Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 15 de febrero de 2017

Garizuma 2017 Jesusengana eta pobreengana itzuli



Badator barriro be udabarria. Badator barriro be Pazkoa.
Neguak udabarrirako preparatzen deuskun legez, garizuma dogu Pazkoa preparatzeko sasoia, jarduera, jokabidea.
Nire buruagaz, austeridadea eta baraua erabiliaz, nire aukerak eta jokabideak finduteko sasoia.
Jainkoagaz otoitzean eta gogoetan alkarturik, Gure Aitagaz, hain zuzen ere, Jesusek erakutsi euskun legez. 





Eta otoitz hau dogu indarra, barauz eta austeridadez lortu doguna senideagaz konpartitzeko alkartasun eta limosnaz. Dirua, denpora, jakituria, alaitasuna, laguntasuna, aldarria, negarra…
Prestatze aldi honetan Arratiako Eleizeak, aurten be, hamaika aukera lagungarri eskeniko deuskuz: taillerrak, gazte topaketak, hitzaldiak, kantaldia, otoitzaldi edo erretiroa.
Badozu aukerarik! Aprobetxatu aukerok! Danon gustorako dozuz Pazkora era egokian heltzeko, sasoian ailegateko.  




Garizuma aldia, pazkorako prestatzeko kristau erretirorako berrogei egun sinboliko dira. Jesusek, bere bokazino mesianikoa egiaztatze aldera, basamortuan egin eban egonaldiaren misterioari erantzuten deutso. Elizan, prestaketa aldi sakona da Pazkoan bateoa hartu gura daben kristaugaientzat, damutzerako aldia, euren hutsegiteetatik parkatzea eskatzen daben penitenteentzat eta erretiro aldia fededunentzat, euren ebanjelio eta alkarte bizitzan sakontzeko helduen katekesi egokiaren bitartez.

Casiano Floristán

 

No hay comentarios: