Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 18 de junio de 2020

«Agur esateko eskubidea ez da bigarren mailako kontua»

Landak COVID-19aren izurriaren asterik zailenetan galdu zuen ama, eta agerian utzi nahi izan du bakardadean jazo diren heriotza horien bidegabekeria.

Jon Mirena Landa legelariak (Bilbo, 1968) oroimenean iltzatuta ditu, ia orduz ordu, amaren azken egunak, harengandik nahi baino aparteago egon bazen ere. Izurria heldu berria zen egun nahasi haietan izan zen: iktus baten ondorioz, ama erietxean zuten orduan, eta hura ondoan edukitzetik «arrastoa» galtzera eraman zituen epidemiak. Halaxe hil zen: etxekoak ondoan izan gabe. Bakartze giro hartan, hileta ere ezin izan zuten egin, eta orain egitekoak dira. Aste batzuen buruan, Landak iritzi artikulu batean adierazi zuen zer bidegabekeria egon den birusa saihesteko neurrien zurrunaren ondorioz bakarrik hil diren pertsonen heriotzen atzean: «COVID-19aren krisialdiaren zurrunbiloan, isolamenduaren inertziak aurretik eraman du agur esateko eskubidea». 

Irakurri bere testigantzaren laburpena "Horma bako parrokiak" liburuan.



Artikulu osoa gaurko Berria egunkarian.

No hay comentarios: