Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 10 de enero de 2015

Erregeak Igorre eta Diman 2015

Igorren be ikusi ei dabez erregeak. 300 gozoki boltsa banandu eta ume gehiago oraindino gozakiok jasoteko prest! Igorreko Kultur Etxeko audientzia ostean Dimako Egoitzara be egin eben joan etorria hango lagunei bisitatzera.

Kultur Etxean hasi eta Igorre osoan zehar egin eben joan etorria errege magoak. Igorre ezagutu eta gero, ekialdeko magoak hara itzuli ziranean, Kultur Etxeko Areto Nagusia jai bat zan. Hiru Errege magoek lehenengo eta behin Jesus Umea, Jose eta Mariagaz egoana eszenarioan, agurtu, gurtu eta oparitxo batzuk zabaldu eutsiezan.

Jesus, Jose eta Maria hiru erregeekin Argazkiak. Gasparren laguntzailea
Txiki geratu zan Areto Nagusia eta gure korrespontsalak arazoak izan zituan bertara sartzeko. Eskerrak Gasparren paje laguntzaile batek argazki honeek bialdu deuskuzala!

Banan banan gura eben ume guztiek, kristau zein islamandar, erregeengana joateko aukera izan eben. 300 gozoki poltsa banandu eta amaitu ziren. 80 lagun inguru ibili ziren Erregeei Igorre erakusten eta laguntzen karabana zoragarri bategaz. Ume eta guraso, 600 lagun inguru. Herri guztia bildu zan bertan.


Handik, hurrengo goizean edo, Dimako Egoitzan ikusi ziran erregeok hango lagunei bsita egiten. Hango argazki batzuk be heldu jakuz. Honeek bai erregeak.

Areatza eta Lemoan be ikusi ei dabez egunotan erregeok. Bardinak izango ete dira? Beste batzuk? Monarkikoa bihurtu ete da Arratia?

Hona erreportaje fotografikoa.



No hay comentarios: