Begoñako Amari Bermeotarrak. 1903

sábado, 22 de octubre de 2022

Goazen txiki Zornotzan: hordago sendoa plan barriari!

 


IV. eta V. bikaritzatik etorritako 90 laguntzaile alkartu dira gaur goizean Zornotzan IV. Ebanjelizazino plana ezagutu eta bikaritza mailan irakurketa inplikatiboa egiteko asmotan: Bizian gora, eskautak, HOAC, ospatzaileak, katekistak, ikastetxeetako pastoral arduradunak.... Hamaika kolore, plan bakarra.

viernes, 21 de octubre de 2022

Bizian gorako taldeak abian dira

 


Ondarroan batzen dan taldea dogu berau. Aste honetan ekin deutsoe kurtso barriari. Pozarren hartu eben barria Jose Luis Iza eurekaz izango dala hilean behin.

jueves, 20 de octubre de 2022

Emon izena Goazen txikian parte hartzeko!

 


Erdu bildur barik! Danon daukagu lekutxoa. Emon izena, zurea eta lagunena, zure parrokian, guasapaz 605 72 49 46 zenbakian edo formularioa betez!

Pausoz pauso, zapatak urratu arte plana aurrera eroateko


Gernikaldeko eleiza batzuetan IV. Plana dala eta martxan jarri behar dogula gogoratuz. Kartel barri hau egin dabe eta ingurua zapataz, oinetakoekin bete dabez. Martxan goaz, ibilian, oinak nekatu eta oinetakoak, gastatu, apurtu... egiten dira,

lunes, 17 de octubre de 2022

Harrigarria Desconcertante Jose Antonio Pagola

 



Jesusen parabola hau harrigarrienetakoa izan zen. Fariseu otoizlari bat eta zerga-biltzaile bat tenplura igo dira, otoitz egitera. Zein erreakzio izango du Jainkoak biziera hain kontrako eta desberdineko diren pertsona bi hauen aurrean?

domingo, 16 de octubre de 2022

Jesusen taldekoak hamaika koloretakoak gara: Familia Ospakizuna

                     


 Domeka honetan Errenteriko San Bartolome parrokian ospatuko kurtsoko lehen familia ospakizuna.

VI. ebanjelizatzaile planak babestuko gaitu: eguzkitan gerizpe, euripean aterpe.

Metxika, Errigoiti

 

Metxika, Errigoitiko San Lorentzo (erantsia).

sábado, 15 de octubre de 2022

Benito Ansola Maitasunaren indarrez

 


Benito Ansolari abadeari buruzko dokumentalak emongo deutso hasiera aurtengo Lekeitioko Zinema Bilerari. Eguenean, urriaren 20an, arratsaldeko 7etan Lekeitioko zine aretoan.

lunes, 10 de octubre de 2022

Jainkoa ez da inpartziala Dios no es imparcial Jose Antonio Pagola

 


Jesusek parabola honetan bere garaiko Galilean aski ohikoa den egoera islatzen du. Epaile ustel batek, harro, mespretxatu egiten du zuzenbidea egiteko eskatzen dion emakume alargun behartsu bat. Emakumearen egoerak etsigarria dela ematen du, ez du-eta defendatuko duen gizonezkorik. Berak, halere, amore eman gabe garrasika jarraitzen du bere eskubidea eskatuz. Halako batean, hartarainoko lehiaz gogaiturik, emakumeari entzutera jo du epaileak.

jueves, 6 de octubre de 2022

Foruko foroak amaitu dau lau hilabeteko bere beharra


Gernikaldeko Elizaren daturik esanguratsuenak batu dauz "Foruko foroak" taldeak eta martitzenean aurketzuko deutsiz Pastoral Batzordeari. Lau hilabeteko lanaren fruitua dogu eta zortzi laguneko lan taldea abiatu da lan honetan. "Foruko foroa" izena daroa Foruko frantziskotarren komentuan izan direlako lan bilerak.