Benetako mirari

lunes, 13 de enero de 2014

Espirituaren suaz Con el fuego del Espíritu: Jose Antonio Pagola



Lehen kristau-elkarteak ardura handia izan zuten Joanen eta Jesusen bataioak bereizteko: Joanek Jordan ibaiko uretan murgiltzen zuen jendea; Jesusek, bere bataioaz, bere Espiritua ematen zuen, bere jarraitzaileen bihotza garbitu, berritu eta eraldatzeko. Jesusen Espiritu hori gabe, Eliza itzali egingo litzateke eta agortu.

domingo, 12 de enero de 2014

Lemoako Epifania: dotore-dotore

Lemoa 2014
Lemoan ere Epifaniaren antzespen dotorea burutu dabe katekesiko familiek Udaletxean hasi eta parrokian amaituz. Comenzando en el ayuntamiento y con final en la parroquia, las familias de KT de Lemoa han culminado con éxito la organización de la represantación de la Epifania.

viernes, 10 de enero de 2014

Ekuadorreko oihaneko herrien amaiera oso gertu egon liteke: Miguel Angel Cabodevilla

Argia argazkia
Ekuadorren hiru hamarkadaz bizi eta gero, Amazoniako herrietan aditua da Miguel Angel Cabodevilla kaputxino nafarra. Hogei liburu baino gehiago idatzi ditu Ekuadorreko indigenez, baina azken lana, Una tragedia ocultada, polemika iturri bihurtu da. Koldo Azkuneren alkarrizketa Argia astekarian.

jueves, 9 de enero de 2014

Bediako Epifania: herri osoa frontoian!

Bediako frontoia 2014
 
Arrakastasua eta beroa aurten be Bediako Epifania. Magoak frontoira sartzean Belen herria ikusten dabe jaiotza bizi baten irudiz. Hango barri gehiago jakiteko, antolatzailetariko bat  dan Igonegaz egin dogu berba:

miércoles, 8 de enero de 2014

Arratiako tranbia (1902-1964)



Aurten 50 urte gure tranbiak ibiltzeari itxi eutsola. Hona hemen Gustavo Vieities jaunari eskerrak sasoiko tranbiaren irudi batzuk. Ezetz igarri zein herri ikusten diren atzeko planoan?

lunes, 6 de enero de 2014

Beste etapa bat Una nueva etapa: Jose Antonio Pagola



Jesusen profeta-jarduera kontatu aurretik, haren bizitza errotik aldatuko duen haren esperientzia batez mintzo zaizkigu ebanjelariak. Joanen bataioa hartu ondoren, Jesusek sentitu du Jainkoaren Seme maitea dela, goitik behera Espirituaz betea. Espiritu horrek arnasturik, Jesusek ibiliari eman dio guztiei hots egiteko, bere bizieraz eta mezuaz, gizakiaren adiskide eta salbatzaile den Jainko baten Berri Ona.

domingo, 5 de enero de 2014

Kontakizun txundigarria Relato desconcertante: Jose Antonio Pagola



            Jesusen aurrean jarrera oso desberdinak har daitezke. Hiru lagun-taldek izan duten erreakzioaz mintzo zaigu magoen kontakizuna. Batetik, pagano batzuk Jesusen bila dabiltza, izar baten argi txiki batek gidaturik. Bestetik, Tenpluko erlijioaren ordezkariak ageri dira, haurraren arazoa bost axola zaiela. Hirugarren, Herodes errege boteretsua, soilik arriskua ikusten du Jesusengan.

sábado, 4 de enero de 2014

Arratiako Unibersidadea



Gaur egun modan dagoana I + D eta holakoak dira. Ikertu, barrikuntzak, bide barriak... enpresa munduan, gazteen hezkuntzan, han eta hemen.
Aldaketa itzela izan da urte gitxian. Lehen, esperientzia zan jakituriaren oinarria. Gaur egun, barritasunaren atxakiaz zaharren zuhurtziak eukan balioa alperrik galtzen itxi dogu.

viernes, 3 de enero de 2014

Arratiako KT: Artean ospatu da Gabon Jaia: 170 argazki!


           Abenduaren 21ean, zapatuan, Artean arratsaldeko 16,45etatik 19,00etara Familia arteko Gabon Jaia ospatu dogu Arratia mailako katekesian gabizenok. 8 parrokia, ehunka lagun eta familia, 60 litro txokolate, 300 kilo janari Elikadura Bankurako, hamaika kanta eta bertso, eta konta ezinezko ilusioa eta alaitasuna. Zorionak antolatzaileei eta parte hartzaileei!