Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 15 de junio de 2014

Zeanuritik Urkiolara



2014ko bagilearen 14a, goizeko 7,30, Arratiako herrietako 30 lagun inguru batu gara, Zeanuriko San Antonio ermita txikiaren aurrean, Urkiolako errogatibeari ekiteko prest. Hona kronika labur bat...


Gure artean egon dira Esteban abadearen lehengusinak be. Santuari agurra egin eta bidea hasi dogu, adin guztietakoak, ume eta gaztetxoren bat be bai, eta baita hain gazteak ez diran batzuk be, pausoa zoli markatuaz beste guztioi. Sasoia, ederra, eta umorea, hobea; zer gehiago eskatu lei? Baina bidean danerik egon da, aldatzak eta zelaiak, gerizpeak eta argi tarteak, atseden-uneak eta bitarte gogorrak. Eta kexak eta protestak gazteagoen aldetik. Baina bidean joanean... "Lehenago San Antonioren bederatziurrena egiten gendun eta hainbat domekatan egiten gendun bide hau, joan eta etorri, zuok baino umeago ginala eta..."; "lehenago jai handia izaten zan hau, lehenago gitxi behar izaten gendun jai egiteko-eta..." Eta gazteagoen itaunak: "Eta nogaz?", "eta nondik goaz?", "eta zergaitik dantzaleku?", "hemen zer egiten zenduen?" Eta kontu artean, gure ondarea bizi eta batu ahala, aldatzak be zelaiago egin jakuz.

Eta Urkiolara heldu, eta hara...

 


No hay comentarios: