Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 9 de enero de 2015

Erregeak Bedian 2015

Argazkiak: Gotzone Zabala
Aurten be etorri dira erregeak Bediara. Traktorean heldu dira plazara, eta harrerea eleizan egin deutsie. Hainbat jente hurreratu da, urtero lez, erregeak ikusi eta eurakaz egoteko. Jesus jaiobarria Jose eta Mariagaz egon da, eta umea gurtzera eta opariak emotera joan dira erregeak lehenengo eta behin.


Gero eurak egon dira ume guztiak hartzen eta opari-eskariak entzuten. Hogeta hamar urtetik gora da Bedian erregeen kabalgata egiten dana. Martin Atutxari zelan bururatu jakon holango zeozer egitea eta urtez urte hainbat jenteren laguntzagaz zelan joan diran osotzen eta ugaritzen gogoratu dabe argazki-montaje labur baten bitartez.

Gero, urte guzti horreetako argazkien bilduma egin eta ikusgai jarri dabe eleizan, umeak erregeakaz dagozan bitartean ikusteko. Egun ederra, benetan, aurten be.

Igone Etxebarria

Argazkiak: Gotzone Zabala

Oharra:

Arratian Areatza, Igorre eta Lemoan be iksui ei dabez erregeak gau horretan. Argazkirik lortzen badoguz jarriko odoguz ikusteko bardinak ziran ala besteren batzuk!


Meltxor
Gaspar

Non dago Baltazar? ¿Dónde está Baltasar?

Hona Baltazar!

 
Erregeak umeei entzuten

No hay comentarios: