Berrogei egun

domingo, 1 de mayo de 2011

4.910.200



HOAC eta JOC maiatzaren 1.goa dala-ta

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) eta Gazteria Langile Katolikoak (JOC) agiria kaleratu dabe maiatzaren 1.gorako, hau da, lanaren nazinoarteko jardunaldirako. Beste behin be, “jasaten dihardugun sistema finantzarioaren krisi ekonomikoari buruz” ohartarazo gura dabe.

HOAC y JOC ante el 1º de mayo

Para hoy día 1 de mayo, fecha en que se celebra la jornada internacional del trabajo, la Hermandad Obrera de Acción Católica (HOAC) y la Juventud Obrera Católica (JOC) han elaborado un documento con el que quieren seguir llamando la atención “sobre la crisis económica del sistema financiero que estamos padeciendo”.



2010eko 4. hiruhilekoan, Espainiako 1.300.000 familia baino gehiagotan kide guztiak langabezian egozan. Bitartean, 2008ko urtarriletik 2010ko ekainera, bankuek 200.000 familiatik gora itzi ebezan etxebizitza barik.

Erakunde biek idatzi daben agirian azaltzen danaren arabera, Gobernuak agindutako lan erreforman ezarritako neurriek ez dabela aurreikusitako emaitzarik izan erakusten dabe estadistikek eta, horren ordez, “atzera pausua izan dira gizon eta emakume langileek, batez be pobretuenek, jasaten daben ahuleziari jagokonez”. Aldi berean, kezkaz ikusten dabe pentsinoen sistemaren erreforma, erretiroa hartzeko unea atzeratzea dalako bere helburuetako bat eta hau ez dalako ona gazteentzat enplegua sortzeari begira, euron arteko langabezia-tasa %40koa dalarik. “Gaur egungo belaunaldi gazteek zelan kotizatuko dabez, ba, erretiroa jadesteko behar diran urteak?”, galdetzen dabe.

Guzti horregaitik, Joan Paulo II.ak Laborem Exercens entziklikan esan zituanak gaurkotasun betea dabela aldarrikatzen dabe testu honetan: “pobreak, kasu askotan, giza lanaren gizatasunaren bortxaketaren emaitza lez agertzen dira: edo lan egiteko aukerak murrizten jakezalako –hau da, langabeziaren izurritea- edo lana eta bertatik eratorten diran eskubideak mesprezatzen diralako” (LE 10).

“Ospatu daigun 2011ko maiatzaren 1.goa, krisiaren eta langabeziaren errudunak salatuz; pobreen gainera zama astunak botaten dabezanak salatuz; persona asko larritasunez eta segurtasun barik bizitzea eragiten dabenak salatuz. Eta, aldi berean, lan produktiboa gizakien gizatasunerako antolatzeko eta bideratzeko gauza bagara, itxaropena be badagoala iragarriz; lana, eukiteagaitik edo ez eukiteagaitik, gizarte gaiaren giltza dalako orain be”.


En el 4º trimestre de 2010, había en el Estado más de 1.300.000 hogares con todos los componentes en paro. Mientras tanto, entre enero de 2008 y junio de 2010, los bancos dejaron sin vivienda a más de 200.000 familias. En el comunicado, elaborado por ambas organizaciones, se explica cómo las estadísticas hablan de que las medidas establecidas en la reforma laboral dictada por el Gobierno, no han dado los resultados que se plantearon “sino que han supuesto un paso más en la vulnerabilidad que sufren las mujeres y los hombres en ell trabajo, especialmente los más empobrecidos”. También ven con preocupación la reforma del sistema de pensiones, que va en la línea de alargar la edad de la jubilación, y no favorece la creación de empleo para los más jóvenes, cuyo índice de paro supera el 40% “¿Cómo alcanzarán las actuales generaciones de jóvenes los años de cotización?”, cuestionan.

Por todo ello, en este texto proclaman la plena vigencia de estas frases de Juan Pablo II en la encíclica Laborem Exercens: “Los pobres se aparecen en muchos casos como resultado de la violación de la dignidad del trabajo humano: bien sea porque se limitan las posibilidades del trabajo –es decir la plaga del desempleo-, bien porque se desprecian el trabajo y los derechos que fluyen del mismo”. (L E 10)

“Celebremos el 1º de Mayo de 2011 –concluyen- y hagámoslo denunciando a los culpables de la crisis y de la pérdida de trabajo; a los que echan cargas pesadas sobre los más pobres; a los que hacen que muchas personas vivan con angustia, sin seguridad...Pero también anunciando que hay esperanza si somos capaces de organizar y orientar el trabajo productivo para que colabore en la humanización de las personas, ya que el trabajo, por su tenencia o su ausencia, sigue siendo la clave de la cuestión social”.

Iturria: Bizkeliza

No hay comentarios: