra, poztu bediz uharte ugariak! 

Laino eta hodei baltzak ditu inguruan,
justizia eta zuzenbidea tronuaren oinarri. R/.

Mendiak argizaria lez urtzen dira Jaunaren aurrean,
lur osoaren Jabearen aurrean.
Zeruek haren salbamen-ekintza iragarten dabe,
herri guztiek haren ospea ikusten. R/.

Izan ere, Jauna,
Goi-goiko zara Zu lur guztiaren gainetik,
jainko guztien gainetik gorengo. R/. 
Irakurgaia 2

Guk geuk entzun genduan zerutik etorritako ahots hori. 

San Pedro Apostoluaren bigarren gutunetik 
2 P 1, 16-19 


Senide maiteok: Jesu Kristo gure Jauna ahalmenezko etorriko dan egunari buruz berba egin geuntsuenean, ez ginan oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baino, geure begiz ikusi genduan-eta haren handitasuna.
Jesusek bere Aita Jainkoagandik hartu zituan ohorea eta aintza, honan esan eutsan-eta Jainkoaren aintza bikainetik etorritako berbeak: Hau da nire Semea, nire maitea; honegan dot neure atsegina. Guk geuk entzun genduan zerutik etorritako berba hori, Beragaz mendi santuan gengozala.
Badogu profeten berbea ere, hitz guztiz sendoa, eta zuek ederto egiten dozue hitz horri adi-adi egonez: toki ilunean argi egiten dauan kriseilua lez da zuentzat, eguna zabaldu eta goizeko izarra zuen bihotzetan jagi arte. 
Ebanjelioa

Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon. 

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 
Mt 17, 1-9

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eroan zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Orduan, Pedrok esan eutsan Jesusi: «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera jausi ziran ikasleak, bildurraren bildurrez.
Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen: «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi eben, beste inor ez.
Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu eutsen: «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte». 


No hay comentarios: