Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 20 de diciembre de 2010

Zeanuri: Palenque bertatik liburua aurkeztuko dau Jose Mari Kortazarrek Zeanuriko Kultur Astean

Palenqueko bizimodura hurbilduko gaitu Jose Mari Kortazar abadeak liburu honen bidez.


“Palenque bertatik liburua aurkeztuko du Jose Mari Kortazarrek Zeanuriko kultur etxean abenduaren 23an.

Liburu honetan bertako nekazarien arazoak eta esperantzak, emakumeen egoera, lurra eta giza eskubideak, umeak, banana eta kakaoaren historia, bertako kultura eta hango ipuin bat be badakar. Jose Mari zazpi urte bizi izan zan Palenquen eta hango bizimodua Euskal Herriko jendeari erakutsi nahi dio liburu honetan. 

Liburu hau ez da umeentzako liburua, gazteentzako eta nagusientzako da, baina nagusien laguntzaz umeek ere irakurri leikie. Zeanuriko kultur etxean izango da liburu honen aurkezpena. Aurkezpenaren ostean txokolate beroa egongo da bertako kakaoagaz.

 Ines Erdozia


No hay comentarios: