Domekan Familia Ospakizuna

sábado, 30 de julio de 2022

Gorbeia 2020 San Inazio Bideoa eta 44 argazki


Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.150 metrotara gitxi gorabehera,  Bizkaian altuerarik handienean emongo dan mezea ospatuko da, zapatuan, garagarrilak  31, eguerdiko 12etan, Elurretako Amaren baselizaren ondoan. Bizi dogun egoerea kontuan izanik, ez ahaztu mozala eta segurtasun tartea ixtea. Aforo arazorik ez da egongo, leku zabalean izango gara-eta.






Klikatu hemen argazkiak ikusteko

Oraintsura arte domeka eta jai egun guztietan ospatzen zan mezea, uda-sasoian; gaur egun, San Inazio egunean baino ez.

Ospakizunean gogoan izango dira aurten hildako mendigoizale eta artzain guztiak. Amaitzeko, San Inazio martxa kantatuko da; aurten, bizi dogun egoerea kontuan izanik, Zeanuriko Udalak ohiko  barauskarri  ezaguna ez dau eskeiniko: ardao zuria eta gailetak. Zeanuriko txistulariek euren doinuekin alaituko dabe giroa toki zoragarriotara bertaratuko diran guztientzat.
Debozio edo fede handiago edo txikiagoko mezak izango dira; doinuz hobeto lagunduak edo ez…; baina ez jako inor gailenduko altueran Elurretako Amaren  baselizatxoan ospatuko danari. Ehunka lagun, mendizale eta artzain tarteko, batuko dira mezea ospatzera.


Elurretako Amaren baseliza porlanez eginda dago, upel bobeda modura eraikia, hegi harritsu baten sartuta. 3 x 2,225 metro neurtzen dau, eta atean jarritako burdin hesi batek ixten dau.
1924an, izatez Zeanurikoa zan eta  Areatzan abade egoan Eulogio Gorostiagak hauxe idatzi eban, Gurutzi Arregik Ermitas de Bizkaia lan eskergan (II. liburukian, 406. orrialdean) gogoratzen deuskunez: Baseliza hau oraintsukoa da; bere eskaintza egin zan Arraban egoan beste baten oroigarri, artean zelai honetan sendategi bat egoala. XIX mendearen amaieran egindako kaperaz ari da, Zeanurin baseliza modura hartu ez zana. Ondoren, joan dan mendearen hasieran bertan behera itxi zan.

Baselizatxo hau benetan txikia zan, barruan bi lagunentzako tokia baino ez egoan-eta. Hori dala-eta –halaxe gogoratzen deusku Gurutzi Arregik- On Benito de Atutxak eskatu eban baseliza handiagoa egiteko baimena eskatu eban “txangozale eta inguru haretako bizilagun apalentzat” Planoak ere gordetzen dira Labayru Ikastegian; baita baimen-eskaria eta dirua batzeko propaganda-batzordearen datuak ere; baina ahalegina bertan behera geratu zan.
Datorren barikuan, hilak 31, Gurutzetik jaistean edo bertatik paseoan gabiltzala, gonbidatuta gagoz hitzordu honetara.

Oharrak

Baseliza barrirako dirua batzeko Batzordea:

Benito de Atutxa (Zeanuriko parrokoa)
Concepción Gangoiti de Uriarte
Isabel Azkue de Belausteguigoitia
Juana Chalbaud de Rotaeche
Antón de Echevarria (Gorbeiako artzaina).

Zeanuri, 1931ko bagilla

Zeanuriko baselizak

Zeanurik bi parrokia ditu gaur egun (Andra Mari eta Ipiñako Santiago) eta 19 baseliza. Elurretako Ama da goren dagoan baselizea. Ezagunetan, San Miguel, bi baseliza dituena.

Zeanuri eta Arratiako baselizez gehiago jakiteko

Arratiako Elizaren webgunean aurkituko dozu: www.arratia.tk  edo  arratiaeliza.blogspot.com
Astero barritzen da.

Argazkia

Igiñako baselizea

Indalecio Ojangurenek (eskumatik lehenengoa) egindako argazkia eta www.guregipuzkoa.net gunetik hartuta. Bertan agertzen dira mendigoizaleak Gorbeiako Kurutzearen ondoan.







No hay comentarios: