Gora Zu gure Jauna gora!

jueves, 23 de mayo de 2013

Perutik datorren kartatxu bat naz ni

Alto Trujilloko ikasle batzuk
Con motivo de las celebraciones de la primera comunión, los chavales de las parroquias de Igorre, Artea, Areatza y Zeanuri se unen, junto a sus familias, en un proyecto común solidario: de todos los regalos recibidos, destinarán una parte a los niños y niñas de Alto Trujillo, Peru, por mediación de la misionera igorreztarra Juanita Agirre. He aquí la carta que ha enviado a las familias arratianas...


Kaixo lagunak: Zuen Jaunartze aurreko egunetan, gogoan izaten dozuez beste toki batzuetako ume-lagunak, batez be txirotasunean bizi diranak. Euren artean bizi naz ni eta euren alde lan egiten dot be… Umeen eta gaztetxoen bizimodua hobetuz, heziketa, osasuna zaintzen eta eguneko gosea kentzen ahalegintzen naz.

 Alto Trujillo, Trujillo hiriaren kanpoaldean dagoan asentamentu bat da (Trujillo Perun dago). Alto Trujillo sano arin hazi da. Bertan, lehen, ez egoan ezer; hemen lurrak ez dauka baliorik, doakoa da, beraz, Peruko beste leku batzuetatik etorritako familia pobreek inbadidu dabe leku hau. Etxeak xume-xumeak dira, adobe, egur edo kartoiz egindakoak. Denporeagaz, familia batzuk etxe sendoagoak eta hobeak egin dabez.

Leku horretan, zuen edadeko ume baten eguneroko bizimodua zelangoa dan kontauko deutsuet:

-         Goiz-goizetik jagiten dira, familiari ogia, frutea edo freskagarriak saltzean laguntzeko.
-         Goizeko 7.00retan klaseak hasten dira, eta ikastetxean zoriontsuak dira, ikasketetan, norberaren garbitasunean, osasunean eta elikaduran jaramon egiten deutsiela sentiduten dabelako.
-         Beti dagoz prest eta pozik ikastetxera etorteko, lagunekaz eta irakasleakaz egoteko, eta beti emoten dalako jateko zeozer.
-         Ikasketez ganera, inguruko jantzak ikasten dabez, musika-tresnaren bat joten dabe, kirola egiten dabe, koruan kantetan dabe, etab.
-         Ume asko amagaz eta neba-arrebakaz bakarrik bizi dira, aitak alde egin ebalako txikiak zirala. Familiaren zatiketa horrek asko sufriduarazoten deutse, batez be adoleszentzian.
-         Gurasoek (askotan amak bakarrik) garbiketa-zerbitzuetan, plastikozko botilak eta kartoiak batzean, etxerik etxe erropak garbitzen edo kaleko postuetan saltzean behar egiten dabe. Beste batzuk eraikuntzan eta labrantzan egiten dabe behar.

Amaitzeko, jakizue ume horreek, neurri baten, zoriontsuak dirala daukien apurragaz, eta poz-pozik egongo litzatekezala zuon lagunak izateko... Lehenengo Jaunartzearen egun honetan, gogorarazo gura deutsuegu Jangoikoari eskerrak emoteko, jaio zarienetik jaso dozuen guztiagaitik; eta izan zaiteze beti solidarioak urruneko lekuetako beste ume batzukaz.
Alto Trujillon bizi eta lan egiten dogunon izenean, egunen baten bisita bat egiten etorri zaitezen gonbidatzen zaituegu, eta hartu eizue besarkada handi bat gure partez.

Juanita Aguirre




Kaixo  lagunak:    Zuen Jaunartze aurreko egunetan,  gogoan izaten dozuez beste toki batzuetako ume-lagunak, batez ere txirotasunean bizi  diranak.  Euren artean bizi naz ni eta euren alde lan egiten dot ere...  Umeen eta gaztetxoen bizi modua hobetuz, heziketa, osasuna  zaintzen  eta eguneko gosea kentzen, ahalegintzen naz .
 
                            Alto Trujillo es un asentamiento humano  a las afueras de la ciudad de Trujillo  (Perú),  que ha ido creciendo  rápidamente, en un lugar desértico y sucio,  porque aquí el terreno no tiene valor, es gratuito, por lo que ha sido invadido por familias pobres provenientes de otros lugares del Perú.      Su casa  es una única pieza  hecha de adobes, maderas o cartones.. Con el tiempo algunas familias han logrado una construcción más sólida y mejor.
 
Os contaré cómo es la vida diaria de un niño de vuestra edad en este lugar: 
 
           - Se levantan muy temprano para ayudar a su familia en la venta de pan, fruta o refrescos.
           - A las 7.00 de la mañana comienzan las clases  y son felices en la colegio  porque se sienten atendidos en sus estudios, en su higiene personal, en su salud y en su alimentación.  
           - Siempre están deseando venir a su colegio, para encontrarse con sus amigos  y profesores  y  algo que  se reparte   para comer.
           - Aparte de los estudios practican las  danzas regionales, tocan algún instrumento, hacen deporte, pertenecen al coro de cantos, etc.
           - Muchos niños viven sólo con su madre y sus hermanos porque el padre les abandonó desde que eran pequeños. Esta desunión familiar les hace sufrir mucho , sobre todo en la adolescencia.
           -Los padres (muchas veces la madre sola)  trabajan en los servicios de limpieza pública, recogida de botellas de plástico y cartones,  lavando ropa de casa en casa o vendiendo en puestos ambulantes de la calle.   Otro grupo de gente trabaja en la construcción y en los campos .
            
         Para terminar, deciros que estos niños son felices  en su medida con lo poco que tienen y estarían deseosos de hacerse amigos vuestros... En esta fecha de vuestra Primera Comunión os recordaremos especialmente, para que agradezcan a Dios lo mucho que han recibido desde que nacieron y para que sean siempre solidarios con otros niños de lejanos lugares.
 
           En nombre de todos los que vivimos y trabajamos en Alto Trujillo, os invitamos a que algún día nos visiten  y os enviamos un abrazo de amigos.      
                          
                                                             Juanita Aguirre