Jesusen hitza

sábado, 18 de diciembre de 2010

Artea: San Martin ermitea teilatu barriaz



Erabarritzen dihardue Arteako San Martin ermita eder eta bitxia.
Arteako San Martik ermitari teilatu barria egin deutsoe eta azken ikutuak emotea baino ez jake falta. Azken hogeita hamar urteetan ermita nabarmen hondatu da eta ezinbestekoa zan erabarritzea; teilatua amaitzean, lehenengo fasea burutuko da.

San Martín de Artea, ermita de valor singular, en restauración
La ermita de San Martín en Artea cuenta ya con una nueva cubierta que quedará totalmente rematada en pocos días. Es la primera fase de una restauración necesaria tras el importante deterioro que ha sufrido la ermita en los últimos treinta años.



Eraikin hau XVI. mendekoa da, “nabarmena da ermitako aberastasuna eta merezi dau konpontzea”, dino Felix M. Iturriaga Monumentu Ondarerako Gotzaitegiko Arduradunak.

Ermitaren erabarritze lanei ekiteko, Udalak, Arteako Parrokiak, Gotzaitegiak eta Diputazinoak hainbat batzar egin dabe, lanak zehazteko eta finantzaketa bideak bilatzeko; gainera, Labayru Institutuko eta Eleiz Museoko etnografia sailekoekin hartu-emonak izan dabez, margoei, erretaulari, irudiei eta altzariei dagokienez. Ondarerako Gotzaitegiko Ordezkaritzak beharrezkotzat jo eban kasu hau erakunde desbardinen artean aztertzea eta aitatutako laguntza teknikoa eskatzea, ermita hau apartekoa dalako arkitektura, etnografia, arte eta altzari mailan.

Solasaldi honeen ondorioz, ermita fase desbardinetan erabarritzeko erabagia hartu zan, lanen ostean bere bitxitasunari eutsi nahirik. Lehenengo fasean ermitaren teilatu osoa konponduko da, etxebizitzarena eta korta eta lastategia izan zan eraikinarena barru, kanpotik begiratuta, elementu guzti honeek eraikin bakarra osatzen dabelako. Horma-irudiak, erretaula eta irudiak gehiago hondatu ez eitezan, ‘Equipo VII’ erabarritzeetarako enpresari ahalik eta gauza gehien ermitatik aterateko eta gainerakoak babesteko agindu jakon. Lan honeen kostua 3.020,80 eurotakoa izan da.

Bere aldetik, teilatua aldatzeko eta kanpai-horma aztertzeko lanen zenbatekoa 45.544,51 eurotakoa izan da. Fase hau datorren astean amaituko dalakoan dagoz. Lan honeek ordaintzeko, Udalak 25.000 euro emon ditu; Diputazinoak, 20.000 euro eta gainerako 3.565,31 euroak parrokiak jarri ditu. Jose Floren Urutxurtu arkitekto teknikoak arduratzen dihardu lanen zuzendaritzaz. Hurrengo faseetan, horma perimetralak eta azpiharria erabarrituko dira eta horma-irudiekin, erretaulagaz, irudiekin... amaituko dabe.

La edificación, que data del siglo XVI "tiene su riqueza y merece la pena su restauración", destaca Felix Mª Iturriaga, Responsable de Patrimonio Monumental del Obispado.

A fin de acometer la restauración de la ermita, el Ayuntamiento, la Parroquia de Artea, el Obispado, la Diputación han mantenido diversos encuentros, con el fin de acordar qué hacer y cómo financiar las obras, contando también con los servicios técnicos del Instituo Labayru en etnografía y del Museo Diocesano por lo que se refiere a sus pinturas, retablo, imágenes y mobiliario. La Delegación de Patrimonio del Obispado juzgó necesario analizar el caso interinstitucionalmente y con la ayuda técnica mencionada tras constatar la singularidad arquitectónica, etnográfica, artística y mobiliaria de la ermita.

Como resultado de estas conversaciones se llegó a la conclusión de rehabilitar la ermita en varias fases, tratando de mantener su singularidad. La primera fase consiste en restaurar la cubierta completa de la ermita, que abarca también a la vivienda y al edificio que sirvió de cuadra y pajar, que, exteriormente, forman un todo con la ermita. Con el fin de evitar un deterioro aún mayor de las pinturas murales, el retablo y las imágenes, se encargó a la empresa de restauraciones Equipo VII que retirase todo lo posible y protegiese el resto. El coste de estos trabajos ha ascendido a 3.020,80 €.

Por su parte, los trabajos de sustitución de la cubierta y revisión de la espadaña han ascendido a 45.544,51 €. Está fase concluirá previsiblemente la próxima semana. Para financiar estas obras el Ayuntamiento ha aportado 25.000 €.; 20.000 €. La Diputación y, los 3.565,31 €, restantes han corrido a cargo de la Parroquia. La dirección de las obras está siendo llevada a cabo por el arquitecto técnico José Floren Urutxurtu. En fases sucesivas se acometerá la restauración de los muros perimetrales y solera, para concluir con la restauración de las pinturas murales, retablo, imágenes, etc.

Felix Mari Iturriaga