Abenduko izarrak

martes, 15 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 29. domekea B urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                         

                                

                                                     URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - B

DOMUND 2024: «Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Urtero lez, Elizeak gaur, geure ingurutik apur bat urten eta urrunago begiratzera dei egiten deusku; Jesusen Ebanjelioa oraindik ezagutzen ez daben lurraldeetara begiratzera dei egiten deusku.

            Gaur, Domund Eguna dogu. Aita Santuak egun honetarako idatzi dauan mezuan esaten deuskunez,  “bidekurutzeetara joan eta aurkitutako lagun guztiak gonbidatzea” da. Horixe da Eukaristiaren xedea: deitu, bultzatu, Jesus Aitaren Misiolariarengandik jaso doguna proposatu.

            Gogoz abestu dagigun, gagozan tokian misiolari izateko deia.

 

            "Jesusen Eliza Misiolaria gara."

 

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, geure barruan isilik, otoitz egin deiogun Jaunari, parkatu deiskun eta gure bihotzak barriztau dagizan:

 

            - Jesus Jauna, gutariko bakotxa ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Is 53, 10-11:

 

            Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak aurretiaz iragarten deusku gizon guztiak salbatzeko Jesusek zer egingo dauan.

 

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

 

            Jainkoaren asmoak, salbamen asmoak dira. Guk ere , salmo honekin, Jainko onaren errukia abestu dagigun.

 

"Gure artera betor Jauna, zure betiko bihotz ona"

 

 

 

 

Eb 4, 14-16:

 

            Kurutzeko opari bakarragaz behin betiko lortu deusku Kristok salbamena. Uste osoz hurreratu geintekez graziaren iturrira. 

 

Mk 10, 35-45:

           

            Ikasleak lehenengo tokien bila dabiltz. Jesusek, ostera, zerbitzuaren bidea jarten deusku helburu. "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.

 ZURE MISIOLARI (Gura badogu)


Hitzak klikatu hemen

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jainkoak entzun egiten dau, Espiritu Santuak suspertuta, apaltasunez zuzentzen jakon otoitza. Horregaitik, konfiantzaz beteta egingo dogu otoitz:

 

-          Eleizaren alde. Kristo lez misiolari izanda, hartu-emonerako eta bidelagun izateko aukera emonda, Berbiztuak dakargun bakearen zerbitzari izan daiten munduko gizon eta emakumeentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Misiolarien alde. Lehenengo misiolari bihurtu zan Mariak lez, berandu baino lehen jo daigun behartsuengana eta Jesusen deiari erantzun deiogun, misino-bokazinoak gehitzea eskatuz.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Gure kristau alkarteak eredugarri izan daitezan neba-arreben arteko hartu-emonetan eta bakotxak bere doheak besteen zerbitzura jarri daizan, Jainkoak emondako guztia eskertuz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Gernikaldeko Eliza osotzen dogun guztion alde, Gure misino-egitekoa barritu eta bidekurutzeetara atara gaitezan Jaunaren Eleiza lez, danak Jainkoak eskaintzen deuskun jai-otordura gonbidatu daiguzan.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, eskari honeek eta gutariko bakotxak bere bihotzean egiten deutsuzanak.

 

DIRU BATZEARI OHARRA: Gaur batzen dan dirua misio lurraldekoei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zure laguntzagaitik

AZKEN OHARRA

 Zapatuan, urriak 26, abiatuko dauz Gernikaldeko Elizaren Kosnoaga asti taldeak kurtso honetako ekintzak. 10 eta 14 urteko gaztetxoei begira. Joanetorria Kortezubira. Parte hartu gura dabenak eskatu telefonoa parrokian.


 

AZKEN AGURRA

Domund eguneko Eukaristian parte hartzeak gure kristau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Sentitu gaitezan misiolari. Gure misiolari egitekoa ez daitela Domund eguneko oroitzapen huts izan; bat egin daigula misiolariakaz eten barik otoitz eginez eta laguntza emonez.

 

            "Jesus, munduko Argia... 

  
 





                               


                       

                                  URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - B

DOMUND 2024 “Id e invitad a todos al banquete”

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Urtero lez, Elizeak gaur, geure ingurutik apur bat urten eta urrunago begiratzera dei egiten deusku; Jesusen Ebanjelioa oraindik ezagutzen ez daben lurraldeetara degiratzera dei egiten deusku.

 

            Hoy es la Jornada del Domund. En el Mensaje del Papa de este año: estar "en salida" se define como "ir a los cruces de los caminos e invitar a todos los que encontremos". La eucaristía tiene esa finalidad: invitar, exhortar, proponer para vivir lo que hemos recibido de Jesús, el Misionero del Padre.

            Gogoz abestu dagigun, gagozan tokian misiolari izateko deia.

 

            "Jesusen Eliza Misiolaria gara."

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, geure barruan isilik, otoitz egin deiogun Jaunari, parkatu deiskun eta gure bihotzak barriztau dagizan:

 

            - Jesus Jauna, gutariko bakotxa ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, neurri barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 53, 10-11:

 

            Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak aurretiaz iragarten deusku gizon guztiak salbatzeko Jesusek zer egingo dauan.

            La voluntad de Dios, es la salvación de todos. Para eso ha venido Jesús al mundo.

 

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

 

            Jainkoaren asmoak, salbamen asmoak dira. Guk ere , salmo honekin, Jainko onaren errukia abestu dagigun.

.

            El salmista canta a Dios, porque el Señor es justo y es grande su misericordia.

 

            "Gure artera betor Jauna, zure betiko bihotz ona"

 

Eb 4, 14-16:

 

            Kurutzeko opari bakarragaz behin betiko lortu deusku Kristok salbamena. Uste osoz hurreratu geintekez graziaren iturrira. 

            Jesús se hizo igual a nosotros para vivir nuestra vida. Él es el mediador entre Dios y nosotros.

 

Mk 10, 35-45:

            Los apóstoles buscan los primeros puestos. Para Jesús, el primer puesto es servir y entregarse a los demás.

            Ikasleak lehenengo tokien bila dabiltz. Jesusek, ostera, zerbitzuaren bidea jarten deusku helburu. "Aleluia" abestu dagigun eta prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.

 ZURE MISIOLARI (Gura badogu)

Hitzak klikatu hemen


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Jainkoak entzun egiten dau, Espiritu Santuak suspertuta, apaltasunez zuzentzen jakon otoitza. Horregaitik, konfiantzaz beteta egingo dogu otoitz:

 

-          Eleizaren alde. Kristo lez misiolari izanda, hartu-emonerako eta bidelagun izateko aukera emonda, Berbiztuak dakargun bakearen zerbitzari izan daiten munduko gizon eta emakumeentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Para que, como María, la primera misionera de la Iglesia, no dilatemos las urgencias que tienen los necesitados y acudamos a la llamada de Jesús, pidiendo por el aumento de las vocaciones misioneras. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Para que las comunidades cristianas seamos conscientes de que somos misión y de que estamos en el mundo para transmitir el Evangelio y construir una sociedad más justa y más humana.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Gernikaldeko Eliza osotzen dogun guztion alde, Gure misino-egitekoa barritu eta bidekurutzeetara atara gaitezan Jaunaren Eleiza lez, danak Jainkoak eskaintzen deuskun jai-otordura gonbidatu daiguzan.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, eskari honeek eta gutariko bakotxak bere bihotzean egiten deutsuzanak. Uste osoz eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO ANTES DE LA COLECTA: Seamos conscientes de nuestro compromiso misionero también en el compartir el dinero. Gracias por vuestra generosidad.

 AZKEN OHARRA

 Zapatuan, urriak 26, abiatuko dauz Gernikaldeko Elizaren Kosnoaga asti taldeak kurtso honetako ekintzak. 10 eta 14 urteko gaztetxoei begira. Joanetorria Kortezubira. Parte hartu gura dabenak eskatu telefonoa parrokian.

AZKEN AGURRA

 

            Jaungoiko gure Aita gurekin izan daigula beti. Bere poza eta bakea emon deiguzala. Eta gizaki guztien pausoak biziaren bidetik zuzendu dagizala.

La participación en la eucaristía de jornada del Domund nos impulsa a vivir nuestro ser cristiano desde la perspectiva misionera. Unámonos a todos los misioneros del mundo que están haciendo vida el Evangelio

 

Jesus, munduko Argia..."


 





XXIX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Bere bizia ordaintzat emoten badau,
izango dau ondorengo ugari.


Isaias Profetearen liburutik
(Is 53, 10-11)

Jaunak oinazez josi gura izan eban.
Pekatuen ordainetan bizia emon ebala,
izango ditu ondorengoak
eta bizitza luzea,
eta haren bitartez Jaunaren nahia burutuko da.
Hainbat neke jasan ondoren,
argia ikusiko dau eta asea izango da.
Bere ezagutzaren bidez,
nire zerbitzari zuzenak
asko egingo ditu zuzen,
hareen gaiztakeriak bere gain hartu ebazan-eta.

Erantzun-salmoa
(Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22)

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta geure uste ona.

Zuzena da Jaunaren berbea,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaroten dabenakana;
heriotzatik ditu atarako,
eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta gure uste ona.

Goazen uste osoz graziaren aurkira.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 4, 14-16)

    Senideok: Gure abade nagusi handia, Jesus, Jainkoaren Semea, zeruetan sartua dogun ezkero, eutsi deiogun autortzen dogun sinesmenari; izan ere, gure abade nagusia ez da gure ahuleriaz erruki ez daiteken norbait, bera ere, gu lez, gauza guztietan probatua izan da-eta, pekatuan izan ezik. Hurreratu gaitezan, bada, konfiantza osoz Jainkoaren graziaren tronura, errukia lortu eta preminaldian laguntza izan dagigun.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Gizonaren Semea
bere bizia askoren erospen sari emotera etorri da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 10, 35-45)

    [Aldi haretan, Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusegana hurreratu eta esan eutsoen: «Maisu, eskatuko deutsuguna Zuk guri egitea gura geunke». Jesusek itaundu eutsen: «Zer gura dozue, bada, Nik zuei egitea?» Eta hareek: «Jesarri gaitezala bata zure eskuman eta bestea ezkerrean, Zu zeure aintzara heltzean».
    Jesusek esan eutsen: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar dodan kaliza mingotsa edateko, edo Nik murgildu behar dodan uretan murgiltzeko?» «Bai, gauza gara!», erantzun eutsoen.
    Jesusek, orduan: «Nik edan behar dodan kaliza mingotsa, bai, edango dozue, baita Nik murgildu behar dodan uretan murgilduko ere; baina nire eskuma-ezkerretan jesarte hori ez dago nire esku inori emotea; Jainkoak norentzat dauan prestatuta, hari emongo jako».
    Beste hamarrak, hori entzutean, hasarre jarri ziran Santiago eta Joanen aurka. Jesusek dei egin eta esan eutsen:] «Dakizuenez, herrien buruzagiek menpean hartzen dabez herriak eta handikiek euren agintea ezarten deutsee. Ez dau holan izan behar zuen artean. Zuen artean handi izan nahi dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana izan bedi guztien morroi. Gizonaren Semea ere ez da-eta zerbidua izatera etorri, zerbitzari izatera baino, eta bere bizia guztien alde ordainsaritzat emotera».






No hay comentarios: