Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 25 de agosto de 2012

HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria sarean debalde

Albiste on bat dakargu oraingoan: HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria sarean aurkitu daiteke. Klik batzuk eginaz, orain arte argitaratu diren 30 aleren barri euki daikegu etxetik, bulegotik...

2004. urteko urtarrilean jaio zan aldizkari hau, Joxe Arregi zuzendari zala. Ordutik hona urtean lau zenbaki argitaratu  dira. Sarean ere eskura dogu. Orain arteko zenbaki guztien barri zehatza aurkitu daikegu izenburuan klikatuz:

HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria 

Honetaz aparte, zenbaki bakoitzeko artikulu bana  oso-osorik eta debalde irakurri, inprimatu edo gure ordenagailura jaitsi daikegu debalde edo dohan.

Bisitatu webgunetxo hau eta kontaiguzu zer deritxazun!