Abenduko izarrak

sábado, 7 de septiembre de 2024

Ajangiz, Albiz eta Mendata: erreleboa parrokietan

 


Ajangiz, Albiz eta Mendatako parrokien arduradun izan dan Pedro Urriolabeitia frantziskotarraren erretiroa dala-eta, parrokietako ordezkariek arduradun barriagaz alkartu dira asteon Mendatako parrokian (argazkian erretaula nagusia). Alkar ezagutzeko bidea hasi dabe. Hile honen 15an aurkeztuko da domekako mezatan.

Batzarrean gogoeta batzuk egin ziran.

Gure herri txikiek  eskolea, dendak, etab. galdu dabez.  Batzuk tabernea ere. Parrokiak zabalik mantentzea inportantea da, herriaren historia eta nortasunaren parte be badira eta.

Abade erreleboak dagozan legez, boluntarioen erreleboak ez dira errezak baina bai beharrezkoak. Jendeak laguntzen dau denporaz, diruz, hamaika zereginetan parrokiak bizirik irauteko eta hori eskertzekoa da. Baina batzutan nekatu be egiten dira.

Meza eta ospakizunen ordutegiak orain arte legez jarraituko dau, Ajangiz 11etan, Mendata 12etan eta Albiz 13etan.

Eskerrik asko bihotzez zuen maitasun eta denporaz, arduraz eta gogoz parrokiok bizirik mantendu dozuzanoi. Parrokia bat ez da galduko abade faltagaitik, eliztar faltagaitik baino. Aurrera!




Ajangiz



Elizak lotuz: Gernika > Ajangiz (Klikatu erdian bideotxua ikusteko)

No hay comentarios: