Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 5 de octubre de 2024

Eskerrik asko Aita Felix, Pedro eta Jesus Mari!

 
Crónica breve, fotos, video y palabras de algunos participantes. Hona Carmen Ortega (Katekesia), Sonia Costillas (Caritas), Nerea Gainza (Ospatzaileak), Belen Olarreta (mertzediarra, bizitza erlijiosoa), Irene Vazquez Goyogana (Karidadeko alabea, Calzada egoitza), Joxe Mari Arregi (frantziskotarren probintziala) eta gotzain jauna. Joseba Seguraren hitzen laburpena baino ez da, ez da hitzez hitz, no literal.

Ehunka lagun batu gara gaur, zapatua, Irailak 21, Foruko Parrokian gure esker ona eta ikusi arte agertzeko Aita Felix, Pedro eta Jesus Mari frantziskanoei. Aita Felix azkenean ez da bertaratu. Eleizkizunean, eleiztarrak gain, Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Jose Mari Arregi frantziskanoen probintzialak parte hartu dabe. 


Elizkizunaren ostean, 128 lagun alkartu ginan senide arteko bazkarian: kanta. dantza, gooztasun apur bat agur mingotsari. Gernikako alkateak be euren opari eskeini eutsoen praileei.



Ebanjelioa:

 

Jesusek esan eutsen:

–Nire janaria, bialdu nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.  Ez al dozue esaten zuek: «Lau hilabete barru uztaroa dogu?» Horra, bada, nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak. 

Dagoeneko igitaria bere saria hartzen dabil, eta betiko bizirako fruitua jasotzen, zelan ereilea, holan igitaria, biak poztu daitezen. 

Honetan bai betetzen dala esakera: «Batek erein, besteak uzta batu».  Zeuek landu ez dozuena batzera bialdu zaituet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen dozue hareen nekearen fruitua.

 

Bideoa: Bizkeliza.org

Carmen Ortega Mendizabal, en nombre de la catequesis de Gernikaldea

DESPEDIDA FRANCISCANOS

Egun on danori, mi nombre es Carmen, quizá alguna de vosotras y vosotros no me conozca todavía, pero soy desde hace aproximadamente 10 meses la responsable de Anuncio y Catequesis de Gernikaldea, sustituyendo a Amaia Olaeta, tras su más que merecida jubilación. Hoy me toca expresar como responsable de catequesis, el profundo agradecimiento a los franciscanos por su labor durante tantos años en esta Unidad Pastoral, especialmente en el ámbito de la catequesis. Durante años han participado activamente en la iniciación a la fe cristiana de cantidad de niños y niñas y sus familias, ayudándoles a conocer el mensaje de Jesús de Nazaret y cómo llevarlo a su día a día, cómo tomarlo como ejemplo en sus vidas, para hacer de éste un mundo mejor, más justo.

También, como madre, estoy muy agradecida por el acompañamiento que me han hecho en todo ese proceso, en este caso Jesús Mari, de la catequesis de mis hijos y porque estoy convencida de que gracias a ese acompañamiento, a  esa forma de transmitir la experiencia de Dios por parte de alguno de los frailes de los que hoy despedimos, en mi caso Jesus Mari, hoy estoy aquí, con todas vosotras y vosotros formando parte de esta comunidad cristiana que tan bien y con tanto cariño me ha acogido.

Eskerrik asko bene benetan

Sonia Costillas, en nombre de Caritas

Bilboko Elizbarrutiko Caritasen izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Foruako Frantziskotarren familiari.

Bihotza esker onez beterik, Caritasetik agur hitz hauek eskaini nahi dizkiogu Foruko Frantziskotarren familia maiteari, urteetan zehar haien gertutasunarekin, entregarekin eta kristau bizitzaren ereduarekin lagundu gaituztenak.

Gurekin egon zareten bitartean, zailtasunen erdian argia izan zarete, behartsuenentzako etengabeko laguntza, eta gure erkidegoan pertsona askoren bizitzak ukitu dituen eskuzabaltasunaren eta apaltasunaren adibide.

Zuen lan nekaezinak eta frantziskotarren balioekin duzuen konpromisoak arrasto ezabaezina utzi dute gutako bakoitzarengan.

Gida espiritualak izateaz gain, Caritasen misioko kide ere izan zarete, mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzen lagunduz, beti ahulenen beharrei adi. Gaur, agur esatean, hainbeste pertsonaren bizitzan egin duzuen ekarpen itzela aitortu nahi dugu.

Zuen urratsek beste leku batzuetara eramaten bazaituzte ere, zuen ondareak beti iraungo du gurekin. Zuen ardurek eta maitasunak gure zerbitzu-eginkizunarekin jarraitzeko inspiratuko gaituzte.

Jaunak bedeinka zaitzatela eta lagun zaitzatela zuen bideko etapa berri honetan, eta Asisko San Frantziskok gida zaitzatela bere bake eta anaitasun espirituarekin.

Eskerrik asko guztiagatik, eta beti arte.

 

                       AGRADECIMIENTO A LA FAMILIA FRANCISCANA DE FORUA

En nombre de Cáritas Diocesana de Bilbao queremos agradecer a la familia de Franciscanos de Forua

Con el corazón lleno de gratitud, desde Cáritas queremos dedicar estas palabras de despedida a la querida familia de Franciscanos de Forua, quienes a lo largo de los años nos han acompañado con su cercanía, entrega y ejemplo de vida cristiana.

Durante vuestro tiempo con nosotros, habéis sido una luz en medio de las dificultades, un apoyo constante para los más necesitados, y un ejemplo de generosidad y humildad que ha tocado las vidas de muchas personas en nuestra comunidad. Vuestra labor incansable y vuestro compromiso con los valores franciscanos han dejado una huella imborrable en cada uno de nosotros.

No solo habéis sido guías espirituales, sino también compañeros en la misión de Cáritas, ayudando a construir un mundo más justo y solidario, siempre atentos a las necesidades de los más vulnerables. Hoy, al despediros, queremos reconocer la inmensa contribución que habéis hecho en la vida de tantas, y tantas personas.

Aunque vuestros pasos os lleven a otros lugares, vuestro legado permanecerá siempre con nosotros. Vuestra dedicación y amor nos seguirán inspirando a continuar con nuestra misión de servicio.

Que el Señor os bendiga y acompañe en esta nueva etapa de vuestro camino, y que San Francisco de Asís os siga guiando con su espíritu de paz y fraternidad.

Gracias por todo, y hasta siempre.

Cáritas Diocesana de Bilbao

Nerea Gainza, ospatzaileen izenean

FRANTZISKOTARREI ESKER ONA 

FRANTZISKOTARRAK, OSPATZAILEAK GERNIKALDEKO HAINBAT HERRITAKO PARROKIETAN BULTZATU DOZUEZ. EUREN GIDARI, ZAINTZAILE ETA LAGUNTZAILE BIHURTU ZINETEN. ELKARREKIN ETA ALKAR LANEAN BIDE LAGUN IZANIK. 

OSPATZAILEEN BIZITZAREN PARTE ZARETE ETA GUREKIN MOMENTU GOZO ETA SAMINAK BIZI IZAN DITUZUE. BETI PREST, BETI GURE ONDOAN. ARTZAIN ONAK BEZALA JOKATU ETA LAN EGIN DOZUE, OSPATZAILEEN TALDE EDERRA ZAINTZEN ETA GIDATZEN. TALDE EDERRA SORTU DOZUE ETA BIDEZKOA DA, GAUR HEMEN ZUOI GURE ESKER ONA ADIERAZTEA. 

EREDU IZAN ZARETE ETA GURE BORONDATE OSOZKO LANA, ZINTZO, GOGOTSU ETA BIHOTZEZ EGITEA, IRAKATSI DEUSKUZUE. GURE HERRIETAN, JAUNAREN HITZA ETA BERE EGUNA OSPATZEKO DOMEKERO ELKARTZEN GARA, ETA GURE HERRIETAKO ELEIZTARRAK GUGAZ ERE POZIK ELKARTZEA ETA DOMEKERO ELEIZARA GOGOTSU ETORTZEA LORTU DOGU. 

ALKAR LAGUNDUZ ETA ALKAR LANA EGINEZ, FRAILE ETA OSPATZAILEAK BAT EGINDA, ETA BETI BAKOITZAT BERE ERANTZUKIZUNAGAZ, GURE PARROKIETAKO ELEIZTAR ETA FEDEDUNAK, DOMEKERO ELEIZKIZUNA EUKITEKO DAUKEN ESKUBIDEA BETETZEN AHALEGINDU GARA. 

ETA BIDE HORRETATIK JARRAITUKO DOGU, BEHARREZKOTZAT IKUSTEN DOGULAKO, EREDU HAU GERNIKALDEKO PARROKI ETA ELEIZ GUZTIETAN APURKA APURKA BULTZATU EGIN BEHAR DALA. 

FRANTZISKOTARROI, OSPATZAILE ETA BAITA GURE PARROKIETAN HAINBAT ARLO EZBERDINETAN BORONDATE OSOZ LAN EGITEN DUTEN GUZTIEN IZENEAN, ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ. 



Belen Olarreta, mercedaria, en nombre de la vida religiosa de Gernikaldea


Bedeinkatuok zuok, Felix, Pedro, Jesus Mari eta urte eta mende hauotan, itsasoa eta lurra uztartzen, laztantzen diren inguru eder hauetan, zuen bizitzak biluztu, ezer gorde barik, bizi izan zarienok.

 

Bedeinkatuak bai, bedeinkatu egin dozuelako ikutu dozuen guztia, zuen bizitzeko eta izateko estiloaz.

Bedeinkatuak bai, Jesusen barri ona erein dozuelako arnasketa bakoitzarekin, zuen bizi iturria dan Jaunkoikoaren eta berak egindako izaki eta izadi guztia izan direlako zuen ardura eta ez zeuon buruena.

Bedeinkatuak bai,  maitasuna dan Jainko aita-ama ezagutzen, berarekin topo egiten eroan dozuezalako ekin da ekin, neke barik,  hainbat ume, gazte, nagusi, guraso, edadeko….

Bedeinkatuak bai, bidean jarri izan zarielako beti, bidertzetakoak batuz eta mahaian jarriz neba-arreba, Jainkoaren seme-alaba lez senti araziz.

Bedeinkatuak bai, zuon astia bestearentzak izan dalako beti, beti entzuteko prest, beti eusteko prest, beti azken arnasaren momentua ere arintzeko prest.

Bedeinkatuak bai, eleiza elkarrekin bakarrik eraikitzen dala ulertu duzuelako, emakumearen duintasunagaitik eleizan lan egin dozuelako, beti izan garelako pareko eta ez menpeko….

Bedeinkatuok bai, pozaz, sakoneko pozaz, Jainkoren amaigabeko pozaz zipriztitzen dozuezalako inguratzen zaituzten guztien bizitzak

Bedeinkatuak bai, zuok gogoratzean, irribarrea ahoratuko  jakulako……

Eskerrik asko Jaunari  zuokaitik, frantziskotar izatera deitu eutsuelako, eta zuoi, hain zintzo, hain haundi erantzun dozuelako.


Igone Vázquez Goyogana, Hija de la Caridad, residencia Calzada


ACCION DE GRACIAS                                                                           

 Damos gracias a Dios y a vosotros hermanos por vuestro acompañamiento espiritual. Habéis acompañado y cuidado la vida espiritual en todas las etapas de la vida:

-          Haciendo descubrir el rostro de un Jesús amigo en la escuela de Santa Lucia, en la Residencia Calzada y finalmente en la parroquia San Francisco a niños y niñas en las catequesis. Así como en cada uno de los pueblos de alrededor de los que os hacíais cargo.

-          Ayudando en la personalización de la FE a tantos jóvenes, iniciando un camino serio de búsqueda de Dios, de llamada a un compromiso cristiano.

-          Por optar, aunque en un principio fue difícil, por las familias como lugar primordial de evangelización.

-          Porque cuando los años se acumulan, al igual que las experiencias, habéis sabido estar cercanos a las personas mayores, sobre todo en Residencia Calzada, escuchándoles, acompañándoles y compartiendo vida y fiesta, así como su último aliento y dando gracias por cada una de sus vidas.

Damos gracias a Dios y vosotros hermanos por haber sido capaces de crear una comunidad fraterna eclesial. Junto a una pequeña ermita, poco a poco fuiste creando comunidad de colaboradores, de creyentes,  y también de amigos… Lograsteis implicar a todo un barrio en la evangelización de niños y niñas con las catequesis y en la fiesta con “La fiesta del Niño”. Movilizabais a familias enteras para conseguir dinero cantando Santa Águeda y no faltaran recursos en la parroquia…es más…movilizasteis tanto…que el sueño de una nueva iglesia se hizo posible: San Francisco.

Gracias por hacernos sentir Iglesia cuando nos implicasteis en cada uno de los estamentos dentro de ella.

Si pensamos todo esto con los ojos de hoy… no parece gran cosa, porque son llamadas a realizar que se están dando hoy en la Iglesia…pero cobran sentido cuando hablamos de un recorrido de hace ya por lo menos de 30 años atrás… asi que... ¡gracias también! por vuestra visión de futuro, porque el tiempo os ha dado la razón de que no estabais lejos de lo que Dios nos pide a cada uno.


Joxe Mari Arregi, Frantziskotarren probintziala


FORUAKO KOMENTUAREN ITXIERA



Egun on danori. Bi minutu dauzkat eta hiru hitz esan nahi ditut :

1. ESKERRIK ASKO, benetan eta barru barrutik etorri zareten guztioi. Eskerrik asko Elizbarrutiko arduradunei, Joseba obispo Jauna, Txema , Kortazar biikarioa eta beste apaiz eta lagunok. Eskerrik asko Foruko eta Gernikako eta inguruetako agintari, alkate, zinegotzi eta herritar lagunoi gure fraideak estimatu eta hain ederki zaindu dituzuelako.



2. BARKATU. Bai, badakit Felix eta Pedro eta Jesus Mari gizon eta fraide onak direla, baina hala ere barkamena eskatu nahi dizuet. Seguru nago hainbeste urtetan, hainbeste fraide pasatu dira hemendik, gu humanoak gara, ahulak, erratu egiten gara eta seguru nago baten baino gehiagotan gure fraide denak ez direla bizi izan Jesusen ebanjelioan eskatzen zaigun jarrerekin. Barkatu, barkatu. Batez ere pobreekiko jarrerengatik barkamena eskatzen dot hemendik hainbeste urteetan pasatu izan diren fraide guztien izenean.



3. ARROTZ eta ERROMES. Pena handiz uzten dugu Forua, hainbeste maite izan dugun gure komentu xume, apal eta beroa. Baina guri fraideoi San Frantziskok esaten digun bezala: “Gorde bitez anaiak eliza, etxetxo pobre inolaz ere hartzetik eta beti arrotz eta erromes bezala biziz”(Test). Erromesak, horixe gara gu: gaur hemen, bihar han… azkenengo eta betirako erromesaldia preparatzen.

Forua, 2024ko irailak 21


 Joseba Segura, Bilboko gotzaina

         Penaz beterik esan behar deutsuet ikusi arte. Saminaz eta esker onez. 600 urte baino gehiago heldu zala frantziskotar alkartea Izarora. 300 urte baino gehiago Forura igaro zala. Azken urteok, Gernikaldeko pastoral arloan bete betean lankide. Estimatuak. Apreziatuak.

         Muchos feligreses de Gernikaldea os despiden con los ojos llenos de lágrimas. No es para menos. Os habeis hecho querer.

         Esker ona ere bai. Zuen alkarteak Jainkoaren berbaren, Jainkoaren maitasunaren oihartzuna ekarri deusku. Gugaz konpartitu dozuez fedea eta beharra, apaltasuna eta alaitasuna, euskerea eta herri txikiakaz bizitzea. Pastoral Barrutiaren hasiera hasieratik egon zarie asmo eta amets hau gauzatzen.

         Con pena, pero también con un sincero agradecimiento  por vuestra fe, trabajo, disponibilidad, sencillez y alegría.



         Ebanjelioan entzun dogu. Gure aurrekoak erein eta landu ebena jaso dogu guk. Gauza onak eta ez hain onak. Haren beharretik jan dogu. Haren fedetik ospatu dogu guk. Zirelako gara. Kate luze eta bizi baten mailak.

         Era berean, guk landu, erein eta jagon dogunaren fruitua beste batzuk jan, gozatu eta aprobetxatuko dabe. Garelako izango dira. Segalariak gara. Esker onekoak. Hazia ereiten dabenak gara. Esperantzaz beteak.

         Unos siembran, otros cosechan. Somos a la vez cosechadores agradecidos del trabajo de otros y sembradores esperanzados  de una cosecha que otros aprovecharan.

         Espirituak markatzen dauz sasoiak eta aldiak. Batzutan larritu egiten gara eta prisea sartzen jaku. Beste batzutan lokartu eta egin behar doguna egin barik itxi. Jauna da uztaren jabea. Gu langileak. Jarraitu daigun zeregin honetan. Apal. Leial. Zintzo. Gure indarraren neurrira.

         Pronto se cumplirán 50 años que, al amparo de la noche, unos personajes dieron fuego a las ermitas más queridas de nuestro entorno. San Juan de Gaztelugatxe. San Pedro Atxarre. San Migel de Ereño. San Antolin de Arteaga. Nunca fueron juzgados. No han pedido perdón. Pero no han pudieron acabar con la fe de este pueblo. Lo que ellos no pudieron destruir no lo dejaremos acabar nosotros.

         Aita Felix, Pedro, Jesus Mari. Foruko alkarteko frantziskotarrak. Bihotz bihotzez izan zarie San Frantziskoren seme maiteak. Gure esker ona, eta ikusi dozue, herri eta lagun askorena.

Eskerrik asko eta ikusi arte!   


 Loraz lora lorontzia bete dogun moduan, laiko, erlijiosa eta erlijioso eta abadeak,

holan jarraitu daigula Gernikaldeko pastorala lantzen, kantatzen eta edertzen.

Urte askotan gure artean

bidelagun ta gidari,

San Frantziskoren seme alaiak

gizon zintzo zerbitzari:

eskerrik asko, bihotz bihotzez

Pedro, Felix, Jesus Mari.




No hay comentarios: