Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 6 de octubre de 2022

Foruko foroak amaitu dau lau hilabeteko bere beharra


Gernikaldeko Elizaren daturik esanguratsuenak batu dauz "Foruko foroak" taldeak eta martitzenean aurketzuko deutsiz Pastoral Batzordeari. Lau hilabeteko lanaren fruitua dogu eta zortzi laguneko lan taldea abiatu da lan honetan. "Foruko foroa" izena daroa Foruko frantziskotarren komentuan izan direlako lan bilerak.

Hogei udalerri, 30 kulto toki baino gehiago, hamarnaka ermita, bost erlijioso alkarte, kristau ikastetxe bi, ehunka laguntzaile... Ez da erreza aberastasun guzti hau batzea. Lana ezin izan perfektoa. Osatzen eta zuzentzen joan beharko da.

Aldi berean, pastoral barruti honetan VI. ebanjelizazino plana gauzatzeko hiru lerro eta hainbat ekintza aurkeztuko jakoz Pastoral Batzordeari, proposamen legez. Ekintza bakoitzak bere arduradun eta epea dauka. Baina ebatzia Pastoral Baztordeari dagokio.

Aurkezpena datorren martitzenean, urriak 11, arratsaldeko 7:30etan izango da Gernikaldeko Pastoral Batzordearen aurrean.

No hay comentarios: