Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 22 de febrero de 2017

Caritas Arratia gaixoekaz

Caritas Arratia taldeko boluntarioak formazio ekitaldia izan eben lehengo egunean Bizkaiko eta Bikaritzako animatzaileen laguntzagaz. Nortzuk diran eta zertan dabizen argituz gain, bide barriak egiteko aukerak be planteatu ziran batzar atsegin, gozo eta interesgarri honetan, Igorreko Parrokiko lokaletan.

Sei emakume boluntario dabiz zeregin honetan orain arte, Igorrekoak seirak, eta noizbehinka beste batzuk be laguntzen dabe.

Zeregin nagusia hauxe da: Dimako Arratiako Mankomunitateko Egoitzan bertakoak bisitatu eta eukaristia animatu bariku goizetan ( 10:30etatik 11:30etara).

Eukaristiaren inguruan hainbat lan egiten dabe: edadetuekaz egon, herriko albisteak eroan, gurpildun aulkietan dagozanak batzar-gelara urreratu, gura daben gaixoak euren gelan bisitatu.

Pertsonok espiritualtasuna eta erlijioa bizi-bizi dabez. Alde batetik praktika erlijioso handikoak izan direlako. Bestetik, bizitzaren etapa honetan, egoitzako lagunak hiltzean, beharrizan hau argiagoa dalako.

Kantak gogoratu, herri tradizioaren jaiak ospatu (San Blas hariak, adibidez, boluntarioek eskeintzen dabez doan), une gozoak bizi eta hildakoak gogoratu. Hau guzti hau euren askatasuna eta borondatea jagonda.

Mezan erabilten diran kaliza, kopia, etab., tresna liturgikoak Arratiako Eleizeak itxitakoak dira, baita meza ospatzeko abade erropak, egoitzan ez egoan holakorik eta.

Bide barriak

Orain boluntario barri bila dabiz. Astean ordu bi eskeintzeko prest dagozanak edadetu baten lagun egin eta izateko, egoitzan edo bere etxean.

Pertsona askoren bakardadea arazoa larria da gaur egun. Astean ordu bi laguntzeko prest dagozan boluntario bila dabil Caritas Arratia. Hilean behin formazio ekitadi bat laguntza hori zelan egin jakiteko eta astean ordu bi edadetu bategaz egoteko. 

Animatzen zara? Emon izena zure parrokian.

EDADETUAK



Pertsona nagusien bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea dau helburu, eta batez be babesgabeenena eta laguntza gitxien dabenena. Horretarako, euren autonomia sustatzen da eta euren ohiko ingurunean egon daitezen laguntzen da. Pertsona talde honen egoeraren eta beharrizanen inguruan sentsibilizazioa sustatzen dau.


Helburu honeek proiektu ezbardinen bidez garatzen dira. Bide laguntza egitea, gizarte harremanak estimulatzea, senide zaintzaileei laguntza emotea... bezalako proiektuak dira.

Bide-laguntza, edadetuen bakardade sentimendua arintzeko eta senide zaintzaileei laguntzeko.


TESTIGANTZA BAT

Empezamos a salir a pasear los miércoles hace ahora algo más de un año. Yo estaba enferma y me encontraba muy sola. El médico me había mandado andar, me dijo que “lo mejor era llevar en una mano una muleta y en la otra apoyo humano”; pero yo no tenía con quién salir a pasear… Como tengo tele-asistencia, les llamé y les pregunté a ver qué podía hacer y ellos me hablaron de Cáritas.

Ahora espero que llegue la tarde del miércoles para pasear, charlar, estar con ella. sentirse bien acompañada da mucho ánimo, no sólo me encuentro mejor fisicamente, sino que me ha dado mucha vida.

Para mí es una gran alegría recibir este apoyo y cuando A. me dice que hay gente que no quiere que le acompañen o lo rechazan, no lo entiendo. En mi caso yo estoy muy contenta y mis hijos están también encantados, porque me ven mejor y más feliz; además les da mucha tranquilidad que salga bien acompañada

Estoy muy feliz de saber que hay este tipo de personas que apoyan a las que estamos peor; además, saber que su tiempo me lo dedica a mí es emocionalmente increíble. Estamos muy a gusto. Para mí es ya una amiga… Estoy muy agradecida a ella y a todo Cáritas por hacer cosas así… ¡Qué suerte haber conocido a esta persona!


No hay comentarios: