Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 2 de julio de 2022

Uztaila edo garagarrila: San Balendin, San Inazio eta Gorbeiako ermitea: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 09

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren atal barri bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana uztail edo garagarrilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan Gorbeiako San Inazio egunekoak, San Balendin bertsoak eta Igiñako ermitari buruzko ipuina. Eskerrik asko Manu!  




 Más artículos de la serie Urtaro clic aquí.



UZTAILA EDO GARAGARRILA





Uzta izenak emoten deutso emon ere izena hilabete honi eta besteak beste, garia izan da emoitzarik preziatuena. Uztailean garia urregorritu egiten da, ogigai bihurtu. Gariarekin zer egiten dan, gariak berak azaldu eutson artoari udabarriko “ Garia eta Artoa berbaz” fabula ederrean.

Baina, zelan etorri jakun garia Euskal Herrira? Hori jakiteko mitoetara jotzen dogu.



UZTAILEKO  ESAERAK

1-.Uztailean gariak ebaki, horrek zer poz duen nekazariak badaki.
2-.Uztailean igitaia eskuan.
3-.Uztaileko abarrotsak maite laket mahatsak  
4-.Garagarrilean neskea utzi alborean( bazterrean )
5-.Garagarrilean kanikula gainean.

SAN INAZIO

San Inazio Lemoan
Uztailari txapela ipinteko, Ignazio Deunaren eguna daukagu,  Gipuzkoako lehenengo santu eta patroia; Bizkaikoa ere bai San Balentik de Berriotxoa santu egin arte.
Loiolatik hasita, leku asko ere askotan ospatzen dira santu honen inguruko jaiak.
Besteak beste, bat aipatuko dugu: Bizkaiko Gorbeia mendian Egiriñaoko haitz barruko ermitan ospatzen dana.

Uztailaren 31n inguruko herrietako gazte eta ez hain gazte, Gorbeia eta Gorbeiapeko landetara joaten da jaia ospatzeko. Gehienak egunatan baina beste batzuk bezperaz ere joaten dira, egunak lagunduz gero.
Meza eta erromeria egiten da. Aurretik, askok eta askok Gorbeia tontorreko kurutzeari bisitea egin ere bai. Janari eta guzti joaten dira, maleta sikua enjeneral.

Erromeria handia egiten da. Antzina ere bai, baina gauza kuriosoak gertatzen ziren eleiza-zensurarekin.
Gaur ez, baina lehenago, eleizeak debekatu egiten eban baltseoa edo dantza agarradua egitea, eta eleiza edo eta eleizaz kanpoko autoritateak egozen hori kontrolatzeko.
Baina gazteriak, zuhurtasunez, erromeria, apurka-apurka, Egiriñaoko landatik Sastegiko landararen mugaraino eroaten eban.
Egiriñao, Zeanuri da eta Zeanuriko abadeek debekatu egiten eben baltseoa, Orozkokoak ez ostera, eta Sastegi Orozko partea danez, egin egiten eben baltseoa. Hau, beste herri askotan ere gertatu izan da.

Kristau aroko jai honen ondoan, mitoak ere sortu dira Gorbeiako ermita honen inguruan. Aikomen bat:

GORBEIAKO ARGI DEABRUA

“ Behin baten, Gorbeiako mandazain bat Arratiako feriara joan ei zan San Inazio bezperan atze bete mandorekin.
Egin ebazan egin beharreko tratuok eta bazkaldu ere inoiz baino ere hobeto.
Egon eta egon, janzaharrean, Gorbeiarantz mogitu zen eta han joian bideak betean bete-bete eginda.
Pagomakurrera orduko gautu egin jakon. Arrabako landara heldu zanean, atsedena hartu eban. Zerura begiratu eta ene! ilargiaz aparte beste argi berezi bat bere ondo ondoan!
Zutundu zan eta karran hasi bere Egiriñaoko txabolarantz bildursartuz beterik.
Hark argi bereziak atzerik hara jarraitzen eutsola ikusirik, badino berekautan:
-Nor haizen beist argi madarikatu hori, ikusiko dok Egiriñaoko pagaduira heltzen nazenean!
Heldu zan mandazain hori bere txabola ondora eta ene! ez jako ba katigatzen argi berezi hori pago inausi baten adarretan!
Orduan mandazainak, hartu estaka endemoniño bat, jo ahal dan guztian argi hori eta oño! deabruak berberak ez eutson ba urten argi barrutik!
Aitearenka hasi zan ha mandazaina eta badaezpada Egiriñaoko ermitara sartu ei zan.
Hurrengo goizean, San Inazio ospatzen joan ziran goiztarrenak, hantxe aurkitu ei eben ha mandazaina, dardar,  berbartu eta guzti sustosartuaren sustosartuaz, baina bizirik.”

BALENTIN BERRIOTXOARI BERTSO BARRIAK  XENPELARREK JARRIAK. 1861ean


1
Milla zortzireun irurogeita
zazpigarren urtean
Kristo zerutik jatsi zanetik
onañoko bitartean.
Iru obispok pasatu duten
martirioaren gogorra
penagarria izan da oien
munduko bizitzea.

2
Baten bizitza kanta dezadan
au da bigarren bertsoa
Elorrioko semea  da ta
Balentin Berriotxoa.
Aita ta ama Bizkaian daude
semea an ila gaixoa,
jentil artean betetu jako
eriotzako plazoa.

3
Amairu urterik amabostera
estudioak ikasi
gero aitaren ofizioa
erakusten zuten asi
gogoan eukan apaiz aginda
naiago zuela bizi
tormentu gitxi mundu onetan
ez dau beragan ikusi.

4
Berrogei urte orain zituen
gertatu balitz bizirik
ogeta zazpi lendabiziko
estudiatzen asirik.
Seminario batera joan zan
arotz ikasirik
negarrez nabil aren pausoak
ezin adierazirik.

5
Seminario eder batean
Logroñon apaiz egiña
beste guztiak baño lenago
ikasirik esamiña.
Buru argia izanik eta
fede santurako fiña
negarrez urtu leiteke artaz
akordatuko bagiña.

6
Ogeitaka urte zituela
etzeukan umore ila
kolegioko maixuak baizen
estudiante abila.
Obispo jaunak ezaguturik
justua ta umila
agindu zuen meza eman ta
erretiratu zedila.

7
Goizero laurak jotzian meza
eman ta konfesiora
berau egin ta obra onetan
pasatzen zuean denpora.
Pobrerik iñoz etorten bazan
eskean ate ondora
bere ogia ari emon da
deboziñoa gogorra.

8
Logroñon meza emon zuen ta
Elorriora etorri
predika eta konpesiñoan
bere errian zan jarri.
Azpeitiako San Inazion
bisita egin du sarri
azkenerako aren pausoak
ziraden lastimagarri.

9
Suertatu da gure Balentin
San Inazion sartzea
pentsatu zuen ango padreak
abertentzia artzea.
Nola nai zuen Santo Domingok
zeukan jantzia jartzea
eta fabore egingo zian
al bazuen ekartzea.

10
Ango padreak maite izanik
imini zuan kontuan
agindu zion sartu zedila
Ocañako komentuan.
Bide guztian eskean joan zan
gabak askotan kanpoan
bere gorputza azotatuaz
allegatzen zan lekuan.

11
Allegatu zan Ocañara ta
emon zioten jantzia
berak nai zuen gorputzarentzat
alako penitentzia.
Munduko gauzak guztiak beti
alde batera utzia
neke, trabaju, naigabeetan
artu du pazientzia.

12
Gure Balentin Berriotxoak
egin zituen pausuak
konsideratzen jarri ezkero
dirade lastimosuak.
Beti negarrez Jesusen ama
zabaldurikan besuak
aren biotza atsegintzen du
zeruko usain gozoak.

13
Paseatzera etzan joaten
komentu lagunarekin
etxean zeukan tertulia ona
errosario birekin.
Bere gorputza martiriatzen
azote disziplinakin
orazioak balio badu
zeruan dago Balentin.

14
Bakardian oneraño zan
Balentinen istoria
Ocañatik Manilara ziran
zortzi ministro abia.
Barkuan ere sufritu duta
makina bat kalameria
biotza penaz urtu leiteke
ez baldin bada arria.

15
Ocañatikan Manilaraño
barkuan bost ilabete
jakina dago izango zala
asko leguaz aparte.
Zortzi ministro oien artean
au zan sobresaliente
gure Balentin ango maixuak
obispo nonbratu dute.

16
Ango padreak agindu zion
eskubidea artzeko
predikatzen asi zedila
kristandadean jartzeko.
Konfesiño ta barau egunak
animaz akordatzeko
pekatuaren mantxa Judasen
kalabozuan sartzeko.

17
Artoa jana ta ura edari
arri ganean lo egin
beti Jesusi erregututzen
gugaz akordatu dedin.
Kristandia nai zuenari
konfesiñoa eragin
jakina dago salbajeakin
etzegoala atsegin.

18
Erreiñu artan gobernadore
salbajeen nagusia
Jaungoikoaren bildur gabea
estranjerian azia.
Erlegioko fede santuan
jarri nai duen guztia
agindu zuen plazan kentzeko
ezpatarekin bizia.

19
Garagarrilaren lendabiziko
goizean ziran asi
arratserako bost millatatik
etzan garaurikan bizi.
Fede santuko kristabak ilten
zituenean ikusi
Balentin bere lagunetara
abiatu zan igesi.

20
Pedro Albato eta bestea
Geronimo Ermosilla
gero Balentin Berriotxoa
saltatu zan euren billa.
Iru obispo batzartu ziran
zeukaten biotz umilla
aien bizitza laster izanda
martirizatu ta illa.

21
Arrapatuta kate gogorrez
lotuak zeuden alkarri
ilteko emon sententzia ta
kartzela banatan jarri.
Soldadu tropa batean jarri
gero plazara ekarri
ezpateagaz sama moztuta
dirade lastimagarri.

22
Orretarako eskatu zuten
ordubeteko lekua
Jaungoikoari egin artean
bere ofrezimentua.
Gobernadore batek emon dau
pena kantidadekua
iñor aiekaz damutzen bada
bertan kentzeko burua.

23
Iru obispo oien gorpuak
ogei eta lau orduan
eduki eta enterratuak
urrikaltzeko moduan.
Oriente aldeko probintzian bertan
Jeu-dat deitzen dan lekuan
erregutzen dot aien arimak
egon daitezan zeruan.

24
Orra ogetalau bertso barri
ejenplo eder batian
oroipengarri kanta daitezan
pekatarien artian.
Ai nire Jesus eskatzen deutsut
grazia errematian
komeni da ta sartu gagizuz
zeruetako glorian.


 

No hay comentarios: