Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 10 de septiembre de 2024

Urtean zeharreko 24. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                                

                        URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

Geure barrura begiratzen badogu, ikusiko dogu gure bizitzan danetik dagoala: pozak eta samintasunak, gauzak ondo urteten deuskuen egunak eta dana txarto urteten deuskuen egunak, ustebako jazoerak... Jesusen bizitzan ere danetik egon zan. Otoitzaldi honetan, geuk bizi dogun guztia Jesusen aurrera ekarri dagigun eta Beragandik ikasiko dogu bizitza sakontasunez eta maitasunez bizitzen.

Gaur, Bilboko katedralean Gorka, Juan eta Marco abade egingo dira. Otoitz egingo dogu euren alde eta euren ministerioaren alde.

 

Inguruan ditugun neba-arrebakin alkartuta, hurreratu gaitezan Jaunagana.

 

"Goazen alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

Senideok: gure pentsakerea eta Jaunarena sarritan ez dira bardinak. Gure eguneroko jokabidea ere askotan ez da bat etorten fedeak eskatzen deuskunagaz. Autortu dagigun apaltasunez geure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

 

- Jesus Jauna, gugaitik oinazetan bizia emon dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

- Jesus Jauna, zure heriotza eta biztueraz salbau gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

- Jesus Jauna, gure anai-arreben zerbitzuan ikusi nahi gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 50, 5-9a:

 

Orain entzungo dogun Isaiasen profezia hau Jaunaren Nekaldian bete zan. Gaurko ebanjelioan, Jesusek, Berak sufridu behar dauan nekaldi horren barri emongo deusku.

 

Erantzun-Salmoa: 114. Salmoa

 

Gure salbamena Jaunarengan dago. Horregaitik pozezko eta itxaropenezko salmoa abestuko dogu eta bere bideetan ibiltearen guraria adierazoko.

 

“Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen, lur zabalean."

 

St 2, 14-18:

 

Benetako fedea, bizirik dagoan fedea, ekintzetan agertzen dala gogoratuko deusku Santiago apostoluak, bigarren irakurgai honetan.

 

 

Mk 8, 27-35:

 

Salbamena lortzeko, sufrimentuaren bidea jarraitu behar dala ulertzea eta onartzea kosta egiten jaku; apostoluei ere horixe berori jazoten jaken: ezin eben ulertu Jesusek nekalditik igaro behar ebana. Prestau gaitezan ebanjelioa entzuteko, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok: egin deiogun otoitz gizon-emakume guztien Aita dan Jaungoikoari, Jesukristo bitarteko dogula:

 

- Elizearen alde: berak egiten dauan Ebanjelioaren iragarpenari, maitasun, bake eta zuzentasun ekintzak lagundu deioen beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Ikasturte barri baten hasieran aurkitzen gara: txiki eta haundi, bakotxari dagokiguna  ondo eginez, mundu zuzenagoa eta solidarioago baten alde jokatu dagigun ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Inmigranteen alde, euren bizi egarria asetzeko, gure artean solidaritza aurkitu dagien . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Hemen alkartu garanon alde: Kristo berbiztua gure artean ezagutu daigula, bere heriotzan eta bizian bat egin, eta sinisten doguna gure ekintzakaz agertu deigula. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

Gure Jaun eta Jaungoikoa, zeure seme-alaba egin gaituzu maitasun haundiz; onartu gure eskariak eta emon, arren, behar ditugun ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 OHARRAK

17an, martitzena, ospatzaileen batzarra Gernikan

18an, eguaztena, berbaldia Gernikan: Fedean hezteko erronkak Retos a la hora de educar en la fe

21an, zapatua, 12:30etan, Foruko parrokian esker ona eta agurra frantziskotarrei. Eskerrik asko Foruko frantziskotarrei!

Goazen 24, aurten Derion. Autobusak 8:30etan urtengo dau Gernikako estazinoan. Emon izena zure parrokian. Autobusa eta luntxa 20 euro.  Bilboko Elizbarrutiak 75 urte: Goazen 24 Deriora


AZKEN AGURRA

 

Urten dagigun elizatik Jesusen bidea jarraitzeko gogo sendoaz eta gure ekintzakin fedearen testigu izan gaitezala gure gizartean.

 

"Jesus, munduko Argia..."







                               

                     URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

Geure barrura begiratzen badogu, ikusiko dogu gure bizitzan danetik dagoala: pozak eta samintasunak, gauzak ondo urteten deuskuen egunak eta dana txarto urteten deuskuen egunak, ustebako jazoerak... Jesusen bizitzan ere danetik egon zan. Otoitzaldi honetan, geuk bizi dogun guztia Jesusen aurrera ekarri dagigun eta Beragandik ikasiko dogu bizitza sakontasunez eta maitasunez bizitzen.

El Señor nos reúne en esta Eucaristía, para que escuchemos su Palabra y nos alimentemos con el Cuerpo de Cristo.

Necesitamos fuerza y ánimo para seguir el camino del evangelio y para superar las dificultades de la vida.

Hoy, en la catedral serán ordenados presbíteros, Gorka, Juan y Marco. Oramos por ellos y por su ministerio.

 

Inguruan ditugun neba-arrebakin alkartuta, hurreratu gaitezan Jaunagana.

 

"Goazen alkarturik..."

DAMU-OTOITZA

 

Senideok: gure pentsakerea eta Jaunarena sarritan ez dira bardinak. Gure eguneroko jokabidea ere askotan ez da bat etorten fedeak eskatzen deuskunagaz. Autortu dagigun apaltasunez geure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

 

- Jesus Jauna, gugaitik oinazetan bizia emon dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

- Jesus Jauna, zure heriotza eta biztueraz salbau gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

- Jesus Jauna, gure anai-arreben zerbitzuan ikusi nahi gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 50, 5-9a:

Orain entzungo dogun Isaiasen profezia hau Jaunaren Nekaldian bete zan. Gaurko ebanjelioan, Jesusek, Berak sufridu behar dauan nekaldi horren barri emongo deusku.

Isaías nos habla de una persona que sufre, sostenida por la fuerza de Dios. Los primeros cristianos entendieron que esta persona era Jesús.

 

Erantzun-Salmoa: 114. Salmoa

Gure salbamena Jaunarengan dago. Horregaitik pozezko eta itxaropenezko salmoa abestuko dogu eta bere bideetan ibiltearen guraria adierazoko.

Como el pueblo de Israel, también nosotros cantamos este canto de esperanza y prometemos caminar en la presencia del Señor.

“Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen, lur zabalean.

 

 

St 2, 14-18:

 

Benetako fedea, bizirik dagoan fedea, ekintzetan agertzen dala gogoratuko deusku Santiago apostoluak, bigarren irakurgai honetan.

La fe se tiene que notar en nuestra forma de vivir y actuar. Eso nos dirá el apóstol Santiago en la lectura que vamos a escuchar.

 

Mk 8, 27-35:

Los apóstoles no pueden comprender, que perdiendo la vida es como se salva. Jesús les explicará cómo puede ser esto.

Salbamena lortzeko, sufrimentuaren bidea jarraitu behar dala ulertzea eta onartzea kosta egiten jaku; apostoluei ere horixe berori jazoten jaken: ezin eben ulertu Jesusek nekalditik igaro behar ebana. Prestau gaitezan ebanjelioa entzuteko, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok: egin deiogun otoitz gizon-emakume guztien Aita dan Jaungoikoari, Jesukristo bitarteko dogula:

 

- Elizearen alde: berak egiten dauan Ebanjelioaren iragarpenari, maitasun, bake eta zuzentasun ekintzak lagundu deioen beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Egunokaz ikasturte  barri baten hasieran aurkitzen gara: txiki eta haundi, bakotxari dagokiguna  ondo eginez, mundu zuzenagoa eta solidarioago baten alde jokatu dagigun ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por nuestro pueblo: para que progresemos  en  la construcción de una sociedad más justa, más solidaria, más humana y más libre. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por nosotros mismos: para que caminemos en la vida siguiendo las huellas de Jesús ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

Gure Jaun eta Jaungoikoa, zeure seme-alaba egin gaituzu maitasun haundiz; onartu gure eskariak eta emon, arren, behar ditugun ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRAK

17an, martitzena, ospatzaileen batzarra Gernikan

18an, eguaztena, berbaldia Gernikan: Fedean hezteko erronkak Retos a la hora de educar en la fe

21an, zapatua, 12:30etan, Foruko parrokian esker ona eta agurra frantziskotarrei. Eskerrik asko Foruko frantziskotarrei!

Goazen 24, aurten Derion. Autobusak 8:30etan urtengo dau Gernikako estazinoan. Emon izena zure parrokian. Autobusa eta luntxa 20 euro.  Bilboko Elizbarrutiak 75 urte: Goazen 24 Deriora


 

AZKEN AGURRA

 

Urten dagigun elizatik Jesusen bidea jarraitzeko gogo sendoaz eta gure ekintzakin fedearen testigu izan gaitezala gure gizartean.

Lo que hemos celebrado aquí en la fe, lo sepamos vivir a lo largo de esta semana en nuestra vida de cada día.

 

"Jesus, munduko Argia..."






URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA


Bizkarra ipini deutset joten ninduanei.

Isaias Profetearen liburutik 
(Is 50, 5-9a)

Jainko Jaunak belarria edegi deust,
eta nik ez deutsat aurka egin, ez atzera jo.
Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,
matrailak, bizarretik tiraka ebilzanei.
Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.
Jauna dot laguntzaile;
horregaitik, ez naz kikildu;
horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,
bai dakit-eta ez nazala lotsagarri geratuko.
Ondoan dot defendatzailea:
nork eroan ni auzitara?
Aurkeztu gaitezan alkarregaz!
Nork dau nigaz auzirik? Datorrela!
Hara, Jainko Jauna dot laguntzaile:
nork kondenatuko nau?

Erantzun-salmoa
(Sal 114, 1-2. 3-4. 5-6. 8-9)

Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
bizien lurrean.

edo Aleluia

Maite dot Jauna, entzun dau-eta
nire eskariaren oihartzuna.
Bihurtu dau nigana belarria,
dei egin deutsadan egunean.

Herio-lokarriak inguratu ninduen,
Leizeko edeak gainera jatazan,
nahigabe eta larrialdian jausi nintzan.
Deitu neban Jaunaren izena:
“Atara nagizu bizirik, Jauna”.

Onbera da Jauna eta zintzoa,
errukitsua gure Jainkoa.
Jaunak gizajoak zaintzen ditu,
dohakabe nintzan eta salbau ninduan.
Atara dau nire bizia heriotzatik,
begiok malkotik, oinok jaustetik.
Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
bizien lurrean.

Sinesmena, egintza onik ez badau,
hilda dago.

Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 2, 14-18)

    Ene senideok: Zertarako dau batek «nik badot fedea» esatea, egintzetan ez badau azaltzen? Holako fedeak salbau ete daike?
    Anaia edota arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badau, eta zuetako batek esaten badeutse: «Zoaze bakean, berotu zaiteze eta ase», baina behar daben laguntza emoten ez, zertarako balio dau horrek? Bardin fedea ere: bera bakarrik, egintza barik, hilik dago.
    Norbaitek esan daike «zuk fedea dozula; nik, barriz, egintzak». Bada, nik esaten deutsut: Erakutsi egidazu egintza bako zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko deutsut neure fedea.

Zu Mesias zara...
Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke handiak jasatea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik  
(Mk 8, 27-35)

    Aldi haretan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zan Jesus bere ikasleekin. Bidean itaun hau egin eutsen ikasleei: «Ni nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun eutsoen: «Batzuek Joan Bateatzailea zarala; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat». Jesusek barriro itaundu eutsen: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara».
    Jesusek inori ez esateko agindu eutsen zorrotz. Orduan, irakasten hasi jaken Gizonaren Semeak asko sufridu behar ebala; zahar, abadeburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo ebela eta hil; eta hiru egunen buruan biztu egingo zala. Argi eta garbi berba egiten eutsen honetaz.
    Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi jakon. Baina Jesusek, bihurtu eta ikasleei begira, gogor eraso eutsan Pedrori, esanez: «Alde nire ondotik, Satanas! Zure asmoak ez dira Jainkoarenak, gizakiarenak baino».
    Jesusek jenteari eta ikasleei dei egin eta esan eutsen: «Nire ondoren etorri gura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere kurutzea eta jarraitu beist. Izan ere, bere bizia gorde gura dauanak, galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik eta Barrionagaitik galtzen dauanak, ostera, gorde egingo dau».


No hay comentarios: