Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 17 de febrero de 2019

Artea: Aita Onaren parabolea

Aita Onaren paraboleak gu be besarkatu eta parkatzera eroaten gaitu. Kanta eta otoitzez hauxe sakondu dogu domekako familia ospakizunean Arteako parrokian.







FAMILI MEZA OTSAILAK 17

SARRERA (NEREA)
              Egun on, Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi.
            Kristoren heriotza-piztuerak, ospatzeko eguna dogu domekea. Berari esker, gu ere piztuko gareneko itxaropena sendotzeko eguna. Pazkoan dago izan ere, kristau-bizitza osoaren egia. Jesus berbiztu dalako, badakigu Jesusen zoriontasunen eskeintza zorionezko eskeintza dala. Kristo berbiztu eta bizi dalako, hark proposaturiko bidea egiazko zorionaren bidea dogu.
KANTA
TOKI BAT EIOZUE
LAGUN BERRIARI
ALKARTUTZEN BAZARIE
EGINGO DA ESERI
ADISKIDETASUNAKIN
POZEZ TA ALAIKI
BIHOTZ ASKATUAREKIN
HITZ EGIN BERARI
BERAK  MAITASUNAREKIN
LAGUNDUKO  GURI (BIS)
ABADERAN AGURRA
Aitaren eta semearen......
Jainko Jauna, Aita ona izan bedi zuekin.....


ERRUKIA KANTA
ZERU GOITIK HELDU ZIÑEN
JAUNA GURI ENTZUN
GARBITU PEKATU LOHIAK
IZAN GAITEZEN LAGUN
MAITATU IZAN GAITUZU
GUK EGIN ARREN PEKATU
ZUREKIN DANA DATA ONA
GUTAZ JAUNA ERRUKITU (BIS)

LEHEN OTOITZA Danon artean pantailan:
Jainko Aita-Ama Ona:
Jesus dogu argi
Eta gure osasun
Zutitu eta Jauna
Goratu daigun!

NEREAK: Erreka ondoko zugaitzak ur bila luzatzen ditu bere sustraiak eta ura da bere bizi-iturria. Gure bizi-iturria Jaungoikoa da.
LEHEN IRAKURGAIA
Jeremias Profetaren liburutik (Jr 17, 5‑8)
Hauxe dino Jaunak:
«Madarikatua, bere itxaropena gizonagan dauana, bere indarra haragian bilatzen eta bihotza Jaunagandik urruntzen dauana. Kardulatza basamortuan lez izango da; hona etorten bajako ere, ez dau ikusiko; basamortu errean bizi izango da, inor bizi ez dan lur gazian.
      Bedeinkatua, Jaunagan ustea dauan gizona, bere itxaropena Jaunagan dauana. Ur ertzetan landatutako zuhaitza lakoa da, ur bizien ondoan botako dau bere zuztarra; ez dau beroaren bildurrik, bere orriak beti hezerik; lehor urtean ez deutso ardurarik; ez deutso itziko frutua emoteari».
Jaunak esana.

SALMOA KANTA
MAITASUNA EREITERA
ATERA ZEN EREILEA;
ZABAL BIHOTZA ETA HAUSNARTU
JAUNGOIKOAREN HITZA
JAUNGOIKOAREN HITZA!.

Lur landuko haziak soilik
eman zitun fruituak,
batak gutxi, besteak asko,
nork bere neurrikoak
NEREAK:
Gaurko Ebanjelioaren ordez hile honetako parabola entzungo dogu.
Jesusi entzuteko prestatuz, kantau dagigun  "Aleluia".
EBANJELIOA
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 15,11-32)

Aldi haretan, zergalariak eta pekatariak piloka hurreratu ohi jakozan Jesusi entzuten. Eta farisearrak eta idazlariak alkarregaz marmarrean hasi ziran esanez «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau eurakaz».
     Orduan Jesusek parabola hau esan eutsen:

     «Gizon batek seme bi eukazan; gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu dagokidan senipartea ondasunetatik" Eta aitak banandu egin eutsezan ondasunak. Egun gitxi barru, seme gazteena, bere gauza guztiak batu eta urrunera joan zan; eta nasaikerian bizi izanez, ondasun guztiak jan zituan.

     Eukan guztia eralgi ondoren, gosete handi bat sortu zan lurralde haretan eta beharrizana sentitzen hasi zan mutila. Orduan herri haretako bategana joan eta haren morroi jarri zan, eta harek bere larreetara txerrizain bialdu eban. Txerriek jaten eben ezkurrez bete nahi izaten eban sabela, baina inok ez eutson emoten.

 Orduan bere barrura bihurtu eta esan eban: "Hamaika morroi bada gure aitarenean nahiko ogi daukala eta ni hemen goseak hilten! Jagi eta banoa neure aitagana, eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka; ez dot gehiago zure seme izenik merezi; hartu naizu zure morroietako bat lez». Eta jagi, eta bere aitagana abiatu zan.

 Oraindino urrun egoala ikusi eban aitak, eta erruki izan eban; joan zan arineketan haregana, besarkatu eban eta mosuka hasi jakon. Semeak esan eutson: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka, ez dot gehiago zure seme izenik merezi».

 Aitak, ostera hoanean esan hutsen bere morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik ederrena, eta jantzi egiozue; ipini egiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil; jan daigun, eta jai egin: nire seme hau hilda egoan eta biztu egin data; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta." Eta hasi ziran jai egiten.

 Seme zaharrena soloan zan. Eta handik etxera hurreratzekoan, soinu eta dantzak entzun zituan eta: morroi bati dei eginda, ha zer zan itaundu eutson. Morroiak erantzun: "Zure anaia etorri da, eta aitak zekor gizena hil dau, semea onik aurkitu daualako". Ha hasarratu egin zan, eta ez eban sartu gura. Eta aita, urtenda, sartzeko erreguka hasi jakon. Baina semeak erantzun eutson aitari: "Horrenbeste urtetan zure zerbitzuan egon, zure esanik behin ere egin barik itzi ez, eta aumatxo bat ere ez deustazu sekula emon lagunartean jateko; eta emagalduakaz bere ondasuna janda, zure seme hori etorri danean, zekor gizena hil deutsazu".

 Aitak orduan : "Seme, zu beti neugaz zagoz, eta nirea dan guztia zeurea dozu; jai egin behar genduan eta poztu, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta"»


HOMILIA
Besarkadak adierazten dau marrazkian parabola honen barru barruko esangurea. Itzuli dan seme gaztea bere Aitagaz bat eginik! Argia. Batasuna.
Atzean, gerizpean, seme nagusia, jeloskorra, ez dau parte hartuko besarkadan, jaian. Ilunpetan bizi da, beste mundu baten.
Noiz urruntzen gara Aitarengandik? Ejenplu zehatzak ipini.
Noiz itzultzen gara?

JAINKO HERRIAREN OTOITZA
ABADEAK:
Senideok, aurkeztu deioguzan Jaungoiko gure Jaunari gaurko gizon-emakumeen beharrizanak eta uste osoz Haren laguntasuna eskatu dagigun:
1.     Eliza osoa eta kristau bakotxa eskuzabaltasun, zerbitzu jarrera eta solidaritza eredu izan       gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
2.     Munduko herri zapalduen alde, gerran edo gerraren ondorioz sufritzen dabenen alde euren egoera larri horretan gu guztion laguntza euki dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
3.     Beren zoriona dirua eukitean oinarritzen dabenen alde: benetako zorion-bidea aurkitu dagien, pobreak serbitzatuz eta sufritzen dabenei lagunduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
4.     Eukaristi honetan alkartu garen guztion alde: geuk ere, Jesusen Piztueraren argitan, geure zorion-bidea aurkitu dagigun.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
ABADEAK:
Entzun, Aita ona, zure seme-alabon eskariak; emoiguzu bihotz errukitsua eta sortu gugan solidaritzazko jarrerak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

EZAUGARRIAK:
OGIA 
ARDOA
KALIXA
BESARKADA BANA GURASOENGANA JOAN ETA EMON.
PEGATINEA IPINI POSTERREAN

DIRUA BATZEA 

OTOITZA (PANTAILAN)
Jainko Aita-Ama Ona:
Ogi eta ardoa honekaz
Gure bizitza guztia
Eskaini gure deutsugu:
Nahiak eta ezinak.
Zure ondoan
Argia eta bakea doguz!

SANTUA KANTA
SANTU SANTUA DA GURE AITA
ZERUETAKO JAINKOA
ZERU LURRAK BETEERIK DAUKA
BETIKO ZURE DISDIRAK
BEDEINKATUA GAUR DATORRENA
JAUNGOIKOAREN IZENEAN
HOSANA ZERU GOOIENETAN
HOSANA ZERU GOIETAN
GURE AITA KANTA
GURE AITA ZU ZARA
ZERUETAN ZARANA
SANTU BEDI ZURE IZENA
BARKA BEDI GURE HOBENA
GAITZ GUZTITIK ALDIORO ATARA
GAITZAZU GUZTIOK ZUK JAUNA
(uuuuu….Gure aita zeruetan zarana,…)
BAKEA
ZURE  ESKUA JARRI EZAZU
GAUR,  LAGUNEN  ONDOAN,
ALKARTASUNA  ESKEINI EZAZU
BIHOTZ  OSOAN,
BERA  DA  LAGUNA,
BERA  ZURE INDARRA, (BI)

ZURE  GAUEKO  ALAITASUN ETA  IZARRA
ZURE BIHOTZA JARRI EZAZU GAUR, LAGUNEN
ONDOAN,
ALKARTASUNA ESKEINI EZAZU BIHOTZ OSOAN,
BERA DA LAGUNA,
BERA ZURE INDARRA,
ZURE GAUEKO ALAITASUN ETA IZARRA.     


JAUNARTZEA
HONA  BILDOTS  EZTIA
EGIAZKO  OGIA
ZERUTIK  DA  JATZIA
JAINKO  MAITIA.

Gure artzain ona
ta egilea
aitarik maitena
zeru emoilea.

 HONA BILDOTS ……
OHARRAK:                Pegatinea eta argazkia

AZKEN OTOITZA (Danok pantailan)
Jainko Aita-Ama Ona:
Zenbat kostetan jakun
Guri parkatzea.
Eta zu beti prest
Gu parkatzeko.
Eskerrik asko
Hain ona zarelako!

AZKEN AGURRA
Gaurko ebanjelioan zoriontasunaren bidea agertu jaku. Eukaristiaren mahaiak zorionezko alkartean sendotu gaitu eta zoriontasun bidean aurrera egiteko indarra eta adorea emon deusku.

ASKO MAITE GAITUN LAGUN BAT DOGU,
GUK DOGU, GUK DOGU.
ASKO MAITE GAITUN LAGUN BAT DOGU,
JESUS  DAU IZENA

BERAGAZ BIZIKO GARA ALKARTUTA
OTOITZ  ETA  LANEAN (BI).

ASKO MAITE GAITUN AMA BAT DOGU,
GUK DOGU, GUK DOGU.
ASKO MAITE GAITUN AMA BAT DOGU,
JESUSEN AMA DA.

BERAGAZ BIZIKO GARA ALKARTUTA
OTOITZ ETA LANEAN (BI).

No hay comentarios: