Egunero, albistegiak bete-beterik daude merkatuak, arrisku saria eta
burtsaren gorabeherak direla eta. Gehienetan, dirua izaten dute hizpide.
Askoz gutxiago hitz egiten da produkzio ekonomiaz, baina ekonomia
horrek zuzenean nabaritzen ditu diru jardunaren ondorioak: izan ere,
maileguak garestiagoak dira, eta horrek berekin ekartzen du enpresa asko
ixtea eta pertsona askok duin bizitzeko modurik ez izatea. Orain, lehen
halako bi dira elikagai bankuetan janaria eskatu behar dutenak, eta ez
dira ohiko pobreak: mota askotakoak dira, eta ez dira falta
unibertsitate ikasketak dituztenak ere. Ongizate estatua arrunt ahultzen
ari da: osasun publikoan, ordainketa partekatua; pentsioak, gero eta
gutxiago, eta gero eta eskuratzen zailagoak; erretiroa hartzeko adina,
gero eta beranduago...