Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 7 de mayo de 2011

Errogatibak

El próximo sábado 18 de junio se celebrará la rogativa de Arratia a Urkiola. Una costumbre multisecular. Ahora bien, desde la mentalidad del siglo XXI, nos preguntamos: ¿qué son las rogativas? ¿Cuándo comenzaron las rogativas a Urkiola? ¿Qué se pide? Las parroquias de Arratia ¿qué celebran ese día en Urkiola?

Queriendo ser fieles al evangelio, rescatando la riqueza de la tradición, en diálogo con nuestros hermanos de Arratia... comenzamos una serie de entradas de la mano de algunos conocedores del tema.



Errogatibak dira otoitz publiko batzuk Jaungoikoari egiten jakozanak erremedioa lortzeko beharrizan larri baten aurrean. Normalean prozesino batzuk izaten ziran, eleizearen barruan edo kanpoan egiten ziranak, penitentzia modura eta nekazaritzarako mesede eske, letania errezatuz. Liturgia modura, prozesino batzuetan errezatuak edo kantatuak izateko ezarri ebazan Eleizeak. Seguru asko IV. gizaldian eratu ziran, baina errogatiben egunak ez ziran finkatu San Gregorio Handia aita santu izan arte, 590. urtean.

Errogatibak urtean bitan izaten ziran: San Markoren jaian, errogatiba edo letania nagusiak deitutakoak, eta Igokunde aurreko hiru egunetan, errogatiba edo letania txikiak deitutakoak. Gainera, modu berezian, aita santuak eta goitzainak urteko edozein sasoitan agindu ahal ebezan, zoritxar edo beharrizan publiko larrien kasuan. Baleiteke San Markoren errogatibek erromatarren Rogibaliaen lekua hartu izana; Robigaliak nekazaritzako festa tradizional batzuk ziran, egun berean Robigo jaungoikoaren ohoretan ospatzen ziranak, prozesinoak eginez soloetan zehar eta animaliak sakrifikatuz, eta helburutzat eukien jainko pagano haren mesedea lortzea ereintzak jagoteko eta babesteko.

Jeneralean errogatibak egiten ziran San Markoren jaia (apirilaren 25a) eta San Isidroren jaia (maiatzaren 15ea) bitarteko denporan, aldi hori sasoi erabakigarria izaten zalako gero uzta ona jasotzeko. Otoitzekin eta kantuekin egiten ziran prozesino honeek kristautasunez jantzitako errito batzuk dira, baina funtsean errito magikoak, herri askotan topatu daitekezanak.

Carmen Gozalo de Andrés
Historian lizentziatua
 



Argazkia: Iker Barrutieta

No hay comentarios: