"Ebanjelioa hartuz eta emanez" Loiolan, agorrilaren 20-tik 24-ra
Gogoeta asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea. Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta asteak. Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira asteari giharra eta arnasa ematen diotenak. astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.
Xehetasunak :
Xabier Jaio 656-282.162
Sebas Garzia Trujillo 944-795.652
Gogoeta Astea 2012 egitaraua
Egitaraua:
Abuztuak 20 – astelehena
Gaia: EBANJELIOAREN ESPIRITUALTASUNAREN
OINARRIAK BERRESKURATU
Hizlaria: Felix Azurmendi, Apaiza - Donostiako
Elizbarrutia.
Lekukoa: Jexux Mari Mujika (Gipuzkoa).
Abuztuak 21 - asteartea
Gaia: ZORIONTASUNAK, POSIBLE DEN BESTE
BIZIERA BATEN ALDARRIKAPEN POZGARRIA
Hizlaria: Felix Azurmendi, Apaiza - Donostiako
Elizbarrutia.
Lekukoa: Gabi Mouesca (Lapurdi)
Abuztuak 22 - asteazkena
Gaia: EBANJELIOA FAMILIAN BIZI
Hizlariak: Jon Elordui eta Txemi Santamaria,
Bilboko Elizbarrutian Familia Pastoraltzan Ari
Direnak.
Lekukoa: Ester Crespo (Bizkaia)
Abuztuak 23 - osteguna
Gaia: EGUNGO POSMODERNITATE-GIROAN
EBANJELIOA BIZI EUSKAL HERRIAN
Hizlaria: Pello Azpitarte, Jesuita - Deustuko
Unibertsitatea
Lekukoa: Iñaki Casado (Nafarroa)
Abuztuak 24 - ostirala
Gaia: PARROKIAK ETA PASTORAL BARRUTIAK,
ELIZA ERABERRITZEN
Hizlaria: Angel Mari Unzueta, Bilboko Bikario
Nagusia
Ordutegia:
8:00 Gorespenak
9:00 Gosaria
9:30 Hitzaldia
10:30 Hausnarketa pertsonala
12:30 Elkarrizketa
13:15 Eguerdiko otoitza
13:30 Bazkaria
16:00 Hitzaldia eta elkarrizketa
17:30 Atsedenaldia
18:45 Eukaristia
20:00 Lekukotasunak eta elkarrizketa
21:00 Afaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario