Berrogei egun

martes, 31 de mayo de 2011

Jesusen Berri Ona XXI. menderako


Joxe Arregik Garizuman Igorren emondako hitzaldia argitaratu dau liburutxo baten Arratiako Elizak. Jesusen Berri Ona XXI. menderako dauka izena 48 orrialdeko liburutxo honek, eta Arratiako edozein parrokiatan eskuratu daiteke.

Arrakasta itzela euki eban Joxe Arregiren hitzaldiak. Halan da guztiz ere, joateko aukerarik euki ez ebenak, edo bertan egon eta han esandakoa gogoratu gura dabenak  izan dabez gogoan liburuaren prestatzaileak lantxo hau kaleratzeko orduan.


Edizio apala bezain txukuna argazkiz hornituta dator, Igorren bertan aprilan batean ataratako irudiekin, eta hitzaldia euskeraz izan bazan ere, alboan erderazko itzulpena be jarri dabe oraingoan.

Ez da lehen liburutxoa Arratiako Elizak kaleratzen dabena. Aurretiaz Gurasoekin otoitzean lana argitaratu eben eta, oso ondo zabaldu zan Arratia mailan. Liburutxo hau hiru eurotan eskuratu daiteke. 

Este librito también puede comprarse en su traducción al castellano por el mismo precio. Aquí puede leer gratis el primer capítulo. 


No hay comentarios: