Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

viernes, 31 de enero de 2014

Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat

Arratiako Elizak 3 astetan zehar kanpaina txiki bat egingo dau Eukaristia eta abade bako ospakizunen ganean.
La Iglesia de Arratia da inicio a un ciclo de tres semanas dedicados a la Eucaristía y a las Asambleas dominicales en ausencia de presbítero (cura).






Eukaristiak Eliza egiten dau



         Aurtengo Otsailean, hiru domeketan, hiru homilien bitartez, hiru gai erabiliko doguz Arratiako parroki guztietan sakonetik aztertzeko: 1) Eukaristiak Eleizea egiten dau; 2) Jaunaren Eguneko Abadea bako elizkizuna (ADAP deritxona); 3) Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat

            Jaunaren Egunaren ospakizun bete-betea Eukaristia da, pazko-oroimena. Kristoren heriotza eta biztuera da kristau fedearen ardatz nagusia, eta hortik sortzen da liturgi ospakizunaren mamina.
            Eukaristia, domekako alkarte-ospakizuna, oinarri oinarrizko atala da bai Eleizearentzat baita be kristau bizitza oparoarentzat. Apostoluengandik eta lehen kristauegandik jasotako testigantzat (tradizinoak) guzti hau baieztatzen dau. Apostoluen Ekintzetako liburuan hauxe agertzen da: lehen kristauak apostoluen irakatsian, bizi alkartasunean, ogia zatitzean eta otoitzean zintzo bizi ebela fedea.
Vatikano II. Kontzilioak be hauxe dino:
“ Eleizeak, tradizino apostolikoa sortzen dan unetik, zortzi egunetik behin ospatzen dau pazko misterioa, bidezko danez, Jaunaren Eguna edo domekea deritxon egunean “.
            Lehenengo kristau belaunalditik hasita, hutsik barik, gaur arte bete izan dau Eleizeak praktika hau.
            Eleizea egiterakoan Eukaristiak daukan garrantzia azpimarratu nahi dogu. Izan be, kristauok domekan Hitzaren eta Ogiaren mahai inguruan parte hartzen dabenean Eleizea lez autortzen dabe euron burua.
           
Beraz, domekea, Jaunaren Eguna izateaz gain, Eleizearen eguna ere bada. Eta hori, domekako batzarrean parte hartzeak nabarmentzen dau. Eukaristian ez dogu Jesus berbiztuaren oroimena bakarrik ospatzen; Jesus berberarekin alkartzen gara bere hitza entzunez eta bere presentzia egiztatuz eukaristi ogia hartzerakoan. Horregaitik dinogu Jaunaren Eguna ospatzea ez dala soilik eliz agindu bat edo ohitura bat betetzea; baizik eta kristau izatean oinarrituta dagoan esperientzi sakon eta eraginkor baten parte hartzea.

            Eleizearen lekua ez da toki sakratua edota tenplua  soilik. Eukaristia ez da ere tenpluan amaitzen. Bizitzara eroan behar dogu Eukaristia. Eukaristian bizi izandako balore, esker on, konpromiso eta bizi poza guztiak gure gizartean egiztatu behar ditugu praktikan jarriaz gure eguneroko jardunetan.
            Gure kantu eder batek dino: “Zure hitza entzutera eta ogia hartzera, zure etxeko mahaira elkarrekin batu gara ”. Labur-labur esanda, horra hor domekako Eukaristia ospatzeak daukan garrantzia gure kristau bizitzarako eta geure buruak Eleizearen parte dirala oso osoan sentitzeko.
            Gu ere, sarritan, ohituraren ohituraz edo, Eukaristiaren baloreak galtzeko arriskuan gagoz. Jesusen mahaian danok gara mahaikide. Ogi beretik jaten dogu eta Hitz bardinez argitzen gure bizitzarako irizpideak. Ez ete da guzti hau eskerrak emotekoa?. Aspaldikoa da Vatikanoko II. Kontzilioak esandakoa: “Eukaristia da kristau liturgia osoaren helmuga eta iturburua ”.

La Eucaristía crea Iglesia



En este mes de febrero, durante tres domingos sucesivos y por medio de tres homilías comunes, en todas las parroquias de Arratia vamos a tratar de profundizar en tres importantes temas: 1) La Eucaristía crea Iglesia; 2) Celebraciones en ausencia del sacerdote (las llamadas ADAP); 3) El domingo nos une a Jesús y a la comunidad.
 La Eucaristía es la mejor y más adecuada forma de celebrar en toda su riqueza el Día del Señor. Hacer  memoria y celebración de la pascua de Jesús, de su muerte y resurrección, pertenece a las raíces mismas de la experiencia cristiana y es fuente de la que brota toda la significatividad de la liturgia creyente.
            La Eucaristía del domingo, como celebración de la asamblea cristiana, se sitúa en la centralidad de la vida de la Iglesia y del cristiano. Tanto el testimonio recogido de los apóstoles como de las primeras comunidades (lo que llamamos “tradición”) certifica todo lo anterior. En el libro de los Hechos de los Apóstoles se nos dice que las primeras comunidades eran fieles a su fe en la escucha de la enseñanza de los apóstoles, en la vida en común, en la oración y en la fracción del pan.   
            Así mismo, el Concilio Vaticano II subraya:
“La Iglesia, desde el momento mismo de la tradición apostólica, celebra cada ocho días el misterio pascual en el domingo, celebrando así, como se debe, en ese misma fecha, el llamado Día del Señor”.
            La Iglesia ha conservado esta práctica, ininterrumpidamente hasta hoy, desde las primeras generaciones de cristianos.



Los cristianos, al tomar parte en la mesa del Pan y de la Palabra el domingo, se manifiestan e identifican como Iglesia. 
Por lo tanto, el domingo, además de ser el día del Señor, es también el día de la Iglesia. Y esto lo atestigua y certifica la asamblea dominical.
 El lugar de la Iglesiano se reduce al templo, a lo sagrado. Tampoco la Eucaristía termina en el templo. Llevamos la Eucaristía a la vida. Debemos llevar a la práctica de nuestro quehacer diario todos los valores vividos en

 Dice una hermosa canción: “Alrededor de tu mesa venimos a recordar que tu Palabra es camino, tu Cuerpo fraternidad”. De qué forma más breve condensa esa canción lo que es la Eucaristía como aspecto fundamental de la vida cristiana y como expresión inequívoca de nuestra pertenencia a la Iglesia.
 También nosotros, por la fuerza de la costumbre o por otros motivos, podemos estar perdiendo el sentido de la importancia de la misa dominical. Comemos el mismo Pan y clarificamos nuestros criterios para la vida a la luz de la misma Palabra. ¿No es esto motivo de agradecimiento sincero? Hace ya mucho nos lo recordaba el Vaticano II: “La Eucaristía es fuente y meta de toda la liturgia cristiana”.

 

Publicar un comentario