Berrogei egun

martes, 1 de febrero de 2022

Urtean zeharreko 5. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.






                                     

                                                                        URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

   Urtean Zeharreko bostgarren domeka honetan, Kristoren biztuerea alkarrekin ospatzera goaz. Geure bizitzako ardura eta arazoekin gatoz, geure poz eta itxaropenekin; Jaungoikoagaz zintzoak izateko guraria eta borondatea ere badaukaguz. Jarri dagiguzan gauza guztiok Jaungoikoaren aurrean, eta Berak lagundu deiskula bere bidean aurrera egiten.

 

   "Bihotz batez alkarturik..."

 

DAMU-OTOITZA

   Senideok, isil-unetxo baten, begiratu dagigun geure barrura, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta Jaungoikoaren parkamena eskatu dagigun:

 

   - Jesus Jauna, Zeuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure maitasunaren testigu izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, amairik bako itxaropenera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 6, 1-2a. 3-8:

 

   Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak bere bizitzako esperientzia bat kontetan deusku: zelan sentidu eban Jaungoikoaren deia eta Jaungoikoaren ikutuak bere bizitzara eroan eban aldakuntza sakona.

 

Erantzun-Salmoa:  137. Salmoa

 

            Esker-onezko otoitza da orain abestuko dogun salmoa. Goratu dagigun Jainkoaren ontasuna.

 

"Jaunari kanta ona da-ta..."

 

1 Kor 15, 1-11:

 

   Orain, San Paulok gure fedearen oinarria zein dan iragarriko deusku: gugaitik hil eta biztu zan Jesus, ikasleei bizirik agertu jakena. Gure fedea, biztuerearen testigu izan ziran hareen fede bera da.

 

Lk 5, 1-11:

 

   Dana bertan behera itzi eta Berari jarraitzera dei egingo deutse Jesusek bere apostoluei gaurko Ebanjelioan. Eta aparteko eginkizun bat emongo deutse: "giza-arrantzale" egingo ditu.

   Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok, sinismen biziz eta uste osoz otoitz egin deiogun jaungoiko Aitari:

 

   - Elizeak, gizarteagazko hartu-emonetan, zabaltasun, alkarrizketa eta behartsuakanako  zerbitzu jarrerak bizi dagizan beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Munduko gizon eta emakume guztiok, norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak egin dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

    - Gaixotasun edo baztertua izateagaitik sufritzen dagozanen alde: gure laguntza eta hurtasunean, aurrera egiteko indarra sentitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-  Arratiako eliztar sentitzen garen guztion alde, Jaunak gure norberekerietatik atara gaizala, eta modu sinodalitatean, bidea alkarrekin  egiteko gai izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

    Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 Oharra

 Ezkontzako eta bateoko ikastaroak izango dira martxoan eta apirilean. Ezkondu gura dabenak edo umea bateatu, emon daiela izena parrokian lehenbailehen. Eskerrik asko!


AZKEN AGURRA

 

   Berari jarraitzera dei egin deuskun Jaunak, orain, "giza arrantzale izatera" bialtzen gaitu. Jaungoikoaren bedeinkapenak eta graziak lagunduko deusku eginkizun hori beteten.

 

  Gure ondoan, Jauna..."








                                    

                                  URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

      Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Urtean Zeharreko bostgarren domeka honetan, Kristoren biztuerea alkarrekin ospatzera goaz. Geure bizitzako ardura eta arazoekin gatoz, geure poz eta itxaropenekin; Jaungoikoagaz zintzoak izateko guraria eta borondatea ere badaukaguz. Jarri dagiguzan gauza guztiok Jaungoikoaren aurrean, eta Berak lagundu deiskula bere bidean aurrera egiten.

            Escuchar la Palabra de Dios es abrirse al Amor. Es dejarlo todo, para seguir a Jesús; es dejar de ser esclavos para ser siervos libres de Dios, que es la libertad absoluta.

            El mensaje central de nuestra fe:” Cristo ha resucitado”, nos empuja a vivir una vida nueva. Tras la muerte hay Vida.

            Nuestro único apoyo en el camino es la gracia de Dios. Dios nos pide la libertad, ser libres es ser pobres. Pidamos a Dios fuerza para amar seriamente su libertad.

 

   "Bihotz batez alkarturik..."

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok, isil-unetxo baten, begiratu dagigun geure barrura, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta Jaungoikoaren parkamena eskatu dagigun:

 

   - Jesus Jauna, Zeuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure maitasunaren testigu izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, amairik bako itxaropenera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 6, 1-2a. 3-8:

 

             Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak bere bizitzako esperientzia bat kontetan deusku: zelan sentidu eban Jaungoikoaren deia eta Jaungoikoaren ikutuak bere bizitzara eroan eban aldakuntza sakona.

            Isaías no se siente capaz de hablar en nombre de Dios; pero el Señor le envía, y el profeta acepta su misión.

 

Erantzun-Salmoa:  137. Salmoa

 

Esker-onezko otoitza da orain abestuko dogun salmoa. Goratu dagigun Jainkoaren ontasuna

 

            Cantamos nuestro agradecimiento a Dios,  por su amor y su salvación

"Jaunari kanta ona da-ta..."

 

 

1 Kor 15, 1-11:

 

        Orain, San Paulok gure fedearen oinarria zein dan iragarriko deusku: gugaitik hil eta biztu zan Jesus, ikasleei bizirik agertu jakena. Gure fedea, biztuerearen testigu izan ziran hareen fede bera da.

        El grito que la humanidad espera es : “Cristo ha resucitado”  creer en la Resurrección es necesario para encontrarse con Cristo; pero creer supone la predicación con obras y con palabras. ¿Somos  testigos en medio del mundo de la Resurrección de Cristo?

 

Lk 5, 1-11:

 

            Dana bertan behera itzi eta Berari jarraitzera dei egingo deutse Jesusek bere apostoluei gaurko Ebanjelioan. Eta aparteko eginkizun bat emongo deutse: "giza-arrantzale" egingo ditu.

            Dios eligió los humildes para confundir a los fuertes. Sólo una condición es necesaria para seguir a Jesús: la pobreza. Los apóstoles dejaron todo a la orilla para seguir a Jesús. ¿Qué dejamos nosotros para seguirle?

 

   Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok, sinismen biziz eta uste osoz otoitz egin deiogun jaungoiko Aitari:

    - Elizeak, gizarteagazko hartu-emonetan, zabaltasun, alkarrizketa eta behartsuakanako  zerbitzu jarrerak bizi dagizan beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

  - Munduko gizon eta emakume guztiok, norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak egin dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

 -  Para que la fe en Jesús Resucitado, nos lleve a ser testigos de la Buena Noticia que en Jesús se nos ha dado. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

   - Para que nuestra comunidad diocesana, deje las redes de la comodidad y del miedo, y se abra al Espíritu que nos impulsa a caminar juntos como signo de sinolalidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 Oharra

 Ezkontzako eta bateoko ikastaroak izango dira martxoan eta apirilean. Ezkondu gura dabenak edo umea bateatu, emon daiela izena parrokian lehenbailehen. Eskerrik asko!


AZKEN AGURRA

 

            Berari jarraitzera dei egin deuskun Jaunak, orain, "giza arrantzale izatera" bialtzen gaitu. Jaungoikoaren bedeinkapenak eta graziak lagunduko deusku eginkizun hori beteten.

            El bautismo nos hizo hijos de Dios y miembros de una comunidad cristiana, que tiene la misión de anunciar el evangelio en todo el mundo.

            Pidamos al Señor fuerza para decir: Heme aquí, Señor. Envíanos donde quieras

            Recibamos su bendición.

 

   "Gure ondoan, Jauna..."





URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA


     Isaias profetearen liburutik (Is 6, 1‑2a. 3‑8)

     Uzias erregea hil zan urtean, Jauna ikusi neban, errege aulki garai eta goienean jesarrita; eta Haren jantzi barrenak jauretxea beteten eban. Haren gainean serafinak egozan zutunik, bakoitzak sei hego zituala. Oihu haundiz, honan esaten eutsoen alkarri: “Santu, santu, santua Jauna, diran guztien Jainkoa; lur osoa Haren aintzaz beterik dago!”
     Oihu haregaz ateak dardar egin eben euren orpoetan, eta jauretxea kez bete zan. Eta nik esan neban: “Ai ene, galdua naz! Ezpan zikineko gizona izanik eta ezpan zikineko herriaren erdian nagoana, nire begiak Erregea, diran guztien Jauna, ikusi dabe”.
     Baina, serafinetako bat etorri jatan hegaz, ikatz iziotua eskuetan eukala, altaratik urkuluz hartuta, eta haregaz ahoa ikutu eustan, esanez: “Hara, honek ikutu ditu zure ezpanak; eta horra hor kenduta zure errua, eta parkatuta zure pekatua”.
     Eta Jaunaren Berbea entzun neban esaten: “Nor bialduko dot? Nor joango da gure izenean?” Eta nik erantzun: “Hona hemen ni, bialdu nagizu”.   

Erantzun--salmoa       Sal 137, 1-8

Eresi egingo deutsut, Jauna,
aingeruen aurrean.

     Jauna, bihotz bihotzez dautsudaz eskerrak emongo,
nire hitzak entzun dituzulako.
Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.
     Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari,
ona eta leiala zara‑ta:
Goratu dituzulako handikiro
zure hitza eta zure izena.
Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,
eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.
     Eskerrak emon begitsuez, Jauna, lurreko erregeek,
zure ahoko hitzak entzutean.
Ospatu begiez Jaunaren bideak:
“Haundia da Jaunaren dirdaia, benetan”.
     Zure eskumeak nau salbatzen,
burutuko dau Jaunak nire alde hasia;
betiko dago, Jauna, zure maitasuna,
ez eskutik itzi zeure eskuz egin dozuna.

     San Paulo apostoluak korintotarrei (1 Kor 15, 1‑11)

     Senideok: Hauxe zan, neuk hartu neban lez zuoi lehenengotatik emondakoa: Kristo gure pekatuakaitik hil zala, Liburu Santuek esan eben lez, hobiratua izan zala, eta hirugarren egunean biztu, Liburu Santuak esan eben lez; Pedrori agertu jakola, eta gero Hamabiei. Gero, bostehun eta gehiago senideri batera agertu jaken – eurotarik gehienak bizi dira oraindino, eta besteak hil ziran‑. Gero, Santiagori agertu jakon, gero apostolu guztiei; azkenik, zazpiki bati lez niri ere agertu jatan.
     Holan bada, bai hareek eta bai nik hauxe iragarten dogu; eta zuek hori sinisten dozue.          

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 5, 1‑11)

     Aldi haretan, Jesus Genesareteko itsas bazterrean egoala, eta herriak, Jaungoikoaren berbea entzun nahiez, estu inguratzen ebala, txalupa bi ikusi zituan itsasertzean geldi; arrantzaleak sareak garbitzen ebizan lehorrean. Sartu zan txalupa hareetako baten, Simonenean, eta lurretik apur bat urrintzeko eskatu eutson. Eta, jesarrita, txalupatik jenteari irakasten jardun eban.
     Berbaldia amaitu ebanean, esan eutson Simoni: “Jo itsas‑zabalera, eta bota zuen sareak arrantzurako”. Simonek orduan: “Maisu, gau guztian horretantxe ibili gara, eta ez dogu ezer atara; hala ere, zeuk dinozun ezkero, botako ditut sareak”. Eta, hasi baziran hasi ziran, itzelezko arrantzua egin eben, sareak urratzeraino. Beste txalupa lagunei keinu egin eutsen, laguntzen etorteko. Etorri ziran, eta txalupa biak bete ebezan, ia hondatzeraino.
     Hori ikusi ebanean, Simon Pedro Jesusen oinetan ahuspeztu zan eta esan eutson: “Alde egizu, Jauna, nire ondotik, pekatari naz‑ta”. Ikareak hartuta egozan, egon ere, bera eta lagun guztiak, ataratako arrantzuagaitik; eta bardin jazoten jaken Simonen lagun ziran Zebedeoren semeei, Santiago eta Joani. Eta Jesusek honan esan eutson Simoni: “Ez izan bildurrik; hemendik aurrera giza arrantzale izango zara”.
      Hareek, txalupak lehorrera ekarri, eta danak itzita, jarraitu egin eutsoen.

No hay comentarios: