Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Alkarte lez batu gara,
alkarregaz Jainkoaren Hitza entzuteko eta Eukaristiaren mahaian parte hartzeko.
Beharbada, behin baino gehiagotan ez
dogu Hitz hori bihotzetik entzuten eta, ondorioz, ez deusku bizitzan
aldaketarik eragiten. Batzuetan, nahiago izaten dogu beste berba batzuk
entzutea, beharbada erakargarriagoak, baina konpromiso bakoa.
Jesusen jarraitzaileok
aukera barri bat dogu gaurkoan. Izan gaitezan benetako lekukoak.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoaren borondatea alde batera itzita, pekatuaren
bidetik ibili gara. Parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, gu aberats izan gaitezan behartsu
egin zarana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragarten
deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, jarraitzen deutsuenai bizia eta poza emoten
deutsezuna. E. JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 7, 7-11:
Gaurko lehenengo irakurgaia, Ebanjelioaren sarrera lez
da. Testamentu Zaharreko gizon batek, bere otoitzean, Jakituria eskatu dau eta
emon egin jako; eta jakituriagaz batera ondasun guztiak etorri jakoz.
Erantzun-Salmoa:89. Salmoa
Uste osoz abestu dagigun Jainkoak deuskun errukia eta
maitasuna.
"Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".
Eb 4, 12-13:
Jaungoikoaren Berbea gure bihotz barruraino sartzen jaku
eta salbazino bidera eroaten gaitu. Onartu dagigun berba salbarri hori.
Mk 10, 17-30:
Onak izateko eta betiko bizia lortzeko zer egin behar
dogun esango deusku Jesusek orain. "Aleluia"
abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko eta onartzeko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: guztiok alkarturik, agertu deioguzan
Jaungoikoari gizon-emakume guztien aldeko eskariak:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: gure bizitza osoaren
ardatza Jesukristo eta Haren Ebanjelioa izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Euren bizitzak Jaungoikoaren eta neba-arreben
zerbitzura jarri dituenen alde: Espiritu
Santuaren poza eta indarra beti eurekin izan dagiezan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
-Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko
gerrak desegin eta, bake iragankorra
izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
-Gu guztion alde. Alkartean,
Jainkoaren Hitza geure egin daigun eta zerbitzuzko jarreraz bizi daigun
maitasuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu
egizuz, Aita ona, uste osoz egin deutsuguzan eskariak. Ase gagizuz zeure
errukiaz, bizia eta zoriona izan dagiguzan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
OHARRAK: Datorren domekan DOMUND Eguna, ospatuko dogu. Gure otoitza eta diru laguntza misinoen alde izango da.
Datorren eguenean, urriak 17, arrastiko zazpi t'erditean, Gaspar Martinez abadearen berbaldia: "75 urte Bilboko Elizbarrutiak". Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.
75 urte Bilboko elizbarrutiak
AZKEN AGURRA
Senideok, Jesusek Berari jarraitzera dei egin deusku. Ez
dagigun bildurrik izan. Begoñako gure Amak lagundu deigula Jesusen jarraitzaile
zintzo izaten.
"Begoñako Andra
Mari."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Alkarte lez batu gara,
alkarregaz Jainkoaren Hitza entzuteko eta Eukaristiaren mahaian parte hartzeko.
Es
posible que muchas veces no escuchemos la Palabra de Dios desde el corazón y
por eso mismo no nos lleva a ningún cambio personal de vida, a ser testigos de
la Buena Noticia.
Jesusen jarraitzaileok
aukera barri bat dogu gaurkoan. Izan gaitezan benetako lekukoak.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoaren borondatea alde batera itzita,
pekatuaren bidetik ibili gara. Parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, gu aberats izan gaitezan behartsu egin
zarana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragarten
deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, jarraitzen deutsuenai bizia eta poza emoten
deutsezuna. E. JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 7, 7-11:
Gaurko lehenengo irakurgaia, Ebanjelioaren sarrera lez
da. Testamentu Zaharreko gizon batek, bere otoitzean, Jakituria eskatu dau eta
emon egin jako; eta jakituriagaz batera ondasun guztiak etorri jakoz.
Escuchamos unas palabras del Libro de la Sabiduría, en el
Antiguo Testamento. Es la sabiduría necesaria para encontrarse con Dios.
Erantzun-Salmoa: 89. Salmoa
Uste osoz abestu dagigun Jainkoak deuskun errukia eta
maitasuna.
Nos unimos a la oración del salmista y pedimos a Dios la
sabiduría para alegrar la vida y actuar rectamente.
"Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".
Eb 4, 12-13:
Jaungoikoaren Berbea gure bihotz barruraino sartzen jaku
eta salbazino bidera eroaten gaitu. Onartu dagigun berba salbarri hori.
Esta lectura hace un elogio de la Palabra de Dios.
Escuchemos con fe.
Mk 10, 17-30:
Seguir a Jesús, es aceptar el
compromiso de vivir com El vivió; es contemplar la vida, con los mismos ojos
que Él contempló
Onak izateko eta betiko bizia lortzeko zer egin behar
dogun esango deusku Jesusek orain. "Aleluia"
abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko eta onartzeko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: guztiok alkarturik, agertu deioguzan
Jaungoikoari gizon-emakume guztien aldeko eskariak:
- Elizea osotzen dogun guztion alde: gure bizitza osoaren
ardatza Jesukristo eta Haren Ebanjelioa izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko
gerrak desegin eta, bake iragankorra
izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por cada miembro de esta comunidad
parroquial, para que, acogiendo la palabra de Dios, vivamos el amor desde una
actitud de servicio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por nosotros que hemos escuchado la Palabra de Dios,
para que nuestras vidas estén encaminadas en el seguimiento de Jesucristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz egin deutsuguzan
eskariak. Ase gagizuz zeure errukiaz, bizia eta zoriona izan dagiguzan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO: El próximo domingo es la Jornada del DOMUND. Nuestra oración y colecta será en favor de las misiones.
Datorren eguenean, urriak 17, arrastiko zazpi t'erditean, Gaspar Martinez abadearen berbaldia: "75 urte Bilboko Elizbarrutiak". Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.
75 urte Bilboko elizbarrutiak
AZKEN AGURRA
Senideok, Jesusek Berari jarraitzera dei egin deusku. Ez
dagigun bildurrik izan. Begoñako gure Amak lagundu deigula Jesusen jarraitzaile
zintzo izaten.
Jesús nos ha llamado a seguirle: no nos quedemos atrás.
Que María nos ayude en este caminar siguiendo los pasos de Jesús.
No hay comentarios:
Publicar un comentario