Jaunartzea

viernes, 5 de noviembre de 2010

Arratiako liturgia taldeak formazioa sakontzen

Ana Berrizbeitia Bilboko Gotzaitegiko Liturgia arloko langilea buru zala, Arantzazu, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko partaide bana alkartu dira liturgia taldeei formazio aukera bat emoteko asmotan. Urtarrilak 11a, martitzena, arrastiko 7,30etan Igorren izango zan lehen ekitaldia.



Liturgiako taldeak osatzea, kide barri eta lehengoko boluntarioekin, parrokia bakoitzari dagokio. Arratia mailan, hilean behin formazio ekitaldi bat eratu gura da urtarriletik aurrera, hile bakoitzeko bigarren martitzenean hain zuzen ere.

Lehen batzar honetan parte hartu ebenek honako gaiak proposatu ebezen Ana Berrizbeitiagaz batera lantzeko, ordu t’erdiko ekitaldian hilean behin: eukaristiaren oinarria eta historia, Mateoren ebanjelioa, liturgiaren zerbitzu ezbardinak: kantariak, irakurleak, ohar egileak, abaderik ez dagoenerako ospatzaileak…

Historia luzea eta aberatsa izan dabe Arratiako eliztarrek liturgia mailan. Ekimen honegaz lehen ikasitakoan sakondu gura da, laguntzaile barriei ateak zabalduz aldi berean.
Publicar un comentario