Berrogei egun

viernes, 27 de mayo de 2011

Errogatiba 2011 Arratia Urkiola (4)

Bagilearen 18an, zapatuan, egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, aurten Mankomunitateak autobus bat ipiniko dau. Horretarako izena emon behar da parroki abakoitzean euro bat ordainduz. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta.

 

Oinezko ibilbide gidatua

Errogatibea oinez egin gura dabenek Zeanuritik abiatuko dan ibilbide gidatuan parte hartzeko aukerea izango dabe, holan, bide hau ezagutzen ez dabenei ibilbide klasiko baten barri eukiteko aukerea emongo jake. 
Urteerea Zeanuriko plazan izango da 07:45ean eta Soloetatik gora, Makaztuira igon eta Zumeltza eta Arkaolatik igaroz  Urkiolara helduko dira ibiltariak. Arrasitan, 15:00etan Urkiolatik aterako dira Zeanurira itzultzeko.

Aurtengo errogatibeak lema moduan “bakea, lana, osasuna”  esaldia eroango dau, eta lema horren sinbolo moduan arbola bat landatuko da Urkiolan. Zuhaitza sartu aurretik, 11:00etan, Arratiako abadeak emongo daben meza ospatuko da.

Jon Urutxurtu


No hay comentarios: