Jesusen hitza

miércoles, 23 de septiembre de 2020

Oración para el Tiempo de la Creación 2020 Otoitza Kreazioaren Aldirako


 Con motivo del Tiempo de la Creación 2020, que comenzó el 1 de septiembre de 2020 y se prolonga hasta el próximo 4 de octubre, el Movimiento Católico Mundial por el Clima ha preparado una oración. Aquí la tienes en euskera y castellano.

2020ko irailaren 1ean hasi eta urriaren 4ra arte iraungo dauen 2020ko Kreazioaren Aldia dala eta, Klimaren Aldeko Munduko Mugimendu Katolikoak otoitz bat prestatu dau. Hemen dozu euskeraz eta gaztelaniaz.

Otoitza Kreazioaren Aldirako (2020-09-01 / 10-04)

 

Biziaren Kreatzailea, zeure hitzaz. landareak eman zituen Lurrak, eta haiek, fruitua eman zuten mota orotako hazia eta arbolak. Orobat eman zituen Lurrak ibaiak, mendiak, minerala, itsasoak eta oihanak, biziaren sostengu.

 

Guztien begiak zenituen zeuri begira bizidun ororen premiak asetzeko. Eta aldiaren luzeran barna Lurrak eutsi dio biziari. Planeten egun eta aroen zikloekin, eraberritzearekin eta hazkundearen, eskua zabaldu zenuen sorkariei janaria emateko unean unekoa.

 

Zeure Jakinduriaz, Sabbath bat ezarri zenuen; aldi bedeinkatu bat, guk atseden hartzeko, eman duzun guztiagatik zuri eskerrak agertzeaz batera; aldi bat, gu neurrigabeko kontsumotik liberatzeko; aldi bat, bide emateko Lurrak eta sorkari guztiek ekoiztearen zamatik atseden har dezaten.

 

Baina, egun hauetan, planeta beraren mugak baino harago eramaten ari da gure bizitza. Gure hazkunde-beharra, eta amairik gabeko gure ekoizpen eta kontsumo-zikloa ahitzen ari dira gure mundu hau. Oihanak agortzen ari dira, lurra lehortzen, soroek huts egiten dute, basamortuak handitzen ari dira, itsasoak azidotzen, ekaitzak bortitzago ari dira bilakatzen. Ez diogu utzi Lurrari Sabbatha gordetzen, eta borrokan ari da Lurra nola eraberrituko.

 

Kreazioaren Aldi honetan, eskatzen dizugu: eman diezazugula adorea geure planeta honentzat Sabbath bat ospatzeko. Indartu gaitzazu fedez zure arduran konfiantza izateko. Arnastu ezazu gure sormena emana duguna partekatzeko. Irakats iezaguzu premiazko dugunarekin konformatzen. Eta Lurrarentzat Jubileu bat aldarrikatzen dugun honetan, bidal ezazu zeure Espiritu Santua kreazioaren aurpegi zabala eraberritzeko. Kreazio osoari Berri Ona hots egitera etorri zen Haren, Jesu Kristoren, izenean. Amen.


 

Oración para el Tiempo de la Creación (2020-09-01/10-04/

 

Creador de Vida, por Tu palabra, la Tierra produjo plantas que dieron semillas y árboles de todo tipo que dieron frutos; los ríos, las montañas, los minerales, los mares y los bosques sostuvieron la vida.

 

Los ojos de todos te miraban para satisfacer las necesidades de cada ser vivo. Y a lo largo del tiempo la Tierra ha sostenido la vida. Con los ciclos planetarios de días y estaciones, renovación y crecimiento, abriste tu mano para dar a las criaturas el alimento en el momento adecuado.

 

En tu Sabiduría, concediste un Sabbath; un tiempo bendito para descansar en gratitud por todo lo que has dado; un tiempo para liberarnos del consumo desenfrenado; un tiempo para permitir que la Tierra y todas las criaturas descansen de la carga de la producción.

 

Pero en estos días nuestra vida está llevando al planeta más allá de sus límites. Nuestras demandas de crecimiento, y nuestro interminable ciclo de producción y consumo están agotando nuestro mundo. Los bosques se agotan, la tierra se seca, los campos fallan, los desiertos avanzan, los mares se acidifican, las tormentas se intensifican. No hemos permitido a la Tierra guardar su Sabbath, y la Tierra está luchando por renovarse.

 

Durante este Tiempo de la Creación, te pedimos que nos concedas el valor de celebrar un Sabbath para nuestro planeta. Fortalécenos con la fe para confiar en tu providencia. Inspira nuestra creatividad para compartir lo que se nos ha dado. Enséñanos a estar satisfechos con lo necesario. Y mientras proclamamos un Jubileo para la Tierra, envía tu Espíritu Santo para renovar la faz de la creación. En el nombre de Aquel que vino a proclamar la buena nueva a toda la Creación, Jesucristo.

 

Amén.

 


No hay comentarios: