Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 26 de noviembre de 2024

Abenduko 1. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


ABENDU-ALDIKO  I.  DOMEKEA - C

EBANJELIOA IRAGARRI

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

             Jaunaren etorreraren zain, egun on guztioi:

            Abendu aldiagaz liturgi urte barriari hasiera emoten deutsagu. Abendu aldia Eleizak eskaintzen deuskun itxaropenezko aldia da; geure burua prestatu eta gero gure Salbatzailearen jaiotza pozez ospatu ahal izateko. Abendu aldia, beraz, poz eta itxaropenezko aldia da baina baita pentsamoldez aldatzeko, bihotz-barritzea bizitzeko eta zuzentasunezko frutuak emoteko aukerako aldia be. Horixe da Jaunak gugandik itxaroten dauana.

Aurten abendualdian zehar, Bizkaiko Ebanjelizazino plana izango dogu gogoan. Abenduko izarrak bilatuko doguz. Gure mundu honetan zein pertsona eta talde diran Ebanjelioa zabaltzen dabenak gure artean.

          Hasi dagigun Eukaristia danok batera abestuz.

 ABESTIA:  Zatoz Jauna...

 ABADEAREN AGURRA        Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

           Domekero kandela barria biztean, apurka-apurka argia gugan biztu daitela Jaunaren etorrera gertatzeko eskatuko dogu.           Abendu aldiko lehenengo kandelea biztean, zabaldu deioguzan gure bihotzak Salbatzera datorren Jaunari.

 Piztu lehenengo kandela-

Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera.

  KANDELA BIZTU ONDOREN

           OTOITZA

Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan. Zu zara Argia. Zure Hitza gura dogu gureganatu eta iragarri.

Zuk argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasunik jatorrena dakarskuzuzalako.

Zatoz, Jesus Jauna!

 (Abendualdian ez da abesten aintza)

 HITZAREN LITURGIA

 Jr 33, 14-16:

            Jeremias profeteak aurretiaz iragarri ebana, Jesusegan beteko da. Jesus izango da Dabiden enborretik sortutako kimu barria eta bere herriaren Salbatzailea.

 Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

            Salmoagaz otoitz eginez, bizibarritu daigun, geure bihotzean sentitzen dogun Salbatzaile baten beharra.

 "Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."

1 Tes 3, 12-4, 2:

            Gure gogo-bihotzak Gabon jaietarako prestau nahi baditugu, alkar maitasunari eutsi behar deutsagu, Jaunak, datorrenean, atsegingarri aurkitu gagizan. Horixe izango da San Paulok irakurgai honetan emongo deuskun mezua.

Lk 21, 25-28. 34-36:

            Mundu hau ez da betiko; amaiera bat izango dau. Jesusek esango deuskuna onartu dagigun eta zuhur egon gaitezan, azken egunean, Jainkoaren Erreinuan parte izan dagigun.

             "Aleluia"

Homiliaren amaieran

 Izarrik gabe ilun bidea

topa ezin helburua;

hamaika bide, zelan asmatu

zorion iturburua?

Zabaldu daigun Seme indartsuk

dakarkigun liburua:

izan bihotz ta izan gogoa

jaso eizue burua!



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Gizateria osoaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.

 ·        Eleizearen alde:  sinodoa amaitu barri dogun une honetan, burua eta bihotza zabalik eukita, zuhur mantendu daitela Espirituaren eraginari, Jesusen bidetik bideratu dagian kristau alkartea. Eskatu deiogun Jaunari.

 ·        Kristau guztien alde: Abendu aldia izan daitela guztiontzat, Ebanjelioan  esaten jakuna entzun  eta eguneroko bizitzan, bildur barik iragartzeko unea.  Eskatu deiogun Jaunari.

 ·        Nazinoetako agintarien alde: beti guztien onaren bila lehiatuz, zuzentasunaren alde eta bakea defendatzen ahalegindu daitezan.  Eskatu deiogun Jaunari.

 ·        Gernikaldeko kristauen alde birsortu daitela gu guztiongan Jainko egarria. Eskatu deiogun Jaunari.

           Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 EZAUGARRIA

Hemen, danon aurrean, bistan daukagu abendualdiko ezaugarria. Puzzle hau. Gaur IRAGARRI gogoratu jaku. Ebanjelioa barruratu eta iragarri.

(Jarri puzzlearen lehen atala: IRAGARRI)


Zeintzuk dira Abenduko izarrok gurean: Katekistak, Ikastetxe katolikoak, ospatzaileak, 

OHARRAK

Meza amaieran triptiko batzuk zabalduko jatzuez domeka honetako Hitza etxean barruratzeko eta gogoeta txiki bat egiteko.

Datorren Domekan Andra Mariaren Sortze Garbia ospatuko dogu. Gurean Seminario Eguna ere bai.

AZKEN AGURRA

             Senideok: "Egon beti zuhur, eta egin otoitz" entzun dogu gaurko Ebanjelioan.  Jaungoikoaren berba honek zuzendu dagizala gure pausoak aste honetan zehar.

             "Jaun ona, mundua salbatzera..."





ABENDU-ALDIKO  I.  DOMEKEA - C

ANUNCIAR EL  EVANGELIO

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

             Jaunaren etorreraren zain, egun on guztioi:

            Abendu aldiagaz liturgi urte barriari hasiera emoten deutsagu. Abendu aldia Eleizak eskaintzen deuskun itxaropenezko aldia da; geure burua prestatu eta gero gure Salbatzailearen jaiotza pozez ospatu ahal izateko. Abendu aldia, beraz, poz eta itxaropenezko aldia da baina baita pentsamoldez aldatzeko, bihotz-barritzea bizitzeko eta zuzentasunezko frutuak emoteko aukerako aldia be. Horixe da Jaunak gugandik itxaroten dauana.

          Este año, a lo largo del adviento, recordaremos el Plan de Evangelización de Bizkaia. Buscaremos las estrellas del adviento. En este mundo nuestro qué personas y grupos son los que anuncian el Evangelio entre nosotros.

         

          Hasi dagigun ospakizun hau danok batera abestuz.

 

 ABESTIA:  Zatoz Jauna...

 

ABADEAREN AGURRA    Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          Liturgi Urte barriaren hasieran, Abendualdia hasten garen ezaugarri lez kandela bat iziotuko dogu.

          El encender cada domingo una vela, debe reflejar nuestra progresiva preparación para recibir la luz de la Navidad. Por eso, hoy, primer domingo de Adviento, encendemos la primera.

           

Piztu lehenengo kandela

Tartean abestu :Zatoz Jauna, gu salbatzera

 

KANDELA BIZTU ONDOREN

 

          Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan. Zu zara Argia. Zure Hitza gura dogu gureganatu eta iragarri.

Zuk argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasunik jatorrena dakarskuzuzalako. Zatoz, Jesus Jauna!

 (Abendualdian ez da abesten aintza)

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 33, 14-16:

 

            Jeremias profeteak aurretiaz iragarri ebana, Jesusegan beteko da. Jesus izango da Dabiden enborretik sortutako kimu barria eta bere herriaren Salbatzailea.

            Jesús es el descendiente de David, anunciado por los profetas.

 

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

 

            Salmoagaz otoitz eginez, bizibarritu daigun, geure bihotzean sentitzen dogun Salbatzaile baten beharra.

            Unidos al salmista, cantamos pidiendo que venga el Salvador.

 

 "Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."

 

1 Tes 3, 12-4, 2:

 

            Gure gogo-bihotzak Gabon jaietarako prestau nahi baditugu, alkar maitasunari eutsi behar deutsagu, Jaunak, datorrenean, atsegingarri aurkitu gagizan. Horixe izango da San Paulok irakurgai honetan emongo deuskun mezua.

            Vivamos en esperanza, sabiendo que Él viene a hacer sólida la bondad en nosotros, a darnos la alegría que buscamos.

 

Lk 21, 25-28. 34-36:

            Mundu hau ez da betiko; amaiera bat izango dau. Jesusek esango deuskuna onartu dagigun eta zuhur egon gaitezan, azken egunean, Jainkoaren Erreinuan parte izan dagigun.

            La venida del Señor es ruina para lo grande, lo inmenso, lo falso; pero es esperanza para los corazones hambrientos, para los que lloran. Jesús es libertad para los pobres. Estemos en pie, no seamos esclavos del vicio.

 

            "Aleluia"

 

Homiliaren amaieran

 Izarrik gabe ilun bidea

topa ezin helburua;

hamaika bide, zelan asmatu

zorion iturburua?

Zabaldu daigun Seme indartsuk

dakarkigun liburua:

izan bihotz ta izan gogoa

jaso eizue burua!


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Gizateria osoaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.

 

 ·        Eleizearen alde:  sinodoa amaitu barri dogun une honetan, burua eta bihotza zabalik eukita, zuhur mantendu daitela Espirituaren eraginari, Jesusen bidetik bideratu dagian kristau alkartea. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Para que quienes nos sentimos seguidores de Jesús, nos dediquemos a escuchar lo que nos dice Jesús en el evangelio en la realidad que nos toca vivir. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Tenemos presentes a quienes padecen más duramente la pobreza, la injusticia, la violencia o la discriminación; para que no pierdan nunca la esperanza, y les ayudemos a superar las dificultades. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Gernikaldeko kristauen alde birsortu daitela gu guztiongan Jainko egarria. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 EZAUGARRIA

Hemen, danon aurrean, bistan daukagu abendualdiko ezaugarria. Puzzle hau. Gaur IRAGARRI gogoratu jaku. Ebanjelioa barruratu eta iragarri.

(Jarri puzzlearen lehen atala: IRAGARRI)

OHARRAK

Meza amaieran triptiko batzuk zbalduko jatzuez domeka honetako Hitza etxean barruratzeko eta gogoeta txiki bat egiteko.

Datorren Domekan Andra Mariaren Sortze Garbia ospatuko dogu. Gurean Seminario Eguna ere bai.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: "Egon beti zuhur, eta egin otoitz" entzun dogu gaurko Ebanjelioan.  Jaungoikoaren berba honek zuzendu dagizala gure pausoak aste honetan zehar.

            Vivamos despiertos, vigilando, porque el Señor llega. Haz, Señor, que puesto que hemos comido el Pan de Vida, seamos pan para nuestros hermanos.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."




ABENDU ALDIKO I. DOMEKEA

       Jeremias Profetaren liburutik (Jr. 33, 14‑16)

       Begira, badatoz egunak ‑dino Jaunak‑,
eta egun horreetan beteko dot,
Nik Israel-etxeari eta Juda-etxeari
emondako berbea.
       Egun hareetan eta ordu haretan
legezko muskil bat sortuazoko deutsot Dabidi,
eta eskubidea eta zuzenbidea ezarriko ditu lurrean.
       Egun hareetan Juda salbatuko da,
eta Jerusalenen nasai biziko dira.
       Hona hemen, herriari emongo jakon izena:
«Jauna‑gure‑zuzentasun».        

Erantzun-salmoa  Sal 24, 4‑5. 8-9. 10 eta 14


Jauna, Zugana jasoten dot bihotza.

       Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,
adierazo zure bidezidorrak.
Eroan nagizu zure egi bidetik, eta argitu,
Zeu zaralako nire Jainko salbatzaile,
Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide.

       On eta zuzen da Jauna,
horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.
Apalak sen-bidez daroaz,
erakusten deutse apalei bere bidea.

       Jaunaren bidexka guztiak grazia eta leialtasuna,
Haren ituna eta aginduak gordeten dituenentzat.
Etxeko ditu Jaunak bildur deutsoenak,
erakusten deutse bere ituna.

       San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (1 Tes 3, 12-4,2)

       Senideok: Jaunak gehitu eta ugaritu dagiala zuok alkarrentzat eta danontzat dozuen maitasuna, ugaria dan lez guk zuontzat dogun maitasuna. Holan sendotu dagizala Berak zuen bihotzak; Jesus gure Jauna ber santuekin etorri daitenean, santu eta esankizun  barik aurkeztu zaitezen, gure Aita Jaungoikoaren aurrean.
       Azkenik, senideok, eskabide hau egiten deutsuet Jesusegan: ikasi zenduen nigandik zelan bizi, Jaungoikoari atsegin emoteko; holantxe egin, bada, eta jarraitu horretan aurrera. Badakizuez guk Jesus Jaunaren izenean emon geuntsuezan irakatsiak.





Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 21, 25‑28. 34‑36)

       Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Ezaugarriak izango dira eguzkian, iretargian eta izarretan; estu ibiliko dira lurrean herrialdeak, itsasoaren orroaz eta olatuen indarrez zoratuta. Gizakiak arnasa barik geldituko dira, munduari gainera datorkonaren bildurrez, zeruko indarrak ere dardaratu egingo dira-ta.
       Orduan, ikusiko dozue Gizonaren Semea indartsu eta aintza handitan etorten hodei baten. Guzti hori jazotzen hasten danean, zutundu zaiteze eta jaso zuen buruak: hurrean da zuen askatasuna.
            Egon zuhur; ez beitez moteldu zuen bihotzak hordikeriaz, mozkorkeriaz, eta bizitza honetako arduretan; ez bekizue eguna ustekabean gainera jausi, sarea lez etorriko dalako lurrean bizi diran guztien gainera. Egon, ba, beti zuhur, eta egin otoitz, etorri behar daben guzti horreei ihes egin ahal deioezuen, eta zutunik egon ahal zaitezen, Gizonaren Semearen aurrean».







 

No hay comentarios: