Espiritu Santua Mendekoste Jaia

martes, 26 de julio de 2022

Jóvenes de Arratia disfrutan de los campamentos de verano


Una nota de Susana Martín en el DEIA de hoy.



Berriz 22 Udalekua: azken eguna

                         
Eta gaur amaitu dogu udaleku bikoitza programa bateratu bategaz...

Ospakizuna....


....bazkaria....


...eta datorren urtera arte!


Margarita Maturana fundatzailearen jaia dala-eta, aterpetxeak bere izena daroa, Joseba Segura jauna, Bilboko gotzaina etorri da mezea ospatzen. Urteeran talde argazki bat atara dogu talde osoagaz batera.
Berriz 22 Udalekua: día 4. eguna

Gaur zapatua, gozaltzen ari ginela, ibiltariak edo “autobuseroak” heldu dira. Gero, joko olinpikoak egin ditugu denok batera. Bazkaldu ondoren, deskantsatu egin dugu. Horren ondoren, Joseba Segura gotzain jaunarekin argazki bat egin dugu. Jarraitzeko, gonbidatu gaituzten merendolara eta dantzak ikustera joan gara. Gero, herritik azken buelta emon dugu eta aterpetxera joan gara. Bukatzeko, gaubela izan dugu eta ohera joan gara.

Agur bero bat guraso guztiei.

Ariane, Lur, Ane eta Miren.



Udaleku turistikoak heldu baina autobusean lo Markinan jaitsi beharrean Matienara joan dira!

Jo! Ez molestatu mesedez!


Kirola hasteko prest!


Palangana jokoa!


Berriz 22 Udalekua: día 3. eguna


Hirugarren egunean Lekeitiotik Markinara.

Berriz 22 Udalekua: día 3. eguna

Bariku goizean, itzartu garenean Lekeitiora ez joatea erabaki dugu, eguraldi txarra egin duelako. Horren ordez aterpetxean geratu gara. Goizean, kartetara, pultserak egitera,… ibili gara. Arrastian piszinara joan gara arrasti pasa. Ondoren gozokiak erosi ditugu  eta parke batera joan gara. Gaubelan, iluntasunean harrapaketara jolastu dugu linternekin eta gero pelikula bat ikusi dugu. Azkenean denok  ohera joan gara.

Agur bero bat guraso guztiei.

Ariane eta Miren.


Lekeition dagozen nagusiean taldeko kide bi.

Nork irabazi dau kartatan?


Berrizko taldea ugerlekuan



Gaur goiz tristea hasi da eta aterpetxeari garbiketa on bat emoteko aprobetxatu dogu!


Berriz, "Begirale galduaren" pista jolasa amaitu ostean: ezin aurkitu!!!

Berriz 22 Udalekua: día 2. eguna

Gaur goizean, gozaldu ondoren errefuxiatuen etxera joan gara, han, euren etxea erakutsi digute eta zergatik etorri diren azaldu.

Bazkaldu eta Margarita Maturanaren museoa ikustera joan gara. Ostean, begirale galduaren jolasa jolastu dugu. Aterpetxera itzulita, denbora librean, pultserekin, kartekin,… jolasten ibili gara. Gero Monja batzuk etorri dira abestera, Peruko bat eta Congoko bi, otoitzaldi labur bat eginda, gaubela hasi dugu eta numbers jolasa jolastu dugu, eta denok ohera joan gara.


Agur bero bat guraso guztiei.

Ariane, Ane eta Miren.



Margarita Maturanaren museoa be ikusteko aukerea izan dogu Berrizen. Amaiak azaldu deusku oso polito andra honen asma, lana eta fruituak. Zapatuan da bere jaia.



Bigarren egunean, Olakuetako Harrera Etxea ikusten joan gara eta bertako jendearen bizimodua ezagutzen. Errefuxiatu paperak itxaroten dagoz.

Berriz 22 Udalekua: día 1. eguna


 
Berrizera helduta Maturana aterpetxera joan gara, bertan, aterpetxearen gune desberdinak ikusi ditugu. Arautegia eta ordutegia ikasi ondoren jolasten hasi gara. 14:00etan bazkaria jan dugu eta arrastia pistinan jolasak egiten pasatu dugu.

 Pistinetako aldageletan dutxatu gara. Aterpetxera abiatu baino lehen, supermerkatutik pasatu gara gosarirako gauzak erosteko. Ondoren koreografia bat egiten saiatu gara baina ez dugu lortu. Afaltzeko ordua heldu denez, afaltzen hasi gara. Ondoren otoitzaldi labur bat egin dugu denok batera. Eguna amaitzeko gaubelan jolas pare bat egin ditugu eta gero denak batera lotara joan gara.

 Agur bero bat guraso guztiei.

Ariane, Ane eta Miren.



Trabakua > Ziortza > Munitibar

Hona hemen udaleku ibiltariaren lehen eguna egin daben taldekoak. Goiz partea Ziortzan amaitu dabe, bertan bazkaldu eta atsedena hartzeko. Arrastiz Munitibarrera joan dira, bertan afaldu eta lo egiteko asmotan.




Lemoako sutea ez da izan arazoa eta ordurako hartu dabe trena Lemoan. Handik Berrizera. Oinez aterpera.

Trabakua-Munitibar

Udaleku ibiltarisren taldeak Berrizen busa hartu dau Trabakua gainera igoteko. Handik oinez batera eta bestera. Laster jarriko dogu hareen argazkia ere!

Laster informazino zabalagoa.



Egunero info gaurkotua blog honetan. Gero eta gitxiago falta da aurtengo udalekua hasteko! Txikiak Berrizen. Nagusiak kanpanketa ibiltaria Lea Artibai ezagutuz.

Todos los días información actualizada en este blog. Cada vez falta menos para empezar el udaleku Berriz'22 organizado por Astigintza. Los más pequeños tendrán la sede el el albergue Maturana de Berriz. Los mayores campamento volante conociendo Lea Artibai.


Udaleku bat ondo pasatu eta baloreetan hazteko!

Berrizko Maturana aterpetxean egongo da egoitza nagusia.

La sede principal será el albergue Maturana en Berriz.

Orduña'21 Udalekua: Gurasoak, guasap eta gu












No hay comentarios: