Berrogei egun

sábado, 14 de mayo de 2011

Errogatibak Urkiolara (02)

El próximo sábado 18 de junio se celebrará la rogativa de Arratia a Urkiola.
En esta segunda entrada de nuestra serie sobre esta costumbre multisecular y su posible actualización nos acompaña Joseba Lejarza con una aportación histórica bien interesante: tipos de rogativas a Urkiola.




1) Urkiola leku erlijioso bat izan da aspalditik.

Leku hau, bere edertasun, bakartasun eta isiltasunagaz, misterioz inguratuta dago.
Gizakiak beti begitu dau zerurantz, azalpen baten bila.
Gizakiak sentidu dau norbaitek egon behar ebala bere misterioa azaltzeko.
Gizakia ahul eta ingarge sentidu da unibertsoan bizi dituen zirkunstatzien aurrean.
Gure prehistorian Anbotoko Damagana joaten zan gizakia, Marigana.
Marik segurtasuna, onaldia, bedarlekuak eta uztak eskeinten ebazan.
Urkiolako ingurua baserri giroa zan, nekazari eta artzainak egozana.

2) Fede kristauaren etorrereak gauzak azaltzeko beste ikuspegi bat ekarri eban.

Antza danez IX. edo X. mendean errotu zan kristautasuna gure artean.
Jaungoikoa Jesukristoren bidez egin zan presente, baina halan eta be hurreko bitartekariak behar izan ebezan. Gura eben aurkitu nonor Mariren ezaugarriak eukazana eta Jaungoikoak onartuta egoana.
Eta bilatzen ebena IV. gizaldian bizi izan zan santu herrikoi batengan aurkitu eben.
San Anton edo San Antonio abadea baserritarren patroia zan Eleizean.
Haren zaintzapean egozan baserrietako animalia guztiak.
Mariren ahalmen berak eukazan.
San Antonek bateatu edo kristautu eban Anbotoko kobazulorako peregrinazinoa.
Lehenengo ermita kristaua sortu zan, bere altarean San Anton eukala.
Erregu bera egiten jarraitu zan, baina orain santu kristau bati egiten jako.

3) Pregrinazino pertsonal eta bakarkakoak taldeko peregrinazinoak bihurtu ziran.

Marigana eta San Antonegana beharrizana eta eskasia dagoanean joaten da. Baina badira gorabehera batzuk talde osoari eragiten deutsienak.
Sikatea populazino guztiak pairatzen dau.
Eta moltzoan, taldean joaten da ermitara, zeruaren mesedearen eske.
Errogatibak talde osoak arriskua edo beharrizana bizi dauanean sortzen dira.
Gizakia ezinean sentitzen da gainditzen daben errealidade batzuen aurrean.
Hiru ezintasunetatik sortu ziran Urkiolarako errogatibak.
-Gerra denporan, bakea eskatzeko.
-Gaixotasun edo izurri denporan, osasuna eskatzeko.
-Sikate denporan, euria eskatzeko.
Ez dakigu noiz sortu ziran errogatiba jentetsu honeek.

4) Errobatibak gerra denporan, bakea eskatzeko.

Gure herrian, urrinago joan barik, gerrak eta enfrentamenduak izan dira.
Urkiola berak be gerra batzuen hondamendia pairatu dau..
Inbasino frantsesa, kalistadea eta gerra zibila..
Gure herriak ezbehar eta heriotza asko jasan ditu.
Batzuk aitatuko dodaz adibide legez.
-1875eko karlistadea.
-1896an Kubako gerrea.
-1921ean Melillako gerrea...
Gure denporetan, bi peregrinazino edo errogatiba egin dira bakearen alde.
BAKE TOPAKETAK deiturikoak dira, gure eleizbarrutiak antolatzen dituanak.
Eskatzen zan terrorismoa amaitzea eta bakea etortzea gure herrira.
Ezagutu ditut pasadizo batzuk gerra-denporan egindako promesen ingurukoak.
Gogoan daukat nafar bat gerran ibili zala Saibiganen eta agindu eutsala San Antonio urtero joango zala bere jaiegunean (ekainaren 13a) bizirik urteten baeban.

5) Errogatibak gaixotasun eta izurri denporetan.

Gaur, medikuntzaren aurrerapenagaz, medikuagana joan gaitekez. Baina orduan gizakia ezinean sentitzen zan gaixotasun batzuen aurrean. Ganera, "colico misesere"ak heriotza asko eragiten ebazan. Gaurko egunean be, zientzia medikoak ezin dauanean ezer egin, jenteak hara joaten jarraitzen dau, osasun eske. Hori da sarrien egiten dan eskarietako bat. Exvoto asko egoten dira santutegian, ohitura hau egiaztetan dabenak. Santutegiak kapera bat eukan zinopari horreek jaso eta erakusteko. Exvotoek erakusten eben gaixotasunetik osatzeko orduan fedeak, Jaungoikoak eukan presentzia. Kapera hori makulu, gerruntze, hanka ortopediko eta bestez beterik egoten zan. Hara mesede bat eskatzera sartzen zan, baina ez zan bestelako topaketetarako egokia, oso iluna zalako.
Egun baten, exvoto horreek egoera negargarrian egozala eta obra batzuk egiteko asmoa egoela aprobetxatuz, erretiratu egin ziran kaperatik. Egoera onean egozanak Durangoko ospitalera eroan ebezan, beste gaixo batzuek erabili ahal izateko. Oso hondatuta egozanak erre egin ziran. Guk errespetatu egin dogu jente xumearen fedea eta katekesi bat emon gura izan dogu exvoto bat ekarri jakun bakotxean. Lagundu egin deutsiegu Jaungoikoari eskerrak emoten, bizitzan koherenteak izaten eta Jaungoikoak guri egiten deuskun moduan lagun hurkoari laguntzen. Nabarmenduko dodaz errogatiba jentetsu batzuk, osasuna eskatzeko eginak:
-1833an, kolera morbo asiarraren aurka.
-1855ean, kolerea barriro agertu zanean.
Santutegira joateko edo oinez peregrinatzeko promesetako asko, duda barik, osasunaren alde egindako promesak izan dira. Kandela entregatze edo kandelatxo bizte asko be erregu horregaitik izan dira.

6) Errogatibak ura edo onaldia eskatzeko.

Anbotoko Mariri denpora ona, uzta ona edo bedarleku onak eskatzen jakozan.
Gero San Antoni eskatzen jarraitu zan, eta geroago Paduako San Antoniori.
Gai honetan, azkenean, bi santuak nahastera ailegatu da.
San Anton soloen eta ganaduen jagolea da, baina jenteak ordezkatu egin dau eta horreek gauzak San Antoniori eskatzen deutsoz. Erlijiotasun herrikoiak egindako nahasketa bat da. Gazteak ostu egin deutsoz bezeroak zaharrari, baina biek jarraitzen dabe lagun onak izaten. Gure herria nekazarien eta artzainen herria izan da.

Gure herriak babesa behar izan dau uzta ona eta ardientzako larra onak ziurtatzeko. Indarge sentidu da eguraldiaren gorabehera kaltegarrien aurrean. Euritea, harritea, sikatea edo haizetea bere arerioak izan ditu. Eleizeak berak be egun bazuk izentatu ebazan helburu horregaz. San Markoetan (apirilaren 25a) prozesinoak egiten ziran letaniak kantatuz. Baina errogatibarik gehienak eta sentituenak sikate denboran egin dira. Nabarmenduko ditut garrantzitsuenetako batzuk:
-1856an, sikatearen amaierea eskatzeko.
-1911n, prozesinoa egin zan imajinak auzo herrietara bajatuz. Jendeak euriaren aldeko erreguagaz identifikatu ditu errogatiba honeek.

Ustea da errogatiba guztiak ura eskatzeko dirala. Gogoan daukat orain hiru urte sikate handi samarra egoala. Egunkarietan iragarri zan San Anton egunean euria eskatuko zala. Barriemole batzuk etorri ziran grabetan abadeak euria eskatzeko egin behar eban keinu harrigarriaren "momentua"…

7) Beste errogatiba batzuk

Dinoe santutegiko kaperako exvotoen artean bazirala exvoto batzuk itsasoagaz, gure kostaldeagaz erlazionatutakoak. Dinoe bazirala itsasontzi-maketa bi eta salbamentu-jake batzuk… Guk ez doguz ikusi. Baten batek eroango ebazan… Egia da kostako jendeak, itsasoko jendeak Urkiolara peregrinatu dauala hondoratzeen eta zailtasunen denporetan.


1) Urkiola desde antiguo ha sido un lugar religioso.

El Misterio inunda este lugar en su hermosura, soledad y silencio.
El ser humano siempre ha mirado al cielo buscando alguna explicación.
Ha sentido la necesidad de alguien que explicara su propio misterio.
Se ha sentido impotente ante las circunstancias de su caminar por el universo.
En nuestra prehistoria se acudía a la Dama de Anboto, a Mari.
Ella ofrecía seguridad, bonanza, pastos y cosechas.
El entorno de Urkiola era rural con labradores y pastores.

2) La llegada de la fe cristiana trajo otro horizonte explicativo.

Pudo ser hacía el siglo IX o X cuando se asienta el cristianismo.
Si bien Dios se hizo presente en Jesucristo, necesitaron mediadores cercanos. Buscan alguien que tenga las características de Mari y sea acogido por Dios.
Y lo hallan en un Santo popular que vivió en el siglo IV.
San Antón o San Antonio, abad, era en la iglesia el patrón de los campesinos.
A su cuidado se hallaban todos los anímales de los caseríos.
Gozaba de las mismas prerrogativas de Mari.
San Antón bautiza o cristianiza la peregrinación a la cueva de Anboto.
Surge la primera ermita cristiana teniendo a San Antón en su altar.
Sé sigue haciendo la misma súplica, pero ahora a un santo cristiano.

3) Las peregrinaciones personales e individuales se hacen colectivas.

Tanto a Mari como a San Antón se acude en la necesidad y penuria.
Pero hay circunstancias que afectan a la colectividad.
La sequía la padece toda la población.
Y se acude en masa, en colectividad, pidiendo el favor del cielo.
Las rogativas se originan en tiempos de peligro o de necesidad colectiva.
El ser humano se siente impotente ante ciertas realidades que le superan.
De tres impotencias surgieron las rogativas a Urkiola.
-En tiempos de guerra pidiendo la paz.
-En tiempo de enfermedad o peste pidiendo la salud.
-En tiempo de sequía pidiendo la lluvia.
Ignoramos cuando se originaron estas rogativas masivas.

4) Las rogativas en tiempos de guerra solicitando la paz.

Nuestro pueblo, sin ir muy lejos, ha sido escenario de enfrentamientos y guerras
Urkiola mismo ha padecido la desolación de varias guerras.
La invasión francesa, la carlistada y la guerra civil.
Nuestro pueblo ha soportado muchas penurias y muchas bajas.
Cito unas cuantas como botones de muestra.
-En 1875 en la carlistada.
-En 1896 en la guerra de Cuba.
-En 1921 en la guerra de Melilla...
En nuestro tiempo se han realizado dos peregrinaciones o rogativas por la paz.
Se trata de los BAKETOPEKETAS, organizadas por nuestra diócesis.
Se pedía el cese del terrorismo y la paz para nuestro pueblo.
He conocido algunas anécdotas en torno a promesas en tiempo de guerra.
Recuerdo a un navarro que guerreó en Saibigain y prometió a San Antonio acudir todos los años en su fiesta (13 de junio) si salía con vida.

5) Las rogativas en tiempo de enfermedad, de peste.

Hoy, con el avance de la medicina sabemos acudir el médico. Pero entonces, el hombre se sentía impotente ante ciertas enfermedades. Además el" cólico miserere" se llevaba muchas vidas. Aún hoy, cuando la ciencia médica resulta incapaz. la gente sigue llegando para implorar la salud. Es una de las peticiones más frecuentes. La presencia de muchos exvotos en el santuario avalan esta costumbre. El Santuario tenía destinada su capilla para recoger y exhibir los exvotos. Era la manifestación de la presencia de la fe, de Dios, en la recuperación de la salud. A esa capilla llena de muletas, corsés, piernas ortopédicas, etc. se acudía para pedir un favor, pero era tan lúgubre que no invitaba a otro tipo de encuentro. Aprovechando que los mismos exvotos estaban en situación lamentable y que se iban a realizar algunas obras, desaparecieron los exvotos.

A los que estaban en buen uso se les llevó al hospital de Durango para que sirvieran a otros enfermos. Los que estaban totalmente destrozados se les quemó. Nosotros hemos respetado la fe de la gente sencilla y hemos tratado de dar una catequesis cuando se nos ha traído un exvoto. Les hemos acompañado a dar gracias a Dios, a ser coherentes en la vida, y a ayudar el prójimo como Dios lo hace con nosotros. Destaco algunas rogativas masivas pidiendo la salud:
-En 1833 contra el" cólera morbo asiático.
-En 1855 en la reaparición del "cólera".

Muchas de las promesas de acudir al Santuario o de peregrinar a pie se han debido a promesas a favor de la salud. Muchas entregas de velas o de encender velitas se deben a este ruego.

6) Las rogativas pidiendo agua o bonanza.

Se pedía a Mari de Anboto el buen tiempo, la buena cosecha o el buen pasto.
Luego se ha seguido pidiendo a San Antón y más tarde a San Antonio de Padua.
En este tema se ha llegado a confundir a los dos Santos.
Siendo San Antón el protector del campo y del ganado, la gente le ha sustituido implorando a San Antonio. Es una mezcolanza de religiosidad popular. El Joven ha robado la clientela al Viejo, pero ambos siguen siendo buenos amigos. Nuestro pueblo ha sido agrícola y pastoril.
Ha necesitado protección para tener buena cosecha y buenos pastos para el rebaño. Se ha sentido impotente ante las circunstancias adversas del tiempo. La tormenta, el pedrisco, la sequía, o el viento han sido sus enemigos. La misma Iglesia señalaba unos días con este fin. Por San Marcos (25 de abril) se hacían procesiones cantando las letanías. Pero las rogativas más intensas y numerosas se han realizado en tiempo de sequía. Destaco algunas más significativas:
-En 1856 pidiendo el final de la sequía.
-En 1911 se hizo procesión bajando las imágenes a los pueblos vecinos. La gente ha identificado las rogativas con esta súplica a favor de la lluvia.
Se presupone que toda rogativa es pidiendo el agua. Recuerdo que hace unos tres años había una considerable sequía. Se dijo en los medios de comunicación que el día de San Antón se iba a pedir agua. Algunos reporteros vinieron a grabar " el momento" en que el cura iba a hacer algún gesto espectacular pidiendo la lluvia...

7) Otras rogativas:

Dicen que entre los exvotos de la capilla del Santuario había algunos exvotos que hacían referencia al mar, a nuestra costa. Dicen que había dos maquetas de barcos y algunos salvavidas... Nosotros no los hemos conocido. Alguien se encargó de llevárselos... Es cierto que la gente de la costaba gente del mar, ha peregrinado a Urkiola en tiempos de naufragio y de dificultad.


Joseba Lejarza
Itzultzailea: Jesus Mari Agirre

No hay comentarios: