Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
HIRUTASUN
GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - C
Klausurako bizieraren eguna:
«Klausurako bizitza. Bihotz otoizlari eta misiolaria»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Hirutasun Guztiz Santuaren eguna ospatutzen dogu. Hirutasunak zera
gogoratzen deusku: Jaungoikoa, bere misteriorik sakonenean, bere agerkunderik
sakonenean, ez dala bakartadea, familia baino.
Jaungoikoa maitasunezko hartu-emona da; Jaungoikoa sortzen gaituan, senide
egiten gaituan, bere Espirituagaz munduan barrena bialtzen gaituan maitasunezko
hartu-emona da.
Klausurako bizieraren alde otoitz egiteko eguna dogu
gaurkoa. «Klausurako bizitza. Bihotz otoizlari eta misiolaria» goiburuaren
haritik.
Guztiok otoitzean bat eginik, Hirutasun deunaren eguna ospatu
dagigun, Aita, Semea eta Espiritu Santua
geure bizitzan onartuaz.
"Zein gozo ta eder dan, guztiok alkartu"
DAMU-OTOITZA
Senideok: autortu daiguzan geure pekatuak, Hirutasun
Deunaren misterio santua ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, Aitak gizon-emakume guztiak salbatzera
bialdua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure bitarteko
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitagaz eta Espirituagaz batasunean bizi
zareana. ERRUKI, JAUNA.
AINTZA
Elizak aspalditik
Hirutasun guztiz santuari abesten deutsan goratzarrea abestu dagigun.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 8, 22-31:
Irakurgaia Jaungoikoaren Jakituriari kantu bat da. Lurra
izaten hasi baino lehenago sortua izan zan Jakituria hau Jesusen irudi da.
Erantzun-Salmoa: 8. Salmoa
Ortziaren eta lurraren sortzea eratu
eban arkitetoa Jainkoa dala esango deusku erantzun salmoak.
"Zure izena, Jainko Jauna zein eder jatan zeru lur zabal
zabalean”
Erm 5, 1-5:
San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz
baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren
bitartez.
Jn 16, 12-15:
Jesusek bere Espiritua
agintzen deusku eta Espirituak askatasun osora garoaz eta Beragaz bat eginda
egongo gareala diñosku gaurko ebanjelioak.
"Aleluia"
abestuz, goratu dagigun Jesus gure Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: zuzendu deioguzan gure erreguak maite gaituan
eta salbamen osora deitzen gaituan Jaungoiko Aitari:
- Frantzisko Aita Santuaren
alde. Jaunak lagunduta Eleizaren artzain on izan daiten Errukiaren Urtean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Klausurako lekaide eta
lekaimeen alde. Bihotz otoizlaria izanik, euren sufrimentuen erdian otoitz
egiterik ez dabenen ahots izan daitezan. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI..
-
Gaixoen eta krisiak astinduta bizi diranen alde. Eurek baino zorte handiagoa
dabenen laguntza eta alkartasuna izan daien beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde eta gure otoitzean gogoan ditugunen
alde: Hirutasun Deunaren antzera, beti alkarren maitasunean bizi gaitezala.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Eskerrak Zuri, zeruko Aita, ona zarealako eta
Jesukristogan zure betiko maitasuna agertu deuskuzulako. Bialdu eiguzu zure
Espiritua, gure bizitza osoa Zuri eskeinitako esker-abesti bihurtu dagigun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko Eukaristia amaitu dogu. Aita, Semea eta
Espiritua dan Jaungoiko bakarrak bialdu egiten gaitu. Jaungoikoa goratzea eta
guztiei on egitea izan daitela gure ardura nagusia eguneroko bizitzan.
"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez."
HIRUTASUN
GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - C
Klausurako bizieraren eguna:
«La
vida contemplativa. Corazón orante y misionero»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Hirutasun Guztiz Santuaren eguna ospatutzen dogu. Hirutasunak zera
gogoratzen deusku: Jaungoikoa, bere misteriorik sakonenean, bere agerkunderik
sakonenean, ez dala bakartadea, familia baino.
Nos reunimos en el nombre del Padre y del Hijo y del
Espíritu Santo. Confesamos que Dios es nuestro Padre, nuestro hermano, nuestro
amigo, que está con nosotros y nos hace hijos suyos.
Hoy recordamos a todas las comunidades contemplativas con el lema: «La vida
contemplativa. Corazón orante y misionero».
Guztiok otoitzean bat eginik, Hirutasun deunaren eguna ospatu
dagigun, Aita, Semea eta Espiritu Santua
geure bizitzan onartuaz.
"Zein gozo ta
eder dan, guztiok alkartu"
DAMU-OTOITZA
Senideok: autortu daiguzan geure pekatuak, Hirutasun
Deunaren misterio santua ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, Aitak gizon-emakume guztiak salbatzera
bialdua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren ondoan gure bitarteko
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitagaz eta Espirituagaz batasunean bizi
zareana. ERRUKI, JAUNA.
AINTZA
Elizak aspalditik
Hirutasun guztiz santuari abesten deutsan goratzarrea abestu dagigun.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 8, 22-31:
Lehenengo irakurgaia Jaungoikoaren Jakituriari kantu bat
da. Lurra izaten hasi baino lehenago sortua izan zan Jakituria hau Jesusen
irudi da.
El autor de este libro elogia
y alaba la sabiduría de Dios, que ha creado un mundo maravilloso para nosotros.
Erantzun-Salmoa: 8. Salmoa
Ortziaren eta lurraren sortzea eratu
eban arkitetoa Jainkoa dala esango deusku erantzun salmoak.
El creyente ve en la creación la
mano amorosa de Dios. Él es fuente de vida. Cantémosle con gratitud y amor.
"Zure izena, Jainko Jauna zein eder jatan zeru lur zabal
zabalean”
Erm 5, 1-5:
San Paulok esango deusku, Kristok Jaungoiko Aitagaz
baketu eta Haren seme-alaba egin gaituala, emon jakun Espiritu Santuaren
bitartez.
En esta lectura escuchamos este cántico a la salvación
que Dios nos ha dado, por Jesucristo y en el espíritu Santo.
Jn 16, 12-15:
Jesusek bere Espiritua
agintzen deusku eta Espirituak askatasun osora garoaz eta Beragaz bat eginda
egongo gareala diñosku gaurko ebanjelioak.
Jesús, el enviado del Padre, promete enviarnos su
Espíritu, para que sigamos su misión en el mundo.
"Aleluia" abestuz, goratu
dagigun Jesus gure Jauna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: zuzendu deioguzan gure erreguak maite gaituan
eta salbamen osora deitzen gaituan Jaungoiko Aitari:
- Frantzisko Aita Santuaren
alde. Jaunak lagunduta Eleizaren artzain on izan daiten Errukiaren Urtean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los
hermanos y hermanas que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa, para que
formen un corazón orante, de modo que sean la voz de quienes, en medio de sus
sufrimientos, no pueden rezar. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI..
- Por los
pobres, los enfermos y por quienes viven marcados por la crisis, para que nunca
les falte la ayuda de la solidaridad de quienes tienen más suerte que ellos.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Gu guztion alde eta gure otoitzean gogoan ditugunen alde: Hirutasun Deunaren
antzera, beti alkarren maitasunean bizi gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Eskerrak Zuri, zeruko Aita,
ona zarealako eta Jesukristogan zure betiko maitasuna agertu deuskuzulako.
Bialdu eiguzu zure Espiritua, gure bizitza osoa Zuri eskeinitako esker-abesti
bihurtu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko Eukaristia amaitu dogu. Aita, Semea eta
Espiritua dan Jaungoiko bakarrak bialdu egiten gaitu. Jaungoikoa goratzea eta
guztiei on egitea izan daitela gure ardura nagusia eguneroko bizitzan.
Que en todos los caminos de la vida, el Señor nos bendiga
y nos guarde. Que vuelva su mirada sobre nosotros y nos conceda la paz.
"Eskerrak Jauna
bihotz bihotzez."
HIRUTASUN
GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA
Esaera Zaharren liburutik (Es Za 8,
22‑31)
Hauxe dino Jaungoikoaren Jakituriak:
«Bere asmoen
hasieran sortu ninduan Jaunak,
bere aspaldiko
egintzen hasieran.
Aspaldian
nengoan ni eratuta, lurra izaten hasi baino lehenago.
Ur handirik ez
zanean sortu ninduan, iturririk ez zanean.
Mendiak
oinarrietan gogortu aurretik; muinoak baino lehenago sortu ninduan.
Lurra eta
bedarra, eta munduaren hauts gaiak oraindino egin barik eukazan.
Zerua eratzen
ziharduanean, han nintzan ni;
ur handi gainetik ortzia ezarri ebanean;
zerua goian ipinten ebanean,
eta ur
handiko iturriak antolatzen.
Itsasoari bere mugea ipini eutsonean,
urak euren
neurritik urten ez egien;
lurrari bere
oinarria sendotu eutsonean,
Haregaz nintzan
ni, hargin maisu lez,
egunero Berari
poz emonez,
beti Beraren
aurrean jolasean;
lurbiraren
gainean olgetan neban,
eta gizonakaz
neukazan nire atseginak».
Erantzun-salmoa Sal 8, 4-9
Jauna, gure Jauna,
Bai miragarria zure izena lurbira osoan!
Zure atzamarren lana dan zerua ikustean,
han ipini
dituzun ilargi eta izarrak ikustean,
zer da gizona,
Zu haretzaz gomutatu zaitezan?
Edota
gizasemea, Zu haretzaz arduratu zaitezan?
Aingeruak baino
doi‑doi txikiago egin dozu,
ospez eta
aintzaz koroitu dozu.
Zure eskulan
guztien buru ipini dozu,
guztia
oinperatu deutsazu.
Ardi eta idi guztiak,
gainera lurreko
abere guztiak;
eguratseko
hegazti eta itsasoko arrainak,
itsas
bidexketan dabizanak.
San
Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 1-5)
Senideok: Fedearen bidez
zuzentasuna lortu dogun ezkero, bakean gagoz Jaungoikoagaz, Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Beroni esker zabaldu jakun, sinismenaren bidez, bizi garan
grazia honetarako sarrerea, eta harroturik gabiltz, Jainko-semeen aintzaren
itxaropenean.
Ez hori
bakarrik; estualdietan ere harrotu egiten gara, jakinik estualdiak eroapena
dakarrela, eroapenak onbide sendoa, eta onbide sendoak itxaropena. Eta
itxaropenak ez dau huts egiten, Jaungoikoaren maitasuna gure bihotzetara
isurita dago-ta, emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.
Jesukristoren
Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 16, 12‑15)
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen
bere ikasleei: «Gauza asko daukadaz zuoi esateko; baina orain ezin dozuez
jaso; egiaren Espiritua datorrenean, ostera, Berak zuzenduko zaitue egi
osoraino. Izan ere, Harek ez dau bere buruz ezer esango; entzundakoa esango
deutsue, eta etorkizuna adierazoko. Berak goratuko nau, Neuretik hartuko
daualako, eta zuoi adierazoko deutsue.
Aitak daukan guztia neurea da;
horregaitik esan deutsuet: Neuretik hartuko dauala, eta zuoi adierazoko».
No hay comentarios:
Publicar un comentario