Jose Angel Agirre Camerundik

lunes, 13 de diciembre de 2010

Zeanuri: parrokoaren eskutitza. Carta del párroco



Hartu eizue nire agurrik beroena zuen artean parroko lez nagoan lehenengo gabonak ospatzear dagozala. Batzuk ezagutzen zaituet izen eta aurpegiz, beste batzuk aurpegiz, badira inoiz ikusi bakoak ere. Joseba Iturberi esker beste batzuk zuen etxeetan bisitatu zaituet Gure jauna eroateko momentuan.

Recibid mi más cariñoso saludo a punto de celebrar mis primeras navidades como párroco entre vosotros. A unos pocos ya os voy conociendo de cara y de nombre, a otros me suena la cara, también hay muchos que todavía no he conocido. Gracias a Joseba Iturbe a otros muchos os he visitado en casa al llevaros la comunión.



Esperantzaz eta arduraz bizi dodaz hilebete honeek. Esperantzaz toki barriak, herri barriak, jende barria ezagutzeko aldia dalako. Arduraz gure elizbarruti maiteak une larriak bizi dituelako, eta nigan jarri daben ardura (Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu eta Igorre) larregi izango delakoan edo.

Arazoak arazo, ahaleginduko naz zuekin egoten mezatan, zapatu bitik behin eta domeka bitik behin. Eguazten arrastiak ere bertoko taldeekin egoten ahaleginduko naz: katekesiko guraso eta umeak, liturgia, ekonomia, pastoral batzordea, ezkongaiak etab. Larrialdietan deitu beldur barik.

Jakitun nago zuen laguntza barik ezinezkoa dala Zeanuriko parrokia aurrera eroatea ebanjelioa zabalduz, bizitza ospatuz eta pobretuak kontuan hartuz. Zuekaz batera egin gura neuke lan arlo guztietan.

Harrituta nago zeaniztarrek zelan maite dozuen parrokia eta eleizea ikusita. Eskerrik asko zuen harrera onagaitik.


Vivo estos meses con esperanza y preocupación. Esperanza al ser un tiempo para conocer nuevos pueblos y personas. Preocupación por los momentos críticos de nuestra Iglesia de Bizkaia y porque pienso que han puesto en mis manos demasiada responsabilidad (Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu e Igorre).

A pesar de las dificultades intentare estar con vosotros celebrando la eucaristía un sábado y un domingo cada dos. Los miércoles a la tarde procuraré estar disponible para acompañar a los grupos parroquiales: padres y niños de catequesis, liturgia, economía, consejo pastoral, novios… En caso de emergencia llamarme sin miedo.

Tengo claro que sin vuestra ayuda es imposible llevar adelante la parroquia de Zeanuri anunciando el evangelio, celebrando la vida y sirviendo a los más empobrecidos. Quisiera trabajar con vosotros en estos campos.

Me alegra comprobar como amáis a la parroquia y a la Iglesia. Eta eskerrik asko por vuestra acogida.



Jose Mari Kortazar

No hay comentarios: