Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 17 de febrero de 2017

Zeanuri: Harribide Fundazioko kideen bisita KTra



Farid eta Omar gazteak eta Jose Alberto abadeak bisitan izan doguz Zeanuriko KTn. Umeak bakarrik ez, gaztetxoen taldeko kide batzuk eta guraso piloa izan da aparteko KT ekitaldi honetan.



Farid eta Omar gazteek euren bizimodua kontau deuskue: non bizi ziran, zelan heldu ziran guregana, lehen urteak Zornotzako Zentroan, oraingo egoera ikasten eta lana itxaroten…

Jose Albertok gogoratu egin deusku Harribide Fundazioak lan egiten dauela Jesusen lagunak, Jesusen familiakoak garelako.

Hainbat itaun egin dabez eta hirurok ahalegindu dira erantzuna emoten. Umeak kanta batekin eskertu deutsie euren bisitea.

Ondoren, guraso talde batek lagundu deutsie zeozer meriendatzen eta entzundakoari buelta gehiago emoten, jakin minaz.

Zer egin geinke?

Tabernan horren gainean berbetan gengozela, ama bik dendara joan eta boltsa bete janari ekarri eta oparitu deutsiez Zeanuriko KT taldearen izenean.

Erderaz En castellano

Argazkiak: Ander Etxebarria

No hay comentarios: